Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eskaerak

Aurkezpena izapidetzeko beharrezko dokumentuak

Ondoren aipatuko diren dokumentuen jatorrizkoa aurkeztu beharko da, eta horien kopia bat, parekatu ahal izateko. Ez da kopiarik aurkeztu beharko nortasun-agirietarako;  nahikoa izango da jatorrizkoa aurkeztearekin.

Atzerriko erakundeek igorritako dokumentuak badira, Espainian baliagarriak izateko lege-baldintzak bete beharko dituzte.

KASU GUZTIETAN

Eskatzailearen eta, egotekotan, legezko ordezkariaren identifikazioa, honako indarreko dokumentu hauen bidez:

  • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
  • Atzerritarrek: Pasaportea, eta hala badagokio, beren herrialdeetan indarrean den nortasun-agiria eta Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (NIE). Zenbaki hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eskatzen du ordainketarako.
  • Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio.

Kotizazioari dagokion dokumentazioa:

  • Erregimen Orokorreko besteren konturako langilea: Aldi baterako  ezgaitasuna  eta/edo  berriz gaixotzea hastean alta-egoeran dauden enpresen ziurtagiriak.  
  • Norbere konturako langileak: azken bi hilabeteetako kuoten ordainagiria.

Medikuaren datuak (INSSren fitxategi informatikoetan ez badira agertzen Osasun Zerbitzu Publikoak igorritako aleak):

  • Baja-agiria eta, hala badagokio, bajaren berrespena.
  • Langileak ordainketa eskuordetu badu, enpresak egin zuen azken ordainketaren ondorengo berresteko agiria/agiriak.
  • Medikuaren altarik balego, medikuaren alta-agiria.

Lan istripuen edo lanbide gaixotasunen agiria (LI  eta LG ), enpresak beteta, baja kontingentzia profesionalengatik bada.

LAN-HARREMANAREN IRAUNGIPENA EGIAZTATZEN DUTEN DOKUMENTUAK

Iraungipena aldi baterako ezgaitasunaren lehen 15 egunetan gertatzen bada: lan-kontratua eta luzapenak.

Iraizpena bada: iraizpen-gutuna, adiskidetza-akta edota sententzia.

BESTELAKO DOKUMENTAZIOA:

Jardueraren egoeraren adierazpena, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileentzat bakarrik (Nekazaritzako norbere konturako langileen Sistema Berezian sarturikoak eta ekonomikoki mendekoak diren langileak izan ezik). Aurkeztu ezean, ez da prestazioa ordaintzen hasiko. 45 eguneko epean aurkezten ezean, zehapen-espedienteari ekingo zaio.

Familia-liburua, eta hala badagokio, ardurapeko adingabeen desgaitasun ziurtagiria, aitortutako maila barne hartzen duela, lan-harremana eten den kasuetarako, langabeziako gehienezko kontribuzio-mailak aplikatzeko.

10 langile baino gutxiagoko enpresa: Gogoratu eskaera baino lehen, gutxienez 15 egun lehenago, jakinarazpena egin behar dela. Horren bidez jakinaraziko da enpresak hurrengo hilabete naturalaren 1. egunetik aurrera ordainketa zuzena egiteko betebeharra INSSri  uzten  diola.

Nekazaritzako Sistema Bereziko aldi baterako langilea, indarreko kontratu idatziarekin eta medikuaren bajaren egunean zerbitzurik eskaini ez duena: dagokion enplegu-bulegoak sinatutako kontratua.

Complementary Content
${loading}