Onuradunak / Gertaera eragilea
Onuradunak / baldintzak
Erregimen Orokorrean sartuta dauden pertsonak, ezintasun iraunkor absolutuko egoeran aitortuak, sorburuan dagoen gertakizuna edozein dela ere, ondoko betekizunak
betez gero:
- Gertaera eragilearen egunean LGSSren 205 artikuluko 1.a) atalean zehaztutako adina ez izatea, edo Sistemaren ordaindutakoaren araberako erretiroagatiko pentsioa jaso ahal izateko baldintzak ez betetzea,baldin eta ezgaitasuna kontingentzia komunek eragin badute.
- Afiliatuta eta alta-egoeran egotea, altarekin parekatutako egoeran zein ez-altako egoeran.
Ezintasuna lan-istripuak edota gaixotasun profesionalak eragin duenean, langileak eskubide osoko afiliatutzat eta alta-egoeran joko dira, enpresaburuak betekizunak ez beteta ere.
Alta berezitzat jotzen da legezko greba edota ugazaben itxiera. - Aurreko kotizazio-aldi bat estalita edukitzea ezintasun iraunkorra gaixotasun arruntak sortutakoa bada edota ezintasun iraunkorra lanez kanpoko istripu batek sortutakoa bada eta interesduna alta-egoeran zein altarekin parekatutakoan ez badago.
Gaixotasun arruntean sorburua izanez gero, alta-egoeran edota altarekin parekatutakoan:
- 31 urte baino gutxiagokoa:
- Kotizazio-aldi generikoa: 16 urte bete zituen datatik gertaera eragilea gertatu zen datara igarotako denboraren herena
- Berariazko kotizazio-aldia: ez da halakorik eskatzen.
- 31 urte edo gehiago:
- Kotizazio-aldi generikoa: 20 urte bete zituen datatik gertaera eragilea gertatu zeneko datara igarotako denboraren laurdena, edozelan ere, 5 urteko gutxienekoa izanda.
- Berariazko kotizazio-aldia: Eska daitekeen kotizazio-aldiaren bostena barruan eduki behar da:
- Gertakizun eragilearen aurreko 10 urteetan edota
- Kotizatzeko betebeharra amaitu zen dataren aurreko 10 urteetan, pentsiora alta-egoera batetik zein altarekin parekatutako batetik heltzen bada, kotizatu beharrik gabe. Paragrafo horretan adierazitakoa ezarriko zaie, era berean, eska daitekeen berariazko aldia osatu gabe, pentsioa jasotzeko eskubidea alta-egoera batetik lortzen dutenei eta esandako egoera kotizatu beharrik ez duen aurreko alta-egoera batetik zein altarekin parekatutako batetik datorrenean kotizatu beharra edukiko dute
- 31 urte baino gutxiagokoa:
Xede horietarako, ez dira aintzat hartuko 6 hilabete baino gutxiagoko adin-zatikiak; handiagoak izanez gero, urte-erdiaren baliokidetzat jotzen dira. Ondoriozko kotizazio-aldiak biribilduko dira eta ez dira aintzat hartuko hilabeteko zatikiak, horrela dagokionean.
Gaixotasun arruntak zein lanez kanpoko istripuak, "ez-altako" egoeran, eraginez gero:
- Kotizazio-aldi generikoa: 15 urte.
- Berariazko kotizazio-aldia: 3 urte azken 10 urteetan.
Lanaldi partzialeko kontratuak dituzten langileen kasuan, eskatutako kotizazio-aldia egiaztatzeko, 2013-08-04tik aurrera, 11/2013 Errege Lege Dekretuan, abuztuaren 2koan, xedatutako arauak ezarriko dira.
Gertaera eragilea / Ondorio ekonomikoak
-
Ezintasun iraunkorra jatorrian duen aldi baterako ezintasuna iraungi ostean sortzen bada, bai epea agortzeagatik bai ezintasun iraunkorra proposatzen duen medikuaren altagatik:
-
Gertaera eragilea aldi baterako ezintasunaren iraungipen-datan gertatutzat jotzen da.
-
Ondorio ekonomikoak kalifikazio-unean, hau da, INSSko Probintzia Zuzendariaren ebazpenaren datan ezartzen dira. Hala ere, atzera jo daitezke aldi baterako ezintasunagatiko subsidioaren iraungipen-datara arte, ezintasun iraunkorragatiko pentsioaren zenbatekoa jasotzen zen subsidioarena baino handiagoa denean; inola ere, ez da atzeraeraginik egongo, langilea kalifikazioaren atzerapen-egoeran baldin bazegoen.
-
-
Aldi baterako ezintasuna ezintasun iraunkorraren aurretikoa izan ezean edota aldi baterako ezintasuna iraungi ezean:
-
Gertaera eragilea Ezintasunak Baloratzeko Taldearen (EVI) irizpen-proposamenaren jaulkipen-datan gertatutzat jotzen da.
-
Ondorio ekonomikoak irizpen-proposamenaren jaulkipen-data berean ezartzen dira.
-
-
Ezintasun iraunkorra ez-altako egoeran zein altarekin parekatutako egoera ez den batean gertatzen bada:
-
Gertaera eragilea eskaera-egunean gertatutzat jotzen da.
-
Ondorio ekonomikoak data berean ezartzen dira.
-