Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Prestazioak itzultzea

Dirua itzultzeko beharra

Gizarte Segurantzaren prestazioak behar ez den moduan jaso dituztenak, jaso duten zenbateko osoa itzultzera behartuta egongo dira.

Haiek jasotzea posible egiten lagundu dutenek, ekintzaz edo omisioz, modu subsidiarioan erantzungo dute haien itzuleraren jasotzaileekin, frogatutako borondate ona izan ezean.

Behar ez den bezala jasotako zenbatekoen itzuleraren obligazioa lau urteren buruan preskribatuko da, kobratu den egunetik aurrera zenbatuta, edota haiek itzultzea exijitzea egin litekeen unetik aurrera, edozein dela ere hura behar ez den moduan jaso izanaren arrazoia; Entitate Kudeatzaileari egotz dakizkiokeen prestazioen berrikusketa kasuak ere barne.

Prozedura judiziala

Prozedura gizarte jurisdikzioari buruzko urriaren 10eko 36/2011 Legearen |146. artikuluan dago arautua (BOE 11/10):

  1. Entitate, organo edo erakunde kudeatzaileek, edo Soldatak Bermatzeko Funtsak ezin izango dituzte beren kabuz berrikusi beren eskubideen deklarazio ekintzak onuradunen kaltetan; hala badagokio, Lan arloko Epaitegi eskudunari eskatu beharko diote berrikusteko, aitortutako eskubidearen onuradunaren aurka dagokion demanda jarrita.
  2. Aurreko atalean ezarritakotik salbuesten dira akats materialen, berezko akatsen edo akats aritmetikoen zuzenketa eta onuradunaren deklarazioetan hautemandako hutsune edo zehaztasun faltek eragindako berrikuspenak. Langabeziagatiko eta langile autonomoen jarduera uzteagatiko babes arloko ekintzen berrikuspenak ere salbuetsi egiten dira, betiere, administrazioaren edo inpugnatu gabeko erakunde kudeatzailearen ebazpenetik hasi eta gehienez urtebeteko epean,147. artikuluan ezarritakoaren kaltetan izan gabe.
  3. 1. atalean aipatzen den berrikuspena 4 urtera preskribatuko da.
  4. Inpugnatutako ekintzaren berrikuspena deklaratzen duen epaia berehala betearaziko da.

Deskontuen prozedura berezia

Eskumena:

Prestazioaren ordainketaren gestioaz arduratzen den Erakunde Kudeatzailearen Zuzendaritza Probintziala,  Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN)  edo Itsasoko Gizarte Erakundea (IGE).

Aplikazio alorra:

  • Gestio Erakundeak zuzenenean prestazioa aitortzeko egintza errebisatu dezakeenean, onuradunen aitorpenetan hutsak edo okerrak daudela ohartaraztean edo akats materialak edo egitezko akatsak  eta aritmetikoak zuzentzen direnean.
  • Behar ez bezalako pentsioak kobratu direnean, hasierako pentsioak aldatu direlako, pentsio bat baino gehiago jasotzen ari delako, gutxienekoagatik osagarraia esleitu delako, pentsioak goratu direlako, aldiberekotasunak eta gehienezko muga.
  • Behar ez bezalako pentsioak kobratu direnean, lege-arau bateak ezarritako baldintzak eman direlako, eta ondorioz prestazioaren araubide juridikoa aldatu bada, prestazioa iraungiz edo aldatuz. 

Baztertutakoak:

  • Bat egiten duten aldietan jasotako aldi baterako ezintasuneko eta ezintasun iraunkorreko prestazioen arteko   eta ezintasun iraunkorreko arteko konpentsazioa,  maila errebisatu behar den kasuetan.
  • Behar bezala jaso ez diren langabeziako prestazioak

Prozedura:

Aurretik aitortutako eskubide bat errebisatzerakoan ikusten denean behar ez bezalako prestazioak jasotzen ari dela horien zorduna, aldi berean, Erakunde Kudeatzaileak gestionatzen dituen prestazio ekonomikoetako bat jasotzen ari denean, aipatutako Erakunde Kudeatzaileak deskontuak egingo ditu aipatutako prestazioetan, onuradunaren zorra kitatzeko, zordunak zorra ordainketa bakar baten bidez kitatzea erabakitzen badu izan ezik.

