Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Nola egiten du Diruzaintzak Ordainketa Elektronikoaren kalkulu automatikoko prozesua?

Kuoten erantzukizuna duten subjektuek kuota horiek ordaintzea errazteko, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, 2009ko irailak 1etik hasita, automatikoki kalkulatuko ditu  kontuan kargatzea edo hartzekodunak ez diren kitapenetan, haiei dagozkien kuotak eta Kotizazioen Kitapenen Ordainagiria ordainketa elektroniko bidez ordaindu ahal izateko.

Funtzio berri horrekin, Gizarte Segurantzan kuotak ordaindu izanaren dokumentua (kotizazio-buletina) lortzea erraztu da. Gutxitan behar izango dira paperean TC1 seriea, haiek inprimatzeko aurretik inprimatutako  inprimakiak eta inprimagailu matrizialak behar dira eta.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, FAN fitxategia jasotzen duenean, automatikoki kalkulatuko ditu haiei dagozkien kuotak,   langileen zerrendan aurkeztutako datuetatik (TC2) eta Afiliazioko Fitxategi Orokorrean dagoen Kotizatzeko Kontuaren Koderako balio dutenak.

Kotizazioaren dokumentuak ordainketa elektronikoko eskaera izapidetzea oztopatzen duten erroreak edo datuak faltan baditu, erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio sarrerako mezuarekin batera doan hartu-agiriarekin batera. Aurrekoa ordeztuko duen TC2 zuzena aurkezten ez denean,  hura tramitatzea eragotzi duten akatsak dituela eta ordainketa elektronikoa automatikoki kalkulatzeko onartu ez diren kuotei dagokien ordainketa esku dirutan egin beharko da dirua biltzen duten bulegoetan ordainketa egiteko arauzko epean, TC1 serieko kotizatzeko dokumentuen bitartez.

TC2aren baliozkotze emaitza-teknikoekin batera, behin-behineko agiria bidaliko da egindako kalkuluekin. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kalkulatutako zenbatekoaren eta FAN fitxategiko erabateko-zenbatekoetan erabiltzaileak kontsignatutakoaren artean alderik egonez gero, beronen berri emango da dagokion agiri-teknikoan eta erabiltzaileak TC2 berria aurkezu beharko du datu zuzenekin.

Dokumentu zuzena jasotzen ez bada, legez ezarritako epeetan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kalkulatutako zenbatekoaren Kotizazioa Kitatzeko Ordainagiria igorriko da. Kotizazioak Kitatzeko Ordainagiri hori Finantza Erakundeen lehiatilan ordain daiteke, baina baita kutxazain automatikoetan, banka telefonikoan, internet bidezko bankan ere (Finantza Erakundeek dutenaren arabera).

Kotizazioak Kitatzeko Ordainagiria igorri ondoren, dokumentua blokeatuta geldituko da eta hura ordezterik ez da egongo.  Hori dela eta, kotizazioko dokumentuak lehenago aurkeztea gomendatzen zaie erabiltzaileei, akatsak egiaztatu eta aurkeztutako dokumentuak zuzendu ahal izateko  Kotizazioak Kitatzeko Ordainagiriak sortu aurretik.

"Kotizazioen Kitapen Ordainagirien" aurretiazko bidalketari buruzko informazio gehiago izateko, "Ordainketa Elektronikoko transakzioetarako erabiltzailearen eskuliburua" kontsultatu, "Dokumentazioa" eremuan eskuragarri, Gizarte Segurantzako web-orrialdearen "RED Ssitemari" dagokiona.

"Kotizazioen Kitapen Ordainagiriak" hartu-agiri teknikoak bezala bidaltzen dira eta WinSuite32ren bidez inprimatzen dira. Honetarako, WinSuite 32ren menu nagusian "Inprimatu" aukera aukeratu eta ondoren, "Kotizazioa" aukera.
Kotizaioen inprimatze pantailan Kitapen Ordainagiriak aukeratu eta  "Hurrengoa" botoia sakatu.

  TC2, TC1 eta bidalketen inprimatze-pantaila. -Kitapen ordainagiriak aukera dago markatuta, eta jarraitu botoia.

Pantailaren goialdean, "Kotizazioen Kitapen Ordainagiria" bidali den fitxategien zerrenda agertuko da. Fitxategi bat aukeratuta, dituen kotizazio-dokumentuetarako sarbidea izango da.

Ordainagiria inprimatzeko kotizazio-dokumentua, ordainagiri-mota "Ordainketa Elektronikoa" bezala aukeratu eta  "Ikusi/Inprimatu" botoia sakatu.

Kitapen-ordainagiriak 2 leiho azalduko dira pantailan, bata igorri den fitxategiko datuekin, eta bestea, enpresaren KKK datuekin. -Ordainketa elektroniko aukera eskuinean azalduko da aukeratuta.

"Kotizazioen Kitapen Ordainagiriak" kotizazioari buruzko informazio ekonomiko osoa du; halaber, Ordainketa Elektronikorako goi.ataleko datuak ditu, bide ezberdinen bidez finantza-erakundeetan ordainketa baimentzen duena (kutxazain automatikoak, telefono-banka edo Internet bidezko bankaren bidez).

GARRANTZITSUA: Goi-atala  behar bezala digitatu beharko da kotizazioen ordainketa eraginkorra izateko.

Kotizazioen Kitatze ordainagiriaren adibidea, aldiaren, kontzeptuaren eta zenbatekoaren inguruko datuak, besteak beste, dituena.

Complementary Content
${loading}