Erregimen Orokorra
Babestutako egoera
Babestutako egoeratzat hartzen da haurdun dagoen langileak lan-kontratua etenda duen aldia, baldin eta langileak bere egoerarekin bat datorren beste lanpostu bategatik aldatu behar badu, azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 26.2 eta 3 artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, aipatu aldaketa ezin bada egin teknikoki edo objektiboki, edo arrazoi justifikatuak medio ezin bada aldaketa hori arrazoiz eskatu.
Adierazitako 26. artikuluak aipaturiko egoerek Erregimen Orokorrean eta EBEPen aplikazio eremuan barne hartzen den funtzionario publiko bati eragiten diotenean, egoera babestutzat hartuko da haurdunaldiko arriskuagatiko baimena, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoari begira.
Ez dira egoera babestutzat joko langilearen edo fetuaren osasunean kalte eragin dezaketen arrisku edo patologiek sortutakoak, baldin eta lanpostuko edo egindako jardueretako agente, prozedura edo baldintzekin harremanik ez badute.
Onuradunak / Baldintzak
Besteren konturako langileak eta laneko sozietateetako edo sozietate kooperatiboetako langileak kontratua edo baimena etenda badute haurdunaldiko arriskua dela-eta, betiere, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
-
Gizarte Segurantzako sistemako erregimenetako batean afiliatuta eta altanegotea etenaldia hasten den unean.
-
Afiliatu eta alta egoeratzat joko dira, enpresariak beren betebeharrak bete ez baditu ere.
-
Zezenketetako profesionalentzat, aktiboen-erroldan izatea alta egoeran izatearen parekoa da.
-
Alta egoera berezitzat joko da legezko greba edo ugazaben itxiera.
-
-
Merkataritzako ordezkarien kasuan, kuoten ordainketak eguneratuta izan behar dira gainera, kontingentzia jazotzen den datan. Hala ez bada, ordaintzekoak ordaintzea eskatuko da, eta prestazioa betebehar hau betetzen denean baino ez da jaso ahal izango.
-
Artisten eta Zezenketetako profesionalen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitakoa aplikatuko zaie kuotetan zorrak izanez gero, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren amaieran egiten diren erregularizazioei jarraiki.
-
Jarduera anitzeko egoeretan:
-
Arrisku-egoerak burututako jarduera guztietan eragina duenean, duen erregimen bakoitzeko subsidioa jasotzeko eskubidea izango du, baldin eta horietako bakoitzean berariaz eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
-
Arrisku egoerak langileak egindako jardueraren batean edo bestean eragina duenean (baina ez guztietan), aipatu arriskua dagoen jardueretako erregimeneko subsidioa jasotzeko eskubidea izango du soilik.
-
Subsidioa jasotzea bateragarria izango da langileak lehendik egiten zituen lanak mantentzearekin, edo etorkizunean egin ditzakeen eta haurdunaldian arriskurik eragiten ez duten jarduerekin.
-
Ez da gutxieneko kotizazio eperik eskatzen 2007ko martxoaren 24tik aurrerako kontingentzia profesionaletakoak direlako.
Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa
Laguntza ekonomikoa dagokion oinarri arautzailearen % 100eko subsidio batean datza:
-
Oinarri arautzailea izango da kontingentzia profesionalak eragindako aldi baterako ezgaitasunagatiko (ABE) prestaziorako ezarrita dagoena, kontratuaren etenaldia hasten den eguna erreferentziatzat hartuta.
-
Dagokion erregimenak kontingentzia profesionalak ez dituenean estaltzen, oinarri arautzailea izango da kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezgaitasunagatiko prestaziorako ezarrita dagoena.
Enplegu-aniztasuneko egoeretan:
-
Haurdunaldiko arriskuagatiko lan-kontratuaren etenaldia langileak aldi berean egiten dituen jarduera guztietan aitortzen denean, oinarri arautzailea ezartzeko enpresa guztietako kotizazio-oinarri guztiak hartuko dira aintzat eta kotizatzeko ezarrita dagoen gehiengoa izango da muga.
-
Haurdunaldiko arriskuagatiko lan-kontratuaren etenaldia langileak egiten dituenetako jarduera batean edota zenbaitetan aitortzen denean, baina ez guztietan, oinarri arautzaile kalkulatzeko kontuan hartuko dira soilik lan-kontratuaren etenaldia ematen den enpresetako kotizazio-aldiak eta, horretarako, aldi horri edo horiei ezarri litekeen gehiengoa izango da muga.
Lanaldi partzialean kontratatutako langile emakumeak:
-
Subsidioaren eguneko oinarri arautzailea honako zatiketa honen emaitza izango da: lan-etenduraren hasiera-dataren baino lehenagoko 3 hilabeteetan enpresan egiaztatutako kotizazio-oinarrien batura zati aldi horrek barne hartzen dituen egun naturalen kopurua.