  • Hasiera:

    Erakunde kudeatzailearen erabakiaren bidez hasten da, zorraren berri izaten duen bezain pronto. Aipatutako erabakia interesatuari jakinaraziko zaio, behar bezala informatzeko, eta nahi izanez gero, egoki deritzona adierazteko eta azaltzeko.

  • Izapideak egin:

    Espediente bakar bat izapidetuko da. Ebazpen-proposamena egin aurretik, interesatuari entzunaldiko izapidea eskainiko zaio, eta horren bidez, 15 eguneko epea eskainiko zaio, jakinarazpena jaso ondorengo egunetik hasita, egoki deritzon argudioak edo dokumentazioak aurkezteko.

    Bidezkoa bada, aldi berean zorra itzultzeko proposamenaren berri emango zaio, eta bertan adieraziko dira jaso behar dituen prestazioen hurrengo hilekoetan egingo diren deskontuak, interesatuak ados dagoela adierazteko, edo aukerako proposamenak egiteko, baldin eta deskontuak aplikatzeko arauetatik sortzen diren zenbatekoak baino altuagoak proposatzen baditu.

    Itzultzeko proposamena egiterakoan, Erakunde Kudeatzaileak ikusten badu beharrezkoa izan litekeela 5 urteko epea aplikatzea zorra kitatu ahal izateko eta pentsiodunari pentsio ez kontributiboaren zenbatekoa bermatu ahal izateko, eskatuko da lan-etekinak eta kapitala egiaztatzen dituen dokumentazioa, zorra itzultzeko epea aplikatzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela ikusteko. 

  • Bukaera:

    Argudioak edo dokumentuak jaso ondoren, edo epea bukatu ondoren, interesatuak adierazpenik egin gabe, ebazpen arrazoitua egingo da gehienez 3 hileko epean, prozedurari hasiera eman dion erabakia hartu den egunetik aurrera, honako baldintza hauek espresuki adieraziz:

    • Zorraren arrazoiak, aldia eta zenbatekoa.
    • Jaso beharreko zenbateko berriaren ezarpena eta ondorio ekonomikoen data.
    • Itzulera egiteko jatorria eta prozedura, zenbatekoa, eta deskontuaren epeak.
    • Aurretiazko erreklamazioa jar daitekeen epea eta erakundea.
  • Ebazpena jakinaraztean,  zordunari jakinaraziko  zaio zenbateko boluntarioki ordaindu  dezakeela epe bakar batean, jakinarazpena jaso ondorengo 30 egunetan. Ordainketa egiaztatu ondoren, interesatuari horren egiaztagiria entregatuko zaio.
  • Aipatutako epea bukatu ondoren, ordainketa egin gabe, aplikatuko dira Erakunde kudeatzailearen ebazpenean ezarritako deskontuak. Hala ere, zordunak, une oro, boluntarioki ordainketa bakar baten bidez, ordaintzeke dagoen zorraren zatia kitatu ahal izango du.
  • Zordunak  bide  judizialera iritsi baino lehen erreklamazioa jartzen duenean, Erakunde kudeatzaileak honako izapideak burutuko ditu: 
    • Erreklamazioa bere osotasunean baztertzen bada  eta deskontuekin hasi badira,   deskontatutako zenbatekoa ordainduko zaio interesatuari.

    • Erreklamazioaren zati bat bakarrik onetsiko balitz, zorra mantenduz, baina zenbateko desberdinarekin, ebazpenak eskainiko du borondatezko ordainketaren aukera. Hartara, zorra ordainketa bakar batean kitatu ahal izango da hamar eguneko epe bakar batean, jakinarazpena jaso ondorengo egunetik hasita. Aipatutako epea bukatu ondoren,  ordainketa egin gabe , aplikatuko dira Erakunde kudeatzailearen ebazpenean ezarritako  deskontuak.

