Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Xedapen komunak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Hitzarmen berezia altaren pareko egoera da, harpidedunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren arteko borondate-akordio baten ondorio, eta harpidedunak bere kontura ordaindu behar ditu dagozkion kuotak, kotizatzeko eta hitzarmen berezian estalitako kontingentzietatik eratorritako prestazioetarako eskubidea sortzeko helburuarekin.

Hala ere, salbuespen batzuk daude, hala nola ERE hitzarmenak, kotizazioa enpresaren kontura denean, EREn sartutako langileak 61/63 urte bete arte, edo gaur egun IMSERSOk finantzatzen dituen zaintzaile ez-profesionalen hitzarmenak.

Hitzarmen berezia tresna juridikoa da; horren bidez, indarrean dagoen araudiak tasatutako egoeretan dauden pertsonei Gizarte Segurantzan beren borondatez kotizatzeko aukera ematen zaie, Gizarte Segurantzaren prestazioetarako eskubidea sortzeko, mantentzeko edo zabaltzeko.

Oro har, hitzarmen berezian alta emandako egoeran, kontingentzia hauengatik kotizatzen da:

  • Erretiroa.
  • Kontingentzia arruntetatik (gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripua) eratorritako ezgaitasun iraunkorra
  • Heriotza eta biziraupena (alarguntza, zurztasuna eta ahaideen aldeko beste prestazio batzuk), kontingentzia arrunten ondoriozkoa denean.

Hitzarmen berezia indarrean dagoen bitartean Gizarte Segurantzan kotizatzeko betebeharra betetzearen arduraduna, oro har, hitzarmena sinatzen duen pertsona da. Hala ere, salbuespen batzuk daude, hala nola ERE hitzarmen berezia, kotizazioa enpresaren kontura denean era esklusiboan, han sartutako langileak 61/63 urte bete arte, edo gaur egun Estatuko Administrazio Orokorrak finantzatzen dituen zaintzaile ez-profesionalen hitzarmen bereziak.

Complementary Content
${loading}