Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Nor dago Erregimen Orokorraren barnean?

  1. Besteak beste, hauek daude erregimen honen barnean:
    • Industria eta zerbitzuetan eta antzekoetan besteren kontura lan egiten dutenak eta talde horretako euren jarduera lurralde nazionalean burutzen dutenak.
    • Besteren konturako langile eta merkataritza sozietate kapitalistetako bazkideak, euren administrazio organoko kide direnean ere bai, kargu hau betetzeak sozietateko zuzendaritza eta kudeatzailetza funtzioak burutzea eta sozietatearen agintea ez badakar. Parekatutako besteren konturako langile gisa, langabeziagatiko babespena eta Soldatak Bermatzeko Fondoa kontuan hartu gabe, merkataritza sozietate kapitalistetako kontseilari eta administratzaileak, betiere kargua betetzeak sozietateko zuzendaritza eta kudeatzailetza funtzioak burutzea dakarrenean, sozietatea euren aginpean ez badago. Kasu horretan ordaindu egingo zaie sozietate horretako langile izateagatik.
    • Kasu bietan, kontrakoa frogatzen ez bada, honako egoeretan suposatuko da sozietatea langilearen aginpean dagoela erabat:
      • Zerbitzuak eskaintzen dizkion jardueraren kapital sozialaren erdia bazkideen artean banatuta egotea. Egoera hori bazkideekin bizi bada eta ezkontza lotura edo bigarren maila arteko odol ahaidetasun edo ezkontza ahaidetasun edo adopzio bidez lotuta badago ulertuko da.
      • Sozietatearen kapitaleko bere parte hartzea, kapitalaren herenaren bestekoa edo handiagoa denean.
      • Sozietateko zuzendaritza eta kudeatzailetza funtzioak bere gain daudenan, kapital sozialeko bere parte-hartzea, kapitalaren laurdenaren bestekoa edo handiagoa denean.


      Lan sozietateetako bazkide langileak, nahi dena delarik haiek jarritako dirua, Lan Sozietateen 4/97 Legearen 5 art. zehazten dituen mugen barruan, eta administrazio sozialeko organoan badaude ere, beraien jarduerari dagokion besteentzako lan egiten dutenen artean sartuko dira Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean edo Berezian, eta Soldata Bermatzeko Funtsak emandako langabeziaren babesean sartuko dira, kontingentzia horiek Erregimen horretan aurreikusi direnean.

      Bazkide horiek gizarte administratzaile egoeran egonda sozietateko zuzendaritza eta kudeatzailetza funtzioak betetzean eta kargua betetzeagatik ordaintzen zaienean, sozietateari aldi berean lan harreman arrunt edo bereziaren bidez lotuta daudenean, edota gizarte administratzaile egoeran egonda sozietateko zuzendaritza eta kudeatzailetza funtzioak bete eta aldi berean sozietateari goi-zuzendaritzako pertsonalaren lan harreman bereziaren bidez lotuta daudenean, besteren konturako langileak parekatu egingo dira dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean sartzeko, langabeziagatiko babespen eta Soldatak Bermatzeko Fondoak emandako babespenik gabe; betiere kapital sozialeko bere parte hartzea eta ezkontide eta bigarren maila arteko odol ahaidetasun edo ezkontza ahaidetasun bidezko senideen eta adopzioan hartutako pertsonen parte hartzea ehuneko berrogeita hamarra baino gutxiago denean edo sozietatearen agintea izango duena familia erlazioetatik kanpoko pertsonen arteko lehiaketa bidez aukeratu beharra egiaztatzen denean.

      Nazioko lurraldean bizi ez diren espainiar langileak, zenbait kasutan (nazioarteko erakundeen funtzionarioak edo langileak, espainiar administrazioak atzerrian lan egiteko kontratatutako langile ez funtzionarioak, etab.)
       
      Espainian bizitzeko eta lan egiteko baimena duten atzerritarrak, industrian eta zerbitzuetan besteen kontura nazioan lan egiten badute. Batasuneko langileek ez dute lan egiteko baimenik behar. Tokiko Administrazioko Langileak (funtzionarioak edo ez).
       