- Emakumezko langileak enpresan duen antzinatasuna txikiagoa izanez gero, prestazioaren oinarri arautzailea honakoa izango da: egiaztatutako kotizazio-oinarrien baturaren eta kotizazio-oinarriak sortu direneko egun naturalen kopuruaren arteko zatiketaren emaitza.
Prestakuntza eta ikaskuntzarako edo prestakuntza-aldian diharduten ikertzaileentzako kontratuen kasuan:
-
OA Erregimen Orokorreko gutxieneko kotizazio-oinarria izango da prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratua duen langilea izanez gero.
-
OA Erregimen Orokorreko kotizazioko 1. taldeari dagokion gutxieneko oinarria izango da prestakuntza-aldian diharduen ikertzailea izanez gero.
Artistak eta zezenketetako profesionalak:
- Oinarri arautzailea honako zatiketa hau egitean lortutako eguneko batezbestekoa izango da: gertaera eragilearen aurreko hamabi hilabeteetako kotizazio-oinarrien batura zati 365. Egiaztatutako kotizazio-aldia urtebete baino txikiagoa izanez gero, kotizazio-aldiaren eguneko batezbestekoa izango da oinarri arautzailea.
Inola ere, emaitzan izandako eguneko batezbestekoa ezin izango da, hileko neurketan, emakumezko langilearen lan-kategoriari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarria baino txikiagoa.
Eskubidearen sorrera eta iraupena
-
Diru-laguntzarako eskubidea haurdunaldia bitarteko arriskua dela-eta, lan-kontratua eteten den egun beretik sortuko da.
-
Langile haurdunaren eta/edo fetuaren segurtasuna nahiz osasuna bermatzeko beharrezkoa den etenaldiak edo baimenak iraun bitartean abonatuko da, eta amatasun biologikoagatik kontratua etetean edo bularreko haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenean amaituko da, hurrenez hurren, baita kasu bietan ere langilea aurreko lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria den beste batera itzul daitekeenean.
-
Lanaldi partzialera kontratatutako langileen kasuan, haurdunaldian arriskua dela eta, lan-kontratuaren etenaldiak dirauen egun natural guztietan ordainduko da, aurreko paragrafoan aipatu salbuespenean izan ezik.
Ukatzea, deuseztatzea, etetea
Subsidiorako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, onuradunak:
-
Iruzurrez jokatzen badu subsidioa lortu edo mantentzeko.
-
Edozein lan edo jarduera egiten badu, dela besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, jarduera anitzeko kasuetan aurreikusitakoa salbu.
Subsidioa jasotzeko eskubidea eten egingo da sasoien arteko aldietan aldizkako langile finkoen kasuan, deialdi berri bat egiten ez den bitartean.
Iraungipena
Subsidiorako eskubidea iraungiko da:
-
Amatasunagatik lan-kontratua eteten denean.
-
Langilea bere lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera itzultzen denean.
-
Legez ezartzen diren arrazoiak direla eta, lan-kontratua iraungitzen denean.
-
Haurdunaldia eteten denean.
-
Onuraduna hiltzen denean.
Langileak eta enpresak derrigorrez jakinarazi beharko diote Erakunde Kudeatzaileari edo laguntzaileari subsidioa jasotzeko eskubidea eten edo iraungitzea eragiten duen edozein egoera.
Aldi baterako ezgaitasuna eta haurdunaldiko arriskua
-
Langilea ABE egoeran dagoen bitartean haurdunaldia bitarteko arriskuagatiko prestazioa eskatzen duenean, ez du diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango, ABE egoera amaitzen den arte, legeek edo erregelamenduek ezarritako edozein arrazoi dela-eta.
-
Langilea haurdunaldia bitarteko arrisku egoeran dagoenean eta egoera horretan dagoela ABE egoeragatiko laguntza eskatzen duenean, ez zaio hura jasotzeko eskubidea aitortuko haurdunaldia bitarteko arrisku egoera amaitzen ez den bitartean, une horretan ABE egoera aitortzeko beharrezko baldintzak biltzen baditu.
-
Langilea haurdunaldiko arrisku egoeran izanik bere kontratua amaitzen bada LGSSren Testu Bategineko 267 artikuluan aurreikusitako arrazoietako bat dela-eta, haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioa iraungi egingo zaio; orduan, langabezia egoera hasiko da eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, egoera horri dagokion prestazioa jasoko du.
Kudeaketa / Ordainketa
-
Kontratua eteteko unean enpresa batek arrisku profesionalak estaltzeko kontratatuta duen Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari dagokio prestazioa kudeatzea eta ordaintzea, nahiz eta egoera horretan erakunde aldaketa bat gertatu.
