Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erregimen Bereziak

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 2012-01-01etik aurrera. Langile horientzat Sistema berezi  bat ezarriko da, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanik, Erregimen Orokorreko baldintza berdinetan (LGSSren Testu Bategineko azken xedapenetako 5.a).

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza berdinetan, legez zehazten diren berezitasunekin (LGSSren Testu Bategineko 251. artikulua). 

Eskatutako baldintza nagusiak

 Erregimen Berezietan ezintasun iraunkorragatiko prestazioa jasotzeko eskubidea izateko betekizun orokorrak, kasu bakoitzean, honakoak dira:

  • Dagokion erregimenean alta-egoeran zein altarekin parekatutako egoeran egotea. Hala ere, gertakizun arruntek sortutako ezintasun iraunkor absolutuagatiko zein elbarritasun handiagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea eduki daiteke, ez-altako egoera batetik.

  • Eskatzen den gutxieneko kotizazio-aldia edukitzea, horrela dagokionean.

  • Langileei zuzenean dagozkien kuoten ordainketan egunean egotea, nahiz eta prestazioa, kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean aitortu.
    • Xede horietarako, 2530/1970 Dekretuaren, abuztuaren 20koaren, 28.2 |art.-an jasotako ordainketarako gonbitaren mekanismoa ezarriko da, onuradunak prestazioa lortu duen unean zein prestazioa eragin deneko unean onuradunaren Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere.
    • Prestazio baten aitorpenaren xedeetarako, luzamendu bati jarraiki, onuradunak kotizazioen ordainketetan egunean dagoela jotzen denean baina, ondoren, aipatutako luzamenduaren epeak zein baldintzak betetzen ez baditu, aurrerantzean ez da ordainketetan egunean dagoela joko eta, ondorioz, jasotzen ari den eta aitortua duen prestazioa berehala eten egingo da eta behin Gizarte Segurantzarekin duen zorra erabat kitatuta bakarrik sartu ahal izango da berriro indarrean prestazioa. Xede horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak kendu ahal izango du zor den kuota onuradunak jasotako hileko soldata bakoitzetik.
    • Pentsio baten aitorpen-xedeetarako, pentsioaren gertakizun eragilearen hileko eta gertakizunaren aurreko bi hileetako kotizazioak, nahiz eta horien sarrera Gizarte Segurantzaren informazio-sistemetan oraindik azaldu ez, ordaindutzat joko dira interesdunak agirien bidez egiaztatu beharrik gabe, baldin eta langileak eska daitekeen gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen badu, bertan adierazitako hiru hilabeteko aldia ondorio horietarako aintzat hartu gabe.
    • Kasu horietan, erakunde kudeatzaileak aztertuko ditu, urtero, aurreko ekitaldian onuraduna ordainketan egunean zegoelako presuntzioan aitortutako pentsio guztiak, kotizazio horien garaizko ordainketa eraginkorra egiaztatzeko. Kontrakoa gertatuz gero, berehala ekingo zaio pentsioaren ordainketa eteteari eta atxikitako hileko soldatak zor diren kuoten amortizaziorako erabiliko dira, zorra erabat kitatu arte; une horretatik aurrera hasiko da berriro pentsioaren ordainketa.

Autonomoen edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezia

Ezintasun iraunkorragatik ematen diren laguntzek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberak dituzte ondorengo berezitasunekin. 

Kontingentzia profesionalak (LI eta LG):

Langile autonomoek kontingentzia horiei dagozkien prestazioak jaso ahal izango dituzte, baldin eta beren borondatez jarduera babeslea hobetu badute LI eta LGengatiko kontingentziak barne hartuz eta, horrez gain, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa estaltzea erabaki badute, aurrez edo aldi berean.


LI kontzeptua:

Langile autonomoak izandako lan-istripua, bere kontura egindako lanaren ondorio zuzen eta berehalakoan gertatutakoa eta erregimen berezi honetan sartu behar izatea mugatzen duena izango da. Adibidez:

