Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Sartzeko urratsak

Lehenik, komunikazioen segurtasuna bermatzen duen Ziurtagiri Digitala eskatzea beharrezkoa da.

RED Zuzenaren eremuan erabil daitezkeen Ziurtagiri Digitalak honakoak dira:

    • DNI  elektronikoa:

      DNI elektronikoa norberak eskatu behar du hura ematen duten polizia etxeetan.

      Ziurtagiri hau agiriarekin batera ematen da.
    • SILCON Ziurtagiria :

      Ziurtagiria norberak eskatu beharko du Gizarte Segurantzaren Administrazioetan edo TGSSn eta INSSren Zuzendaritza Probintzialetan (Gizarte Segurantzaren web orrialdeko Egoitza Elektronikoa>Ziurtagiri digitalak atalean begiratu), erabiltzailea identifikatzeko dokumentuaren bitartez (DNI , NIE edo pasaportea).

       SILCON Ziurtagiria Gizarte Segurantzaren webgunean aldatu ahal izango den pasahitza duen gutun-azal itxi batean emango da.

Interesdunek, behar den informazioa jaso eta ziurtagiri digitala eskuratu ondoren, baimen eskaera aurkeztuko dute egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen "Sistema RED erabiltzeko baimena" izeneko zerbitzuaren bidezDIE sistema erabiltzeko baimena.

RED sistemara sartzeko baimenak mota hauetakoak izan daitezke:

  • Norbere izenean jarduteko baimena: KKK edo NAF kodeak kudeatu behar direnean soilik, baldin eta haien IFZk baimenaren IFZrekin bat egiten badu. 
  • Beste batzuen izenean jarduteko baimena: KKKak edo NAFak kudeatuko dituenaren IFZa ez datorrenean bat baimenaren IFZrekin. Bi mota bereizten dira:   
    • Profesional elkargokidea: pertsona fisikoa edo baimena ematen zaion pertsona juridikoaren bazkide edo administrazio-organoko kideren bat, Elkargo hauetako batean diharduen profesional elkargokidea denean: Gizarte-graduatuak, Administrazio-kudeatzaileak, Abokatuak, Ekonomialariak, Merkataritza- eta enpresa-tituludunak, Higiezinen jabetza, Zerga-agenteak, Aseguruak, Hiri-finken administratzaileak, Ingeniariak, Industria-teknikariak, Prokuradoreak eta Erregistratzaileak.
    • Hirugarrena: baimenaren IFZ ez den beste IFZ bat duten kotizazio-kontuen kodeak kudeatzen diren kasuan, baldin eta Elkargokide-tasa Profesionalaren baimena eskatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.     

Baimen-mota horiek pertsona fisiko zein juridiko bati eman ahal zaizkio.

Behar bezala betetako baimen-eskaerarekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:  

  • Pertsona juridikoaren baimenen kasuan: eskabidea sinatzen duenak pertsona juridikoa ordezkatzeko dituen ahalmenen egiaztapena. 
  • Baimena Profesional Elkargokidearen motakoa bada, jarduneko elkargokide gisa kreditatzen duen elkargo profesionalaren ziurtagiria ere erantsiko da. 

Beharrezkoa izango da, halaber, kudeatuko diren CCC edo NAF baimentzeko esleipena eskatzea. Izapide hori TGSSn bertaratuta edo Online RED Sistemak / Baimenen Kudeaketa zerbitzuak barne hartzen duen zerbitzu baten bidez egin daiteke.

  • Bertaratuta egindako eskaera

    Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, Red baimendunak eta esleitzeko NAF edo CCCk IFZ berdina edo desberdina duten arabera:

      • FR104 inprimakia: RED baimendunak eta esleitu edo deuseztatu beharreko CCC eta/edo NAFk IFZ berdina duten kasuetarako. Kasu horietan, baimendunak ez du ordezkaritza baimenik beharko CCC edo NAFen izenean aritzeko, horien nortasun zenbakiarekin bat baitator. Formulario hau baimenaren erabiltzaile nagusiak bakarrik sinatu behar du. Erabiltzaile horri ez zaio eskatuko baimendutako enpresaren ordezkaritza egiaztatzea, baimena eskatu zuen unean dagoeneko egiaztatu zuelako.
      • FR103 inprimakia: RED Baimendunak eta esleitu beharreko NAFk IFZ berdina duten kasuetarako. Kasu horietan, baimendunak ordezkaria beharko du, afiliatuaren izenean aritzeko. Baimenaren erabiltzaile nagusiak eta afiliatuak edo haren ordezkariak sinatuta egon beharko du beti.
      • FR10 inprimakia: Formulario hau RED baimendunak eta esleitu beharreko CCCk IFZ berdina ez dutenean erabiliko da. 