-
Subsidioaren ordainketaz Erakunde kudeatzailea edo lankidea arduratuko da eta hilabetean behin egingo du, hilabetea amaitzean.
-
Subsidioa jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio:
-
Gizarte Segurantzari, langabeziari eta lanbide heziketari langileak kotizatu duen zenbatekoa, hala dagokienean, TGSSan sartzeko. Enpresaburuak ordaindu beharko ditu Gizarte Segurantzan bere kargura egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta diru-bilketa bateratuaren beste kontzeptuak, baldin badaude.
-
IRPF atxikipena.
-
- Erakunde kudeatzaile eskudunak prestazioen gaineko enpresa-erantzukizuna aitortu ahal izango du, baita horiek aurreratu behar dituen erakundeak ere, halakorik balego.
Eskubidearen aintzatespena
Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena enpresak kontingentzia profesionalen estaldura hitzartuta duen Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari dagokio.
Prozeduraren hasiera:
-
Prozedura langileak eskatuta hasiko da, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak eginiko txostenaren bitartez; bertan haurdunaldi egoera egiaztatu beharko da, baita erditzearen balizko data ere.
-
Txosten horrekin enpresaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du langileak, non garatzen duen jardueraren eta lanpostuaren baldintzen berri emango duen, eta haurdunaldia bitartean arriskua dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria aurkeztuko du dagokion Erakunde kudeatzailearen edo lankidearen aurrean.
Erakunde kudeatzaileak edo lankideak aintzat hartzen badu ez dagoela arrisku egoerarik haurdunaldian zehar, eskatutako medikuaren ziurtagiria ukatuko du, eta langileari jakinaraziko dio ez dagokiola prestazio hori lortzeko prozedura hasterik.
-
Arriskua ziurtatu denean, ezin izan bada langilea lanpostuz aldatu, enpresak aipatu langilea kontratua eteteko egoeran dagoela aitortuko du, haurdunaldiko arrisku egoeragatik.
Prestazio-eskaera:
-
Sorospena jasotzeko, langileak bere eskaera aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza probintzial eskudunean edo dagokion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean.
-
Eskaera eredu normalizatuetan formalizatu beharko da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. |artikulua k xedatutako baldintzak eta datuak bildu beharko ditu, eta beharrezko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Aipatutako legea Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkideko Erregimen Juridikoarena da.
Ebazpena eta jakinarazpena:
Dagokion Erakunde kudeatzaileko probintziako Zuzendari eskudunak emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.
Haurdunaldiko arriskuaren prestazioa eskatu edo jasotzen duten pertsonei zuzendutako jakinarazpenak, prestazioaren ebazpenak barne, ez dira paperean bidaliko, baliabide elektronikoen bidez baizik.
Egoitza elektronikoko Jakinarazpen telematikoak atalaren bidez sar daiteke. Bideo honetan zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa aurkituko duzu: https://youtu.be/KCuTpYlv0yE
Prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea hasieran onartzen ez denean, egoera babestua ez delako, prestazioa noiztik aurrera onartu ahal izango den jakinaraziko zaio interesatuari horrela badagokio, arriskua dagoela adierazten duen ziurtagiri medikua kontuan izanik, eta haren gestazio-egoeraren eboluzioa kontuan harturik, lanpostuaren ondoriozko arriskuari dagokionez. Ondorioz, kasu horietan, ez da beste eskaera bat egin beharko; nahikoa izango da eskatzen den dokumentazioa ekartzea.
Eskaerarekin batera aurkeztuko diren adierazpenen eta ziurtagirien artean kontraesanak badaude, edo prestazioa jasotzeko elkar-hartze frogarik badago, txostena eskatu ahal izango da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, enpresak hartutako erabakiekin haren adostasuna edo ezadostasuna adierazteko, sorospena jasotzeko eskubidea zehazten lagun dezaketenean. Txostenaren eskaera aurkeztutako dokumentazioarekin batera bidali beharko du.
Txostena 15 eguneko epean igorriko da. Epe hori igarotakoan, ebatzi egin ahal izango da, hura kontuan izan gabe, prestazio ekonomikoa onartzeko edo ukatzeko. Kasuak kasu, eta ohiz kanpo, 30 eguneko epea eten egingo da Erakunde kudeatzailearen txostena jaso arte.
Preskripzioa
Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean baliogabetuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta. Hala ere, prestazioa jasotzeko eskubidea dagokion eskaera aurkeztu aurreko 3 hilabeteetatik aurrera aitortuko da.
