Osasun Zerbitzu Publikoan. Beste Estatu kide batean programatutako tratamendu medikoa baimentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Zerbitzu Publikoari dagokio, eta, hala badagokio, “E112 / S2 inprimakia emateko baimena” emango du.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean. Baimena eman ondoren, Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentro batera edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialera jo behar duzu, E-112-ES (S2) inprimakia eman diezazuten.
Eskabidea aurrez aurre aurkezteko, hitzordua eska dezakezu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez: https://sede.seg-social.gob.es/ eta sakatu Hitzordua prestazioetarako eta bestelako kudeaketetarako. Halaber, eguneko 24 orduetan, aurretiko hitzorduaren zerbitzu automatizatuan: 901 10 65 70. Hitzordua errazago lortzeko, komenigarria da deia egitean zure identifikazio datuak (AIZ) eta posta kodea lehenbailehen ematea.