Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

CASIA berriak

2021/06/21- Izapidea: ABEEa dagoela egiaztzen duen dokumentazioa ekartzea

Jakinarazten da “ABEEa dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa ekartzea” izeneko izapidea, aurrez Kotizazio gaian sailkatzen zena, berriz sartu dela katalogoan eta orain “Afiliazioa, altak eta bajak” gaian dagoela.

2020/04/22- Izapide berria: “Gizarte Segurantzako zenbakia eskatzea”

RED baimendunak  langileen Gizarte Segurantzako Zenbakia lor dezake  CASIAren bidez, “Gizarte Segurantzako zenbakia eskatzea” izeneko izapidea betez, eta gerora RED Sistemak alta-egoera jakinaraziko dio. Hemen aurkituko duzu aipatutako izapidea:

Afiliazioa, altak eta bajak > Besteren konturako langileen altak > Gizarte Segurantzako zenbakia eskatzea

2020/07/16 - CASIA: kontrol berrien ezarpena.

RED Baimendunarentzako arreta-zerbitzuan; hots, CASIAn (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako), kontrol berriak ezarri dira jakinarazitako Datu osagarrien kalitatea bermatzeko. Honela, saihestu egingo da informazio berriko eskaera behar duten eta adina informazio edo informazio okerra duten kasuak irekitzea, ebazpenean atzerapenak dakartza eta.

Ezarritako kontrolak zenbait datu osagarri betetzearen derrigortasunean dautza, kasu, gai, kategoria eta azpikategoria motaren, haien arteko korrespondentzien eta formatuko baliozkotzeen arabera. Gainera, Izapidea mota kasuetan, lerro bakarra erakutsiko da, datu osagarriak jakinarazteko. Horri esker, gaitu egingo da dokumentazioaren artxibatze automatikoa CCC/NAFari dagokion espediente elektronikoan.

Kasu bakoitzean erabili beharreko datu osagarriak kontsultatzeko, ikusi Manual para la utilización del servicio CASIA, Gizarte Segurantzaren webgunean argitaratu dena, bide honetan: Informazio erabilgarria/Sistema RED Sistema/CASIA: Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako/Eskuliburuak eta Dibulgazioa. Edonola ere, dituzun adina datu eskaintzea komeni da.

2020/07/31-Izapide berrien irekiera

RED Baimendunerako arreta-zerbitzuan; hots, CASIAn (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako) hiru izapide gehitu dira, Enpresen izen-ematea Gaian eta Datuen aldaketak Kategorian. Izapideak hauek dira:

  • Turismorako Finko Etendunen Erantzukizunpeko Adierazpena.
  • Erantzukizunpeko Adierazpena 062.
  • Erantzukizunpeko Adierazpena 064.

Informazio osagarri gisa, argitaratu dira CASIA izapideen dokumentazioa eta izaera teknikoko kasuen inprimakia atalean izapide bakoitzari dagokion dokumentuak eta aurkeztu beharreko Erantzukizunpeko Adierazpenen inprimakiak.

2020/10/01- RED Baimenak Kudeatzeko Izapideei dagokien dokumentazioaren eguneratzea

RED Baimendunarentzako arreta-zerbitzuan; hots, CASIAn (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako), eguneratu egin da RED Baimenak Kudeatzeko Izapideei buruzko dokumentazioa CASIA izapideen dokumentazioa eta Izaera Teknikoko kasuen inprimakia atalean.

Eguneratutako dokumentazioa izapide hauei dagokie:

  • Transmisio-bidea Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen baten Erabiltzaile Nagusia Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen Mota Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen baten Helbidea Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen baten Sozietate-izena Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.

Izapide bakoitzaren dokumentuetan gehitzen da dagokion eskaerarako egiteko inprimakiaren esteka.

Halaber, jakinarazten da eguneratu egin dela “CASIA zerbitzua erabiltzeko eskuliburua”, Gizarte Segurantzaren webgunean argitaratuta dagoena: Informazio erabilgarria/Sistema RED/CASIA: Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako/Eskuliburuak eta Dibulgazioa.

