Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra
Erregimen horren berezitasunak
Alta eskaerak langilea zerbitzuak eskaintzen hasi aurretik aurkeztu beharko dira, baina, aurreikusitako hasiera dataren aurreko 60 egun naturalak ezingo dituzte inolaz ere gainditu.
Hasiera aurreikusi ezin daitekeen salbuespeneko kasuetan, data horren aurreko eguna edo egunak baliogabeak badira, edo zerbitzuak eskaintzen baliogabeko orduetan hasi bada, zerbitzuak eskaintzen hasi aurretik bidali beharko dira telegrama, fax edo bestelako bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabiliz.
Erregimen Berezi Integratuak
ARTISTAK
Erregimen Orokorrerako ezarritakoaren arabera egiten dira afiliazio eskaerak, eta horien alta, baja eta datu aldaketen jakinarazpenak.
Zinemako, dantzalekuetako eta diskoteketako aldizkako langile finkoak
Enpresek, hilero, lehenengo bost egun naturaletan, honako datu hauek dituen altako agiria aurkeztu beharko dute:
Aplikazio eremuan sartuta dauden langileen nomina.
Epe horretan egindako aste bakoitzeko lanegun finkoak.
Hileroko agiria eman ondoren sartzen diren langileen altek, eta beste langileen bajek eta datu aldaketek Erregimen Orokorreko arau orokorrak jarraituko dituzte.
Uzta-biltzaile esportatzaileek tomate freskoa manipulatzea eta paketatzea
Fruitu eta Baratzeko Produktuen Elkarte Profesionalek enpresaburuek emandako langileen alten eta bajen izapideak egingo dituzte, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialari edo horren Administrazioari jakinarazteko.
Kanpainak bukatzean, enpresaburuek euren langileen bajak bideratuko dituzte, kanpainan bertan jakinarazi dituztenak kontuan hartu gabe.
Era berean, langileak, enpresaburuaren zerbitzuan jarraitu arren, alta eman zuen kanpainan ez beste batean lan egiten hasten direnean, enpresaburuek baja horiek jakinarazi beharko dituzte.
Ostalaritzako zerbitzu bereziak
Afiliazio, alta eta bajan Erregimen Orokorreko arau berdinak jarraituko dira.
Erretxina industria
Sistema berezi horren berezitasuna honakoa da: kanpainan segidan gertatzen diren altak eta bajak ez dira jakinaraziko.
Frutak, barazkiak eta landare kontserben industriak
- Kanpainaren hasierako eta bukaerako altak eta bajak Kanpainaren hasierako eta bukaerako altak eta bajak, lanean hasten edo uzten duen egunean kontatzen hasita, gehienez, bost egun naturaleko epean jakinarazi behar ditu enpresaburuak, ondorioak izan dituzten langile guztiei erreferentzia egiten dien agiriaren bitartez.
Kanpaina hasieren altak bide informatikoak, elektronikoak edo telematikoak (DIE sistema) erabiliz aurkez daitezke.Ez, ordea, kanpainaren baitan gertatzen diren segidako altak eta bajak, ezta behin betiko baja ere. - Kanpainako ondorengo altak eta bajak
Kanpainaren hasierako alta eta bukaerako bajaren artean gertatzen diren segidako altak eta bajak enpresaburuak jakinarazi behar ditu, gauzatu den egunaren hurrengo hila bukatu baino lehen eta ondorioak izan dituzten langile guztiei erreferentzia egiten dien agiriaren bitartez.