    Baimen bati CCC/NAF esleipena Eskatzeko izapideak ezin dira Erregistro Elektronikoaren bidez egin (ez banaka ez baimen eskaerarekin batera).

    Aurkeztu beharko diren formulario guztiak doan deskargatu daitezke Gizarte Segurantzaren Web orrian.

  • Eskaera telematikoa

    CCC/NAF esleitzeko/deuseztatzeko eskaera egiteko zerbitzua Online RED Sistema/Baimenen Kudeaketa zerbitzuetan erabil daiteke. Zerbitzu hau baimenaren erabiltzaile nagusiak bakarrik erabil dezake:

      • CCC edo NAF baten esleipena eskatzean, sistemak baimenaren IFZ esleitu beharreko CCC edo NAFen IFZrekin bat datorren egiaztatuko du. Hala bada, automatikoki esleituko da.
      • Bat egiten ez badu, enpresak esleipena berretsi beharko du Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan horretarako dagoen zerbitzua erabilita.

    Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, “Baimenen Kudeaketa” zerbitzuaren eskuliburua kontsultatu.

  • Behin baimena emanda, egun batzuen buruan, baimenaren ebazpenaren kopiak bidaliko zaizkio baimendunari.

    Baimenaren erabiltzaile nagusiak bigarren mailako erabiltzaileen datuei alta edo baja eman edo horiek alda ditzake, “Bigarren Mailako Erabiltzaileen Alta/Baja edo Aldaketak” zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hori Online RED Sistemako “Baimenen Kudeaketa - Bigarren Mailako Erabiltzaileen Kudeaketa” atalaren barnean dago.

    Dena den, baimenaren titularrak FR102A formularioa aurkeztu ahal izango du bigarren mailako erabiltzaileen altak, bajak edo aldaketak eskatzeko, Administrazioetara bertaratuta. Halaber, bigarren mailako erabiltzaileak bere baja aurkez dezake, FR102U formularioa zuzenean aurkeztuz, betiere, behar bezala justifikatutako eragozpenak badaude izapide hori telematikoki egiteko. 

    Erabiltzaileak beharrezkoa den informazioa eta zerbitzu honi buruzko prestakuntza jaso ondoren, RED Zuzenarekin lan egiteko prest dago. Benetan erabili baino lehen erabiltzaileak zenbait proba egitea gomendatzen da. Afiliazio eta Kotizazio eremuetan probak era ezberdinean burutuko dira:

    • Afiliazioa: Informazioa praktika gisa bidaltzeko aukera dago, hau da, TGSSren datu-baseetan benetako eraginik izan gabe. Gutxienez probatarako Kotizaziorako Konturako Kode bat izatea beharrezkoa da, Baimentze Eskariaren fasean azaldu den bezalaxe.  CCC horren gainean, erabiltzaileak dagozkion praktikak egin ahal izango ditu. Horretarako, aukera hau hautatu behar da: "RED Zuzena. Afiliazio Praktikak”, "RED Zuzeneko RED Zerbitzuak" menuko “Online Izen-ematea eta Afiliazioa” atalean.
    • Kotizazioa: Ez dago “RED Zuzeneko Kotizazio Praktikak” atalik, Afiliazioaren kasuan bezala, baina erabiltzaileak TC2 dokumentua zirriborro gisa egin dezake, eta bertan nahi dituen proba guztiak egin ahal izango ditu, horiek ez baitute eraginik izango “Kotizazioen Likidazio Agiria Onartu” arte.

                  Aurkezpen epea amaitutakoan, zirriborro gisa eginiko TC2 dokumentuek ez dute baliorik izango TGSSrentzat.

    Alta, baja eta baja baieztapenen medikuaren parteen eremuan benetan lan egin daiteke soil-soilik, eta beraz ezingo da probarik egik.

    Complementary Content
    ${loading}