Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erabilpen modua

Enpresaburuari dagokionez:

Enpresaburuek beren enpresan sartzen diren edo bertako lana uzten duten langileen alta, baja (hala badagokio) edo datuen aldaketa jakinarazi beharko dute nahitaez.

Era berean, beste probintzia batean dagoen enpresaburu beraren lan zentro batera mugitzen bada, jatorrizko probintzian baja eta helmugakoan alta eman beharko zaio. Edozein arrazoi dela medio, langilea beste kotizazio kontu batera atxikitzen bada, dagokion alta edo baja aurkeztu beharko da.

Langileari dagokionez:

Enpresaburuek aurreko atalean zehaztutako betebeharrak hautsiz gero, besteren konturako langileek beren alta, baja edo datuen aldaketa (kasu bakoitzean dagokiona) eskatu ahal izango diote zuzenean Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari, enkoadraketa araubidean.

Beren konturako langileek edo autonomoek beren jardueraren hasieraren edo amaieraren berri eman beharko dute nahitaez, dagokien araubidean  alta edo baja emateko, edo beren datuak aldatzeko.

Etxeko langileen sistema berezian sartutako langileek beren gain har ditzakete enkoadraketa betebeharrak, altak, bajak eta datuen aldaketak, baldin eta hilean enplegatzaile bakoitzeko 60 ordu baino gutxiagoko zerbitzua ematen badute.

Ofizioz:

Langileen altak, bajak edo datuen aldaketak ofizioz egin ahal izango dira, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Probintzia Zuzendaritzaren edo horren Administrazioaren bidez, honako kasu honetan: Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren jardueren bidez, Erakunde Kudeatzaileen datuen bidez edo beste edozein prozeduraren bidez, enpresek (edo, hala dagokionean, langileek) langileen jardueraren hasiera, amaiera edo datuen aldaketa jakinarazteko duten betebeharra hautsi dela ikusten denean.

Complementary Content
${loading}