Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Praktiken hitzarmen berezia

ISM/386/2024 Agindua, apirilaren 29koa, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia sinatzea arautzen duena, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarrian araututako prestakuntzako praktikaldiengatiko eta kanpoko praktika akademikoengatiko kotizazioa zenbatzeko, horiek indarrean jarri aurretik egin badira (legeria kontsolidatua).

Alta-eskaerarekin batera, ikasketak egin ziren unibertsitateak edo ikastetxeak egindako ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Ziurtagiri horietan, praktikak ordaindutakoak izan ziren ala ez adierazi behar da. Gainera:

  • Ordaindutako praktiken kasuan, ziurtagirian praktikak zein alditan egin ziren adierazi beharko da, eta aldi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak ere zehaztu beharko dira.
    Kasu horretan, ordaindutako praktikak egin dituzten enpresek edo erakundeek ere eman ahal izango dute ziurtagiria, prestakuntza finantzatzea egokitu bazaie, edo, bestela, prestakuntza finantzatu duten erakundeek, desberdinak badira.
  • Ordaindu gabeko praktiken kasuan, iraupen-aldiaren hasiera- eta amaiera-datak adierazi behar dira ziurtagirian, edo, bestela, praktikak egin diren lauhilekoaren hasiera- eta amaiera-datak. Epe horretako egun guztietan egindako praktikak sartzen ez badira, aldi bakoitzean praktikak zenbat egunetan egin diren adierazi behar da. Azken kasu horretan, ziurtagirian, aldi bakoitzeko praktika-egunen kopuruaren ordez, ondorio horietarako zenbatuko diren praktika-orduen kopurua ezarri ahal izango da, dagokion irakasgaiari esleitutako kredituei dagozkienak. Azken kasu horretan, praktikaldiko 8 ordu bakoitzeko egun oso bat hartuko da kontuan, eta egunen zatikia beste egun bat bezala zenbatuko da.

Bi kasuetan, hitzarmen berezi hau izenpetzeko espresuki eman beharko da ziurtagiria.

Prestakuntza-programetan bekadun gisa edo doktoregoko ikasketa ofizialen bidez unibertsitateko graduatu gisa parte hartu izanaren akreditazioak aurreko paragrafoetan adierazitako hedadura eta edukia izan beharko ditu. Aurrekoa gorabehera, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren 1. xedapen gehigarriaren babesean arautzen den lehengo prestakuntza-hitzarmen berezia sinatzen denean, bere garaian aurkeztu ziren ziurtagiriak berriro aurkeztu ahal izango dira.

Hitzarmen berezi honetan alta emateko eskaera harekin batera aurkeztutako ziurtagirietan ageri diren praktikaldi eta/edo prestakuntza-aldi guztiei dagokienez egin dela ulertuko da.

Hitzarmen berezian baja emateko eskaerekin batera baja justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, borondatezko baja-eskaera denean izan ezik.

Hitzarmen berezia honako arrazoi hauetariko edozeinengatik iraungiko da:

  • Zenbateko osoa ez ordaintzeagatik edo, ordainketa zatikatu bada, elkarren segidako hiru hilabeteri edo bost alternatibari dagozkien kuotak ez ordaintzeagatik, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
  • Sinatzaileak erretiroagatiko edo ezgaitasun iraunkorragatiko pentsiodunaren izaera eskuratzea Gizarte Segurantzaren sistemako edozein araubidetan.
  • Sinatzailearen heriotza.
  • Interesdunak hala erabakita. Hitzarmen berezian baja emateko eskaera "Izapideak eta kudeaketak" ataleko "Hitzarmen bereziaren alta, baja edo datu-aldaketa" atalean adierazitako kanalen bidez egin daiteke. Kasu horretan, jakinarazpen hori egin eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera azkenduko da hitzarmen berezia.

Hitzarmen bereziaren ordainketa zatika ordaindu bada, arrazoi horietakoren batengatik iraungitzen bada, benetan ordaindutako hilekoei dagozkien praktikaldiak bakarrik onartuko dira kotizatutzat.

Kotizatzeko betebeharraren subjektu erantzulea

Kotizazioa hitzarmen bereziaren harpidedunaren kontura da. Ordezko gisa joka dezakete beren borondatez beren gain hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, sinatzailearen berariazko baimenarekin.

Kotizazio-oinarria

Hitzarmen berezi honetako hileko kotizazio-oinarria Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko 7. taldeko gertakari arruntengatiko gutxieneko kotizazio-oinarria izango da, harpidetzeko zenbatzen den aldi bakoitzean indarrean dagoena.
Urte berean kotizazio-oinarri bat baino gehiago badago, abenduaren 31n indarrean dagoena hartuko da kontuan.

Ordaindu beharreko kuota zehaztea

Kotizazio-oinarriari Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kontingentzia arruntetarako apirilaren 29ko ISM/386/2024 Agindua indarrean sartzean indarrean dagoen kotizazio-tasa aplikatuko zaio, hau da, % 28,30.

Kotizazioaren zenbateko osoa kalkulatu ondoren, zenbateko hori 0,77ko koefizientea aplikatuz murriztuko da, eta ordaindu beharreko kuota izanen da emaitza.

Ordaintzeko epea

Hitzarmen berezi honi dagokion kotizazioa eskatzaileak nahi bezala ordaindu ahalko du:

  • Behin bakarrik, hitzarmen berezia sinatu eta hurrengo hilabetean.
  • Zatika, hitzarmen berezia onartzen zaien hilekoen bikoitza gehienez, eta gehienez 84 hilekotan.

Bi kasuetan, kontuan helbideratuta egin beharko da ordainketa.

