Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak
Ondoren adierazitako dokumentuen jatorrizkoak eta kopiak aurkeztu behar dira, ondoren konpultsatu ahal izateko (nola eta aurretik konpultsatuta ez dauden). Salbuespena nortasun agiriak izango dira. Kasu horretan, jatorrizkoa aurkeztea nahikoa izango da.
- Eskatzailearen, legezko ordezkariaren eta eskaeran agertzen diren gainerako pertsonen nortasun ziurtagiria, indarrean dagoen ondorengo dokumentazioarekin:
- Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (DNI ).
- Espainian bizi diren edota bizi ez diren atzerritarrek: Pasaportea edo jatorrizko herrialdean indarrean den nortasun-agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) AEAT eskatutakoa, ordainketetarako.
- Legezko ordezkaritzaren dokumentazio akreditatzailea; bestela, adingabeko eskatzailearen emantzipazioarena. Erakundeko tutorea bada, IFK/IFZ, Erakundearen tutoretza izendapena azaltzen den dokumentua eta Erakundearen ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria.
- Azken hiru hilabeteetako kotizazioak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, ordaintzeko beharra izanez gero eta ezintasuna tarte horretan bertan gertatu bada.
- Laneko gaixotasunaren edota laneko istripuaren parte administratiboa.
- Aurreko urteko ordainsari errealen gaineko enpresaren ziurtagiria.
- Autonomia Erkidego bakoitzeko Osasun Zerbitzu Publiko eskudunak egindako historial klinikoa, edo bestela, zerbitzu horretako Ikuskatzailetza medikoaren txostena, interesdunaren eskuetan badago.
- Sei hile baino gehiagoko aborturik edo 24 ordu zituenean baino lehenago hildako seme-alabak izan dituenean, haren existentzia azaltzen den Erregistro Zibileko ziurtagiria.
- Familia-liburua edota Erregistro Zibileko aktak, eskatzailearekin familiarteko lotura egiaztatzen dutenak.
- Eskatzailearekin elkarbizitza egiaztatzen duen Udalak igorri ziurtagiria (ez zaie ezkontideari eta seme-alabei eskatzen), funtzionarioari beharrezkoa iruditzen zaionean.
- Komunitate Autonomoak bidalitako auto judiziala edota familiaren harrera ziurtagiria.
- Banaketaren edota dibortzioaren ebazpen judiziala; bertan, adingabeko seme-alaben zaintza zehaztu beharko da, bai eta ezkontidearen edo ezkontide ohiaren pentsio konpentsatzailearen zenbatekoa edo elikagaiak seme-alabei ematekoa ere, hala balegokio.
- Atzerritarrak
Espainian bizi ohi direla egiaztatzen duen Udaleko errolda ziurtagiria edo egoitza-txartela, funtzionarioak beharrezkoa dela uste duenean.
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkez daiteke.