Arriskua izateari buruzko ziurtagiri medikoa
Berezko zerbitzu medikorik ez duten |ZZPPetan (INSSenak) arriskua dagoela dioen ziurtagiria Osasun Zerbitzu Publikoaren Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzak igorriko du, edo Autonomia Erkidegoetan asistentzia sanitarioaren arloan transferentzia horiek beren gain hartzen dituzten organo baliokideek.
Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako erregimen bereziaren aplikazio-eremuan, ISMk berezko zerbitzu medikuak ez dituen Zuzendaritza Probintzialetan, ziurtagiri mediko hori INSSeko zerbitzu medikoek igorriko dute edo Autonomia Erkidegoetan horiek beren gain hartzen dituzten organo baliokideek, halakorik balego.
Ziurtagiri hori igortzeko prozesua, haurdunaldiko edo edoskitze naturaleko arrisku egoera aitortzen bada, lehentasunez izapidetuko da eta jatorrizko dokumentuaz gain bi kopia ere izango ditu:
- Langileari originala, eta enpresarentzat edo etxeko arduradunarentzat kopia bana emango zaizkio.
- Beste kopiarekin mediku zerbitzua geldituko da.
Haurdunaldiko edo edoskitze naturaleko arriskuagatiko subsidioa kudeatu eta ordaintzeaz arduratuko da Erakunde kudeatzaile edo lankidea, eta langileak duen lanpostuak dakarren arriskuari buruzko ebaluazioa aurkeztea eskatu ahal izango du, baita arriskurik ez duten lanpostuen zerrenda bat ere.
Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak
ERAKUTSI HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOAK ETA INDARREAN DAUDENAK:
1. Interesdunaren nortasuna egiaztatzea indarrean dauden honako agiri hauen bidez:
- Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
- Atzerritarrak:
- Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (NIE) eta jatorrizko herrialdeko pasaportea edota dokumentua/eskutitza (EB , EEE eta Suitza).
- Atzerritarren nortasun-txartela (AIT), gainerako herrialdeak.
DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:
2. Kotizazioari buruzko agiriak:
- Erregimen Orokorreko besteren konturako langilea: enpresaren ziurtagiria, behar bezala beteta.
- Nekazaritzako Erregimen Bereziko inoren konturako emakumezko langileek: enpresaren ziurtagiria, lan-kontratua eten aurreko hilabeteko TC 2/8-aren arabera betea eta azken hiru hilabeteetako ordainagiriak (TC 1/9).
- Artista eta zezenketako profesionalentzat: jardueren aitorpena (TC 4/6) eta jarduketen frogagiriak (TC 4/5), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Administrazioan edo Zuzendaritza Probintzialean aurkeztu ez badira.
- Norbere konturako langilea: Azken hiru hilabeteetako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiriak.
- Merkataritzako ordezkariak: Azken hiru hilabeteetako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiriak (TC 1/3).
ARRISKUA EGIAZTATZEN DUTEN AGIRIAK
3. Artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko mediku-txostena. (1)
4. Erakunde Kudeatzaileko Zerbitzu Medikoek emandako mediku-ziurtagiria, enpresak edo norbere konturako langileek arrisku profesionalen estaldura zein erakunderekin duten hitzartuta kontuan hartuta. Ziurtagiri horretan, "haurdunaldiko arriskua" dagoenean, lanpostuko baldintzak langilearen edo fetuaren osasunean modu negatiboan eragiten dutela egiaztatu behar da, eta "edoskitze naturaleko arriskua" dagoenean, berriz, laneko baldintzek emakumearen edo haurraren osasunari era negatiboan eragiten diotela.
5. Enpresaren edo norbere konturako langilearen adierazpenak. (2)
- Langileak egindako lanak eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, kategoria eta arrisku espezifikoa.
- Bere egoerarekin bateragarria den beste lanposturik ez izatea.
BESTELAKO DOKUMENTAZIOA
6. Lan-jardueraren egoeraren adierazpena, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileentzat bakarrik. (3)
7. Familia-liburua, "edoskitze naturaleko arriskua" prestazioa emateko.
(1) Ez da agiri hori aurkeztu beharrik izango arriskua egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkezten badu, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) emandakoa bada.
(2) Kooperatiba- edo lan-sozietateetako bazkideen kasuan, adierazpena sozietateko gerenteak edo administratzaileak egingo du.
(3) Erakunde kudeatzaileak egoki irizten dionean eta berariaz eskatzen duenean bakarrik aurkeztu behar da dokumentu hau.
Etxeko langileen sistema berezian sartuta dauden langileen kasuan, familia-etxeko arduradunak egingo du aitorpena.
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke. Egoitza Elektronikoaren bidez ere izapidetu daiteke, baldin eta ziurtagiri digitala badu eta kudeaketa GSINi badagokio.