Hitzarmen bereziak, kuotak ordaintzeari dagokionez, hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, hitzarmen berezi honek estaltzen dituen prestazioak jasotzeko eskubidea izango da hitzarmen berezi honi dagokion kotizazio osoa ordaintzen denean. Hitzarmen bereziaren ordainketa zatikatu bada, eta hitzarmen berezia legez aurreikusitako arrazoiren batengatik azkentzen bada, benetan ordaindutako hilekoei dagozkien praktikaldiak soilik aitortuko dira kotizatutzat.

Eskaera ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa da, eskaera formalki aurkezten den egunetik hasita, horretarako dauden bideetako edozeinen erabilita.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, isiltasun administratiboaren bidez baietsi beharko da eskaera.

Hitzarmen berezi hau sinatzeko eskaera 2024ko ekainaren 1etik 2028ko abenduaren 31ra bitartean aurkez daiteke, «Izapideak eta kudeaketak» ataleko «Hitzarmen bereziaren alta, baja edo datu-aldaketa» atalean adierazitako kanalen bidez.

Hitzarmen honen ekintza babeslea arau orokorren araberakoa da. Informazioa hemen kontsulta dezakezu.

  • Hitzarmen berezi honen ondorioetarako, unibertsitateko, lanbide-heziketako edo arte- edo kirol-irakaskuntzako praktiken 1.825 egun aitortu ahal izango dira gehienez.
  • Hitzarmen berezi honen ondorioetarako, titulu bat lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-programetan bekadun gisa parte hartu den denbora-tartetik, gehienez 1.825 egun aitortu ahal izango dira.
  • Hitzarmen berezi honen ondorioetarako, Espainian nahiz atzerrian ikerketa-izaerako prestakuntza-programetan doktoretza-ikasketa ofizialen bidez unibertsitateko graduatu gisa parte hartu den denbora tartetik, gehienez, 1.825 egun aitortu ahal izango dira.

Hitzarmenaren eskatzaileek urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian araututako hitzarmen berezia sinatuta badute edo sinatu ahal izan badute, hitzarmen berezi berri hau sinatu ahal izango dute, hitzarmen berezi hura sinatzeko egin diren eta zenbatu ez diren prestakuntza-aldiei dagokien gehieneko aldirako, eta aurreko hitzarmenean aitortutako aldiak kontuan hartu gabe.

Hitzarmen berezi hau sinatu ahalko dute:

  1. Prestakuntza-praktiketako eta kanpoko praktika akademikoetako ikasleek:
    • Unibertsitateko ikasleek egindakoak, bai gradu eta master edo doktoregoko titulazio ofizialak lortzeko helburua dutenak, bai unibertsitateko berezko titulu bat lortzeko direnak, etengabeko prestakuntzako masterra, espezializazioko diploma nahiz aditu-diploma izan.
    • Azaroaren 18ko 1707/2011 Errege Dekretua Auzitegi Gorenaren 2013ko maiatzaren 21eko Hirugarren Salaren epaiaren bidez baliogabetu izanak eragiten dien eta ordaindutako kanpoko praktika akademikoak egin dituzten unibertsitate-ikasleak.
    • Lanbide-heziketakoak, praktikak lanbide-heziketa intentsiboaren araubidean egin direnean izan ezik.
    • Goi mailako arte ikasketetako, lanbide arte ikasketetako eta hezkuntza sistemako kirol irakaskuntzetan egindakoak.
  2. Titulu bat lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-programetan parte hartzen duten bekadunak, ikerketa-arlokoak izan edo ez, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren babesean hitzarmen berezi bat sinatu zutenak edo sinatu ahal izan zutenak.
  3. Unibertsitateko graduatu gisa eta doktoregoko ikasketa ofizialen bidez, ikerketa arloko prestakuntza programetan parte hartu dutenek Espainian nahiz atzerrian.


Hitzarmen hau baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek sinatu ahal izango dute:

1.  Araudiak eskatzen duen epean prestakuntza egitea:

  • Prestakuntza-praktiketako ikasleak:
    • Ordaindu gabeko praktikak, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoak.
    • Ordaindutako praktikak, 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindakoak.
    • 2013ko ekainaren 28a baino lehen azaroaren 18ko 1707/2011 Errege Dekretua baliogabetzeak eragindako kanpoko praktika akademiko ordainduak egin dituzten unibertsitate-ikasleak.
  • 2011ko azaroaren 1a baino lehen egindako eta titulu bat lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-programetan parte hartzen duten bekadunak, ikerketa-izaerakoak izan edo ez, baldin eta urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren babesean hitzarmen berezi bat sinatu badute edo sinatu ahal izan badute.
  • Doktoregoko ikasketa ofizialen bidez, 2006ko otsailaren 4abaino lehen ikerketako prestakuntza-programetan parte hartu duten unibertsitate-graduatuak.

2.   Praktikak egin izanaren eta/edo prestakuntza-programetan parte hartu izanaren ziurtagiriak aurkeztea, hitzarmen berezia sinatzeko eskabidearekin batera.

Ziurtagiriak apirilaren 29ko IGI/386/2024 Aginduan ezarritakoaren arabera eman behar dira. Informazio gehiago “Eskaera egiteko behar den dokumentazioa” atalean

3.   Eskabidea legez ezarritako epean aurkeztea.

Azkenik, hau jakinarazten da:

  • Ez da eskatzen hitzarmen berezia eskatu aurreko kotizazio-aldirik
  • Ezingo dute hitzarmen berezi hau sinatu erretiroagatiko edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunek, prestazio horiek jasotzeari buruz TAS/2865/2003 Aginduaren 2.2 artikuluan jasotako egoeretan harpidetzeko aukera ematen duen kasuetan izan ezik.
Complementary Content
${loading}