Bestelako epe bereziak ezartzen ez baldin badira, behintzat, Gizarte Segurantzako kuotak, eta, hala balegokio, elkarrekin biltzen diren gainerako kontzeptuak, hilero-hilero kitatuko dira, eta sortzea dagokion hurrengo hilabete naturalean sartuko dira. Kontuan izanda ondoko
- salbuespenak:
-
Autonomoen Erregimen Berezia: sortzea hilabeteka egingo da, eta zenbatekoa hilabete beraren barruan kitatuko da.
-
Eskola Asegurua: ikasleek kuotaren zati gisa ordaindu behar duten zenbatekoa dagokion matrikularekin batera ordainduko dute.
-
- Kasu bereziak:
-
izapidetzeko soldatak: epaia, auto judiziala edota kontziliazio-akta jakinarazi eta hurrengo hilabeteko azkeneko egunean amaituko da ordainketarako arauzko epea.
-
Soldatak atzerako eraginez igotzea: Atzerako eraginez aplikatu behar diren soldata igoeren kuota ordainketak eta oinarri zein tipo aldaketak, xedapen legalari, kontziliazio-aktari, epai judizialari edota bestelako edozer titulu legitimori jarriki, hura ezartzen duten arauei,dagokien aldizkari ofiziala argitaratu, bestela kontziliazio-aktaren jakinarazpenarena edota epai judizialaren edota titulu legitimoa bidalitako data kontuan hartu, eta hurrengo hileko azkeneko egunean amaituko da, aipatutako arau horietan kontrakorik zehaztuta ez baldin badago, behintzat.
-
soldaten diferentzia agertzen duen epaia errekurritu egiten bada, ez da izango nahitaezkoa Gizarte Segurantzan kotizatzea, errekurtsoa aurrera eramaten ari den bitartean; eta instantzia gorenak epai irmoa jakinarazten duen unean hasiko da data hori.
-
Soldaten diferentziak, hitzarmen kolektiboaren arabera: hitzarmenean erabakitako igoerak -osoak edota horien zati bat- ordaindu beharreko hilabetearen ondorengoan amaituko da sartzeko arauzko epea, Hitzarmenean erabakitakoaren arabera, eta hori izan ezean, dagokion aldizkaria kaleratu eta ondorengo hilabeteko azken egunean.
-
Kotizazio-diferentziak, kotizazioaren urteroko aginduaren ondorioz: kotizazioaren urteroko aginduan xedatutakoaren ondorio diren kotizazio-diferentziak, ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1a baino lehen gauzatuko liratekeen kotizazioei dagokienez, agindu hori kaleratu eta bigarren hilabeteko azken eguna baino lehen ordaindu beharko dira.
-