    • Erreklamazioa atzera botako balitz, prestazioan deskontua egingo da, oraindik egin gabe badago.

    •  Zordunak salaketa jartzen duenean Lan arloko Epaitegian, Erakunde kudeatzaileak honakoa egingo du:
      • Epailearen autoak prozedurak eten egiten badu, aplikatzen ari ziren deskontuak bertan behera utziko ditu.

      • Epaiak ez badu zorra egiaztatzen, interesatuari orain arte eginiko deskontuak ordainduko zaizkio.

      • Epaiak erabat edo partzialki zorra egiaztatzen badu, itzulerak egingo dira epaian bertan adierazitako baldintzetan, eta ez badira borondatez betetzen, zorraren beterazpen judiziala eskatuko du. Aurretik, Erakunde kudeatzaileak 10 eguneko  epea eskaini ahal izango du, interesatuak deskontuan mantentzearekin  ados dagoela adierazteko. 

      • Deskontuarengatik prozedura aplikatzerik ez dagoenean  edo hura aplikatu eta zorduna hil delako aplikatuko litzatekeen prestazioa eten denean  edo beste arrazoiren batengatik, dagokion epean zorra kitatzeko deskontuak aplikatzen jarraitzerik ez dagoenean, Erakunde kudeatzaileak TGSS jakinaraziko dio behin betiko ebazpena itzuleraren jatorriari buruz eta   ordaintzeke dagoen zenbatekoa jakinaraziko dio, hark  diru-bilketarako kudeaketa-prozedurari hasiera eman diezaion.

      Deskontuak aplikatzeko arauak:

      1.- Zorra ordaintzeko, zordunak jaso beharreko prestazioen hurrengo hilabetetan deskontuak aplikatzea ebazten bada, kontuan hartuko dira honako portzentajeak:

      •  Behar bezala jasotzen ari den prestazioaren edo prestazioen zenbateko guztiaren ehuneko 21 eta 30 artean,aipatutako prestazioaren edo  prestazioen zenbatekoa une horretan ezarritako gehienezko pentsioaren  erdia edo erdia baino gehiago denean.
      •  Ehuneko 15 eta 20 artean, behar bezala jasotzen ari den prestazioa edo prestazioen zenbatekoa gehienezko pentsioaren erdia baino  gutxiago denean, eta 65 urte baino gehiagoeta ezkonlaguna ardurapean dutenenetzako gutxieneko erretiro pentsioa bezalakoa edo gehiago denean.
      • Ehuneko 10 eta 14 artean, prestazioen zenbatekoa aurreko paragrafoan ezarritako gutxieneko erretiro pentsioa baino gutxiago direnean.
      • Portzentaje horiek igo ahal izango dira, ineteresatuak horixe bera adierazten duenean, eta deskontuak hasi ondoren, zordunak,  nahita eskatzen duenean zorra  aldez aurretik kitatzeko.

      Horretarako, zordunak jasotzen duen prestazioaren edo prestazioen zenbatekoak kopuru gordinari egiten dio erreferentzia.

      2.- Zordunak  gizarte segurantzaren prestazio bat baino gehiago jasoko balu:

      •  Deskontuak, lehentasunez, aplikatuko dira zorra eragin zuen prestazioan.
      •  Zorra  eragin zuen prestazioaren kopurua deskontuaren zenbatekoa baino gutxiago bada , deskontua prestazio guztietan aplikatuko da, bere zenbatekoaren arabera. Prestazio horien guztien artean ez kontributiboak bermatuko dira.

      Zorra kitatzeko epea:

      1.- Aipatutako deskontuak aplikatu arren ezin denean zor guztia kitatu gehienez 5 urteko epean, deskontuak ondorioak izan behar dituen egunetik zenbatuta, Erakunde Kudeatzaileak deskontuen zenbatekoa igoko ditu zorra aipatutako epean kitatzeko beharrezko portzentajeetan.

