Valore este contenido
Praktiken hitzarmen berezia
Ekintza babeslea
Hitzarmen honen ekintza babeslea arau orokorren araberakoa da. Informazioa hemen kontsulta dezakezu.
Hitzarmenaren xedea eta iraupena
- Hitzarmen berezi honen ondorioetarako, unibertsitateko, lanbide-heziketako edo arte- edo kirol-irakaskuntzako praktiken 1.825 egun aitortu ahal izango dira gehienez.
- Hitzarmen berezi honen ondorioetarako, titulu bat lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-programetan bekadun gisa parte hartu den denbora-tartetik, gehienez 1.825 egun aitortu ahal izango dira.
- Hitzarmen berezi honen ondorioetarako, Espainian nahiz atzerrian ikerketa-izaerako prestakuntza-programetan doktoretza-ikasketa ofizialen bidez unibertsitateko graduatu gisa parte hartu den denbora tartetik, gehienez, 1.825 egun aitortu ahal izango dira.
Hitzarmenaren eskatzaileek urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian araututako hitzarmen berezia sinatuta badute edo sinatu ahal izan badute, hitzarmen berezi berri hau sinatu ahal izango dute, hitzarmen berezi hura sinatzeko egin diren eta zenbatu ez diren prestakuntza-aldiei dagokien gehieneko aldirako, eta aurreko hitzarmenean aitortutako aldiak kontuan hartu gabe.