Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Baldintzak

Arau orokorra: 

2013-1-1etik aurrera, erretiroagatiko pentsioa eskuratzeko adina interesdunaren adinaren eta lan-bizitzan zehar metatutako kotizazioen araberakoa izango da, eta adin hau bete behar izango du:  

  • 67 urte edo
  • 65 urte, 38 urte eta 6 hilabeteko kotizazioa egiaztatuz gero. (Ikusi mailaz mailako aplikazio-taula beherago).

Eskakizun hori, nolanahi ere, altan edo altaren pareko egoeran egon gabe pentsioa eskuratzen denean eskatu ahal izango da.

Aurreko paragrafoetan aipatzen diren erretiro-adinak eta kotizazio-aldia pixkanaka aplikatuko dira, honako taula honetan jasotakoaren arabera:

Urtea Kotizatutako aldiak Eskatzen den adina
2013 35 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
35 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 65 urte eta hilabete
2014 35 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
35 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 2 hilabete
2015 35 urte eta 9 hilabete edo gehiago 65 urte
35 urte eta 9 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 3 hilabete
2016 36 urte edo gehiago 65 urte
36 urte baino gutxiago 65 urte eta 4 hilabete
2017 36 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
36 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 5 hilabete
2018 36 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
36 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 6 hilabete
2019 36 urte eta 9 hilabete edo gehiago 65 urte
36 urte eta 9 hilabete baino gutxiago 65 urte eta 8 hilabete
2020 37 urte edo gehiago 65 urte
37 urte baino gutxiago 65 urte eta 10 hilabete 
2021 37 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
37 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte
2022 37 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
37 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 2 hilabete
2023 37 urte eta 9 hilabete edo gehiago 65 urte
37 urte eta 9 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 4 hilabete
2024 38 urte edo gehiago 65 urte
38 urte baino gutxiago 66 urte eta 6 hilabete
2025 38 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 8 hilabete
2026 38 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 10 hilabete
2027tik aurrera: 38 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte
38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 67 urte 

 

Salbuespenak:

65 urteko adina mantentzen da 2013-1 1 baino lehenagoko legeria aplikatu behar zaienentzat,  GSLO laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

Gutxieneko adina beheratu edo aurreratua izan daiteke, altan edo altaren pareko egoeran dauden langileentzat bakarrik, kasu berezi batzuetan:

  • Erretiro aurreratua 60 urtetik aurrera, mutualista izateagatik.
  • Erretiro aurreratua 61 urtetik aurrera, mutualista izan gabe.
  • Erretiro partziala.
  • Erretiro berezia 64 urterekin, 2013-1 1 baino lehenagoko legedia aplikagarri zaienentzat, GSLOaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Meatzarien Estatutuko langileek, aireko lanetako hegaldi-langileek, tren-langileek, artistek, zezenketako profesionalek, suhiltzaileek eta Ertzaintzako kideek erretiroa hartzea.
  • Erretiro malgua.
  • % 45eko edo% 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten langileen erretiroa.

Erretiratzeko adin arruntaren koefiziente murriztaileak aplikatzeak ez du ekarriko, inolaz ere, interesdunak erretiro-pentsioa eskuratu ahal izatea 52 urte baino gutxiagorekin; muga horrek ez die eragingo 08-01 01ean erretiro-adinaren koefiziente murriztaileak aitortuta zituzten erregimen berezietako langileei (Ikatz meatzaritzakoak eta Itsasoko langileenak), eta horiei aurreko araudia aplikatuko zaie.

Kotizatutako aldia zehaztea:

  • Hilabeteak jaiotzaren datatik aurrera zenbatuko dira. Muga-eguneko hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako egunaren baliokiderik, hilaren azken egunean betetzen dela joko da.
  • Erretiro-pentsioaren eskatzaileek egiaztatutako kotizazio-aldiak, kasu bakoitzean aplikatzekoa den adina betetzeko erretiro-pentsioa eskuratu ahal izateko, egunetan jasoko dira, eta, egun konputagarri guztiak pilatu ondoren, aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala kontuan hartu gabe, urte eta hilabeteetara bihurtuko dira, honako baliokidetasun-arau hauekin:
    • Urteak 365 eguneko balio finkoa du eta
    • hilabeteak 30,41666 eguneko balio finkoa hartzen du.
  • Kotizatutako urte eta hilabeteak zenbatzeko, urte eta hilabete osoak hartuko dira kontuan; horien zatiak ez dira urte batera edo hilabetera parekatuko.
  • Erretiro-pentsioa eskuratzeko adina finkatzeko kotizazio-aldi konputagarriak zehazteko, interesdunak benetan kotizatutako egunez gain, honako hauek hartuko dira kontuan:
    • Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 46.3 artikuluarekin bat etorriz (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia), langileek hartzen dituzten eszedentzien ondorioz benetan kotizatzen diren egunak, GSLOren 237. artikuluan ezarritakoaren arabera.
    • Seme-alabak edo etxean hartutako adingabeak zaintzeko hobarien kontzeptuan kotizatutako alditzat zenbatzen diren egunak, GSLOren hamalaugarren xedapen iragankorrean eta abenduaren 28ko 1716/2012 E.D.ren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.
    • Pentsioa eskatzen duen langilearen alde konputatzen diren erditzeagatiko kotizazio-aldi parekatuak, GSLOaren 235. artikulua betez.

 

Altan edo antzeko egoeran dauden langileak:

  • Kotizazio-aldi generikoa: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25etik aurrera.
  • Kotizazio-aldi espezifikoa: 2 urte kotizatzeko eskubidea sortu zen unearen edo kotizatzeko betebeharra amaitu zen egunaren aurreko 15 urteen barruan sartuta egon beharko dira, erretiroagatiko pentsiora alta-egoera batetik edo pareko egoera batetik sartuz gero, kotizatzeko betebeharrik gabe.

Altarik edo parekotasunik gabeko egoeran dauden langileak:

  • Kotizazio-aldi generikoa: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25etik aurrera.
  • Kotizazio-aldi espezifikoa: 15 urte horietatik gutxienez 2 urte eskubidea eragin den unearen aurreko hamabost urte horien barruan egon beharko dira.

Gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko:

  • Benetan egindako kotizazioak edo legez edo erregelamenduz haiekin parekatutakoak bakarrik zenbatuko dira.
  • Ez da kontuan hartuko aparteko ordainketei dagokien zati proportzionala.

Lanaldi partzialeko kontratua eta aldizkako kontratu finkoa duten langileen kasuan:

Lanaldi partzialeko langileen kasuan prestaziorako eskubidea sortzeko behar diren kotizazio-aldiak egiaztatzeko, kontuan hartuko dira langilea lanaldi partzialeko kontratu batekin altan egondako aldiak, aldi bakoitzean egindako lanaldiaren iraupena edozein izanda ere.

Aldizkako langile finkoen kasuan, langilea aldizkako kontratu finko batekin alta-egoeran egon den aldi osoa zenbatuko da, eta 1,5eko koefizientearekin biderkatuko da; hala ere, urtean kotizatutako egunen kopuru osoak ezingo du gainditu urte bakoitzeko egun naturalen kopurua.

Complementary Content
${loading}