  • Salbamendu edo antzeko ekintzetan gertatutakoak, batak zein besteak lanarekin zerikusia dutenean.
  • Laneko orduan edo lantokian langileak jasandako lesioak, norbere kontuko lanarekin zerikusia duenean.
  • Langileak haren lana egitean hartzen dituen gaixotasunak, profesionalak ez izanik, hura burutzearekin zerikusia duela egiaztatzen denean.
  • Langileak aurretik izandako gaixotasunak, istripuaren ondorioz larritzen edo okertzen direnean.
  • Gaixotasunaren izaeran, iraupenean, larritasunean edo bukaera aldatzen duten istripuaren ondorioak, baldin eta istripuak eragindako edo berria den ingurunean hartutako gaixotasunaren prozesuaren ondorioz arazoak sortzen dituzten gaixotasun interkurrenteak pairatzen badira.
  • In itinere istripua: 2017/10/26tik aurrera, lan istriputzat hartuko da jarduera ekonomiko edo profesionala egiteko tokira egindako joan-etorrietan izandakoa ere. Ondorio horietarako, prestazioaren lekutzat hartuko da langile autonomoak bere jarduera normalean egiten duen establezimendua, baldin eta bere etxebizitza ez bada eta zerga ondorioetarako jarduera ekonomikoari atxikita dagoen lokal, nabe edo bulegoa bada. 2015ko LGSSren 316.2 artikulua, urriaren 24ko 6/2017 Legeak sartua. Aurretik, kanpo geratzen ziren in itinere istripuak.
  • Kontigentzia profesionalen babesa aukeratu ez duten langileen istripuak: Arrisku hori babestu ez duten laneko istripuak lanetik kanpoko istripuaren ondoriozkotzat hartuko dira.

Ez dira LI-tzat hartuko honako hauek:

  • Lanarekin zerikusirik ez duten ezinbesteko arrazoiek eragindakoak.
  • Langilearen iruzur edo zuhurtziagabekeriak eragindakoak.

TRADE kasuan, lan-istriputzat hartzen dira langile horiek jarduera profesionalaren eraginez jasaten dituzten gorputzeko lesioak, lantokirako joan-etorrian jasandakoak edo horien eraginez eta ondorioz jasandakoak. Aurkakorik frogatu ezean, lan-istripuak lanarekin ez duela zerikusirik ulertuko da baldin eta jarduera profesionalaren eremutik kanpo gertatu bada.

LG kontzeptua:

Laneko jardueran langileek beren kontura eginiko lanaren ondoriozko gaixotasunak dira. Horiek horrela, erregimen berezi honen aplikazio-eremuan dago langilea. Laneko gaixotasunen zerrendan zehaztutako elementuek eta substantziek eragindakoak izaten dira gaixotasun horiek. Gaixotasun horiek eragin ditzaketen jarduera nagusien zerrendak ere badira, eta azaroaren 10eko 1299/2006 RDaren eranskinean daude.


Gainordaina lan-arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik:

LI eta LG kasuetako prestazio ekonomikoen errekargua ez da aplikatuko.

Oinarri arautzailea:

  • Ezintasuna gertakari arruntek eragindakoa denean (gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den gaixotasuna), ez dago hutsuneen bateratzerik, beraz, kalkulua egiteko kontuan hartzeko epean kotizatzeko beharrik egongo ez balitz, ez dira 18 urte baino gehiagokoen langileei dagozkien eta indarrean dauden gutxieneko oinarriak beteko.
  • Ezintasuna kontingentzia profesionalek eragindakoa bada, gertakizunaren egunean langileak zuen kotizazio oinarriaren baliokidea izango da.

Ezintasun iraunkor partziala:

  • Jatorria kontingentzia arruntetan badu, ez du babesten.
  • Jatorria lan kontingentzietan badu, babesten du. Ohiko lanbiderako ezintasun partzial iraunkortzat joko da totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren % 50 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona.

Ezintasun iraunkor totala:

Ehunekoa:

Ohiko lanbiderako erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa haren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartutako oinarri arautzailea % 20 areagotuko da, beti ere, pentsiodunak hauxe betetzen duenean:

  • 55 urte edo gehiago izatea. Pentsioaren hasierako aitorpena adin txikiagoan egiten bada, interesdunak hala eskatuta, langileak 55 urte bete eta hurrengo hilabeteko 1. egunetik aurrera aplikatuko da igoera, baldin eta data horretan hurrengo bi puntuetan eskatutako baldintzak betetzen baditu.

    Igotzeko eskubidea pentsioaren hasierako aitorpenaren ondoko urte natural batean sortzen bada, pentsioa % 20 igoko da eta egun horretatik aurrera izandako balio-handitzeak aplikatuko zaizkio.
  • Ordaindutako jarduerarik ez egitea, besteentzat edo norberaren kontura, Gizarte Segurantzaren edozein arautegitan sartzea eragingo lukeena. Pentsioaren areagotzea eten egingo da langileak lana aurkitzen badu edo norberaren kontura jasotzen ari den erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioarekin bateragarria den jardueraren bat burutzen badu.
  • Nekazaritza ustiapen baten edo itsasoko edo arrantzako ustiapen baten titularra ez denean, edo merkataritzako edo industriako establezimendu bateko jabea, errentaria, gozamendun edo bestelako antzeko baten titularra ez denean. 