      2.- Dagozkion deskontuak aplikatu ondoren , pentsiodunak jasotzen dituen erretiro  eta ezintasun pentsio ez kontributiboak zorra kitatzeko ordaindu behar duena baino gutxiago badira , urteko konputuan, Erakunde kudeatzaileak honakoa egingo du:

      • Pentsiodunak ez badu jasotzen gutxienekotik beherago dauden pentsio kontributiboetarako ezarritako osagarriak aitortzeko ezarritako diru-sarreren muga gainditzen duten kapitaleko edo lan pertsonaleko etekinak, zorra  kitatzeko 5 urteko epea beharrezko denboran handituko da, gutxinez, pentsio ez kontributiboei dagozkien zenbatekoa bermatzeko. Horretarako, aurreko urtearen etekinak zenbatuko dira.
      • Pentsiodunaren etekinek ezarritako muga gainditzen badute:
        • Deskontuen kalkulu berria egingo da zorra gehienez 5 urteko epean kitatzeko, ebazpen berria egiten den unetik. Haren ondorio ekonomikoak ebazpenaren dataren ondorengo hilabetearen 1. egunean hasiko dira. 

        • Hala ere, interesatuari zorra kitatzeko falta zaion denbora 5 urte baino gutxiago izango balitz, ez da hasierako ebazpena aldatuko.

      3.- Zorra kitatzeko 5 urteko epea ez da zabadulko kasu hauetan:

      Pentsiodun zordunak ez  dituenean jasotzen ezarritako diru-sarrera baino gehiago, eta jasotzen duen pentsio kontributiboaren edo kontributiboen zenbateko gordina pentsio  ez kontributiboen zenbatekoa bezelakoa edo gutxiago denean. Horrelakoetan, Erakunde Kudeatzaileak GSIN-ri baldintza hori eta ordaintzeko dagoen zenbatekoa adierazten dituen ebazpenaren berri emango dio, azken horrek diru-bilketa gestionatzeko prozedurari ekin egin diezaion.

      4.- Aldian-aldiko prestazioak jasotzen dituzteneei ez zaie aplikatuko pentsio ez kontributiboen zenbatekoaren bermea.

      Prestazio berrien aitorpena zordunaren alde:

      • Behar ez bezalako prestazioak jaso dituen zordunari prestazio berri bat aitortzen zaionean , eta diru hori itzultzeko deskontuaren prozedurari buruzko arauak aplikatu badira:
        • Aurretik aitortutako zorraren zati bat edo dena kitatu ahal izango da lehen ordainketaren kontzeptuan eman beharreko zenbatekoaren  karguarekin. Nolanahi ere errespetatuko da prestazio berriko hileroko baten zenbatekoa.

        • Itzultzeko dirua geldituko balitz kalkulu berri bat egingo litzateke, aitortutako  prestazio berria  kontuan izanik. Dagokion deskontua hurrengo hilerokoetan aplikatu ahal izango da.

        • Prestazio berriko aitorpenarekin, interesatuari jakinaraziko zaio egingo den deskontu berria, nahi izanez gero, ordaintzeke dagoen zorraren ordainketa boluntarioa egin ahal izateko, ebazpena jakinarazi ondorengo 30 egunetan.

        • Zorra itzultzeko, Gizarte Segurantzaren Sistemaren baliabideen bilketarako Araudi orokorraren 102 Iart.  biltzen duen prozedura orokorra aplikatzen zaionean, Erakunde kudeatzaileak hau egingo du:
          • Hari dagokion ebazpena igorri aurretik,  TGSS-ari jakinaraziko dio prestazio berria onartu dutela.

          • Zorra itzultzeko, deskontuaren prozedura aplikatu ahal izan bada, eta  Diruzaintzak ez badu dagokion prozedura exekutiboa ireki, GSIN-ri eskatuko  dio bere jarduerak eten egiteko, prestazio berrian deskontuan egin ahal izateko, prozedura berezia kontuan izanik.

          Complementary Content
          ${loading}