      Partikularren zerbitzurako turismo-ibilgailuen gidariak.

      Estatuko organismo, zerbitzu eta erakundeen menpe dauden langile zibil ez-funtzionarioak.

      Elizako erakundeetan ordaindutako zerbitzuak burutzen dituzten laiko eta sekularrak.

      Ongintza eta gizarte izaera duten erakunde eta instituzioetan ordaindutako zerbitzuak burutzen dituzten pertsonak.

      Notariotza, Jabetza Erregistro eta antzeko beste bulego eta zentroetako zerbitzuetan lan egiteko kontrataturiko langileak.

      Klase Pasiboen Erregimenaren barnean ez dauden funtzionarioen Gorputz eta Eskalan sartzeko helburua duten praktiketako funtzionarioak, funtzionarioak ez diren Herri Administrazioetako goi-karguak eta Komunitate Autonomoetan sartu berri diren funtzionarioak.
       
      Komunitate Autonomoetara joandako Funtzionarioak, boluntario gisa Komunitate Autonomo horretarko Eskala edo Taldeetan barneratzen direnean. Justizia Administrazioaren zerbitzura lanean dauden bitarteko langileak.

      Bananaren manipulazio, paketegintza, ontziratze eta merkaturatze lanetan aritzen diren langileak.

      Abenduaren 24ko 2621/1986 Errege Dekretua-ren arabera, ondorengo taldeak sartuko dira erregimen honetan:

      • Merkataritzako ordezkariak. Kotizatzeko betebeharraren eta kuota bere osotasunean ordaintzearen erantzule gisa, bai bere ekarpenarena bai lan-erlazioak lotzen dion enpresariarena, bere soldata ordaintzeko unean entregatu behar diotenean enpresaren ekarpenari dagokion kuota. Gizarte Segurantzaren kotizazio gisa, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean indarrean dauden kotizatzeko taldeetatik 5. osatzen dute, eta lan kontingentziei dagokienez (lan istripuak eta lan gaixotasunak), indarrean dauden tarifetatik "b" egoera/okupazioarengatik kotizatzen dute (abenduaren 28ko 42/2008 Legearen, 2007rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena, laugarren xedapen osagarria).
      • Artistak. Kontingentzia arruntentzako kotizazioko gehienezko oinarria, ikuskizun publikoko enpresa batentzat edo bat baino gehiagorentzat egindako jarduerengatik, urtero kalkulatuko da eta hileko gehienezko oinarriaren zebatekoa urte baterako zehaztuko da. Lan kontingentzientzat - lan istripua edo lan gaixotasuna - EJNS -ko 92 jarduerari dagozkion tasak aplikatuko dira, abenduaren 28ko 42/2006 Legeak, 2007 urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrena, zehazten duenaren arabera, eta kotizazioaren oinarria ezingo da indarrean dagoen gutxienekoa baino txikiagoa izan.
      • Zezenketetako profesionalak. Kontingentzia arrunten kotizazioaren gehienezko oinarria urtean behin kalkulatuko da eta hileko zenbatekoan oinarrituta urte baterako kalkulatuko da. Lan kontingentzientzat - lan istripua edo lan gaixotasuna - EJNS-ko 92,342 jarduerari dagozkion tasak aplikatuko dira, abenduaren 28ko 42/2006 Legeak, 2007 urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrena, zehazten duenaren arabera, eta kotizazioaren oinarria ezingo da indarrean dagoen gutxienekoa baino txikiagoa izan.
  2. Baztertutakoak:

    Erregimen Berezietako Erregimen Berezietako batean lanbide jardueraren bat garatzen duten langileak.

    Soldatako langile egoera frogatzen ez bada, ezkontide, ondorengo, arbaso eta enpresariaren odol ahaidetasun edo ezkontza ahaidetasunezko edo adopzio bidezko bigarren mailara arteko senideak, bere lantoki edo lantokietan lan egiten badute bere etxebizitzan bizi direnean eta bere ardurapean daudenean.

    Noizbehinka lagunen arteko lanak eta auzolanak egiten dituzten pertsonak.
Complementary Content
${loading}