Kalte-ordaina:

Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa,   oroharreko prezio batez ordeztu ahal izango da.

  • Kontingentzia arrunten ondoriozkoa bada, kontingentzia horien oinarri arautzailearen 40 hileren baliokidea, interesdunak ezintasuna onartu diotenetik 30 egun igaro aurretik eskatzen duenean. Bizitza osorako pentsioaren aldeko aukera onartutzat emango da langileak prestazioa onartutako egunean 60 urte beteta dituenean.
  • Laneko kontingentzien ondoriozkoa denean, prestazioaren jatorria den gertakizunaren egunetik langilearen kotizazio oinarriaren 40 hileren baliokidea.

Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia

Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu prestazioak, ondorengo berezitasunekin:

  • Ezintasun iraunkorraren hasierako adierazpenerako edo haren berrikusketarako langilearen egoeraren balioeste bateratua:

    Ezintasun kalifikazioa egiteko, hasierakoa zein ondorengo berrikusketetakoa, onuradunaren egoera aztertukoda, eduki ditzakeen kontingentzien ondoriozko murrizketa anatomiko edo funtzionalen multzoaren arabera.
  • Oinarri arautzailea:

Ezintasuna kontingentzia arrunten ondoriozkoa denean, oinarri arautzailea kasu bakoitzean dagokiona izango da, eta kotizatzeko kontuan hartuko diren oinarriak araututako oinarriak izango dira.

  • Erabateko ezintasun iraunkorrean, adinarengatiko hobariak aplikatuko dira, oroharreko prezioan kalte-ordainarekin bizi osorako pentsioa ordezteko, eta baita kualifikatutako erabateko ezintasun iraunkorrari dagokion %20 areagotzea.

    Ikatz Mehatzaritza Lan kategoria horretan modu eraginkorrean lan egindako denborari hari dagokion koefizientea aplikatzen lortzen dira hobari horiek, 0,50 eta 0,05 bitarteko eskalaren arabera, burututako jardueraren arriskua eta toxikotasuna kontuan hartuta.
  • Ezindu absolutuen eta baliaezin handien pentsioa erretiro adinera iristen direnean:

    Onuradunak:

    Erregimen Berezi honetako ezindu absolutudun edo balioezin handidun pentsiodunak, ondorengo baldintzak betetzen dituztenean:
  • 65 urte beteta edukitzea edo aurreko puntuan aipaturiko adin hobariak aplikatzearen ondoriozko 65 urteak edukitzea.
  • Gizarte Segurantzaren beste pentsiorik jasotzeko eskubidea ez izatea edo hari ukatu izana.
  • Erabateko ezintasun iraunkorraren pentsioak edo balioezin handikoak, haren aukeraren arabera, interesatuak Erregimen Berezi honetan jasoko lukeen erretirokoa ordeztu ez izana.

Zenbatekoa:

Zenbateko berria interesatuak arau zehatz baten arabera ezarritako erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea erabiltzen duen egunetik hurrengo hilearen 1. egunean legokionaren baliokidea litzateke, beti ere, kantitate hori aurretik zuena baino handiagoa bada.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

Agindutako tratamendua jaso eta medikuaren alta hartu ondoren, bere lanerako gaitasuna murriztu edo baliogabetzen duten murrizketa anatomiko eta funtzional larri, zehaztapen objektiboko eta ia behin betikoak dituen langileari bizitza guztirako ematen zaion laguntza ekonomikoa da.

Ezgaitasun iraunkorra balioztatzeko ez da medikuaren alta behar behin betiko ondorioak dituenean.

Iragarritako gehienezko denbora pasatzeagatik aldi baterako ezgaitasuna amaitu arren ezgaitasun egoerak irauten duenean, ezgaitasun iraunkortzat hartuko da, zehazten den mailan, interesatuaren egoera klinikoak aipatutako kalifikazioa luzatzea gomendatzen duen kasuan izan ezik.

Ezgaitasun iraunkorra hasieran graduatzen da, eta aldian-aldian berrikusten da hurrengo graduetan:

  • Ezgaitasun iraunkor partziala ohiko lanbiderako.
  • Ezgaitasun iraunkor osoa ohiko lanbiderako.
  • Ezgaitasun iraunkor absolutua lan guztietarako.
  • Elbarritasun handia.

Eskakizun eta baldintza orokorrak: Erregimen Orokorrean bezalaxe.

 

Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

Izapideak: ISMko Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak.

Complementary Content
${loading}