Jaiotza / Eskubidea iraungitzea
Eskubidearen hasiera
Eskubidearen titular izateko aurreikusitako betekizunak betetzen eta mantentzen dituzten pertsona guztiek bermatuta izango dute osasun-laguntza Espainian, funts publikoen kargura, Osasun Sistema Nazionalaren bitartez; osasun-administrazio eskudunek gauzatuko dute laguntza hori, osasun-txartel indibiduala igorrita.
Iraungitzea
Eskubidea arrazoi hauengatik iraungiko da:
- Eskubidea aitortzea ekarri zuten baldintzetako edozein betetzeari uzten zaionean.
- Heriotzagatik.
Era berean, ekarpen farmazeutikoaren ondorioetarako, beste titular batzuen onuradun izateari utziko diote afektibitate-harremana eteten dutenek, adin-muga betetzen dutenek, egoitza-baldintzak betetzeari uzten diotenek edo pentsioaren edo Gizarte Segurantzako edozein erregimenen aldizkako beste prestazio baten langile edo hartzaile izatera pasatzen direnek. Nolanahi ere, eskubidea beren kabuz eskuratu ahal izango dute.