2021/01/08- Kontsultak eta Erroreak/Gorabeherak Ofizioz Ixtea

Kudeaketa errazteko eta ebatzi ezin diren kasuen pilaketa saihesteko,  2021/01/07tik aurrera,   Kontsulta eta Errorea/Gorabehera kasuak Ofizioz Itxita egoerara pasatuko dira, baldin eta 20 egun natural igaro badira Irekita/Informazioa eskatuta egoeran daudenetik, eta eskatutako informazioa edo dokumentazioa aurkeztu ez bada. 

Kasua itxi dela jakinarazteko, mezu elektroniko bat bidaliko da harremanetarako datuak Kontsultatzeko/Aldatzeko zerbitzuaren bidez emandako helbidera.


2021/02/12-Etxeko SE Izapide berrien irekiera

RED Baimendunerako arreta-zerbitzuan; hots, “CASIA (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako)” atalean, bi izapide gehitu dira, Etxeko SEko langileen afiliazioa, altak eta bajak, datuak aldatzea gaiarekin. Izapideak hauek dira: 

  • Kontratua aldatzea atzeraeraginezko ondorioekin
  • Hileko ordu-kop. aldatzea atzeraeraginezko ondorioekin

2021/03/08- CASIA Itxieraren Abisua

Aplikazioaren mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, baimenduari laguntzeko zerbitzua (CASIA) itxita egongo da martxoaren 8ko 19:00etatik martxoaren 9ko (asteartea) goizeko lehen ordura arte.

2021/03/11 - CASIA berriak

  • Diru-bilketaren materiaren irekiera:

Diru-bilketa Materia ireki da CASIAn dauden materien zerrendan. Horren ondorioz, likidazioen epez kanpoko eguneratzeen egiaztagiriak aurkezteko izapidea birsailkatu egin da “Diru-bilketa” aukerara. Birsailkapen horrek hemendik aurrera irekitzen diren kasuei bakarrik eragingo die, irekita dauden kasuetan ez du eraginik izango. Diru-bilketaren tramiteen katalogoa pixkanaka handituz joango da. 

Oso garrantzitsua da tramite bakoitzaren sailkapen zuzena errespetatzea, Laguntza Unitate eskudunak tramite horiek osatu ditzan. 

  • Egoera itxiko azpi-egoera berriak: Egoera Itxiaren barruan 4 azpi-egoera berri sortu dira, Izapideko kasuei bakarrik aplikatzeko; izan ere, eskabidean planteatutako gaiaren funtsari buruzko ebazpenaren nondik norakoaren berri emateko balioko dute:  Onartua, partzialki onartua, ezetsia, onartugabea.


2021/3/12- Casia Itxieraren Abisua

Mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, Baimenduari Laguntzeko Zerbitzua (CASIA) itxita egongo da martxoaren 14an, igandea, 08:00etatik 12:00ak arte.

2021/07/01- CASIA funtzionaltasun berriak

CASIA zerbitzuan hiru funtzionalitate berri sartu dira:

  • TGSS jatorria duten kasuak irekitzea.
  • Diru-bilketari buruzko kontsulten irekiera:
  • Izapideak ofizioz ixtea

Berrikuntza guztiak CASIA zerbitzua erabiltzeko eskuliburuan sartu direlarik, webgunean dago eskuragarri.


2022/03/08 - Afiliazio-izapideen eta Diru-bilketa Kontsulten Irekiera

Afiliazio-izapideen eta Diru-bilketa Kontsulten Irekiera

Hauxe jakinarazten da: Irabazi asmorik gabeko erakunde izaera egiaztatzen duten dokumentuak aurkezteko izapidea Casia-n eskuragarri dago Horren erreferentzia RED Albiste Aldizkariaren 03/2022 zenbakian dago.
Diru-bilketa Gaiaren barruan, bi kategoria zehatz ireki dira, ofizioz abian jarritako epez kanpoko likidazioen Zuzenketa-prozedurarekin erlazionatutako kontsultak egiteko edo akatsak/gorabeherak jakinarazteko.

2022/02/11 - Izapide Motako kasuetan Ez Onartzeari buruzko Berritasunak

Izapide Motako kasuetan Ez Onartzeari buruzko Berritasunak.

Otsailaren 10etik aurrera, Izapide bat Ez Onartzean, Izapidea Ez Onartzea deritzon jakinarazpen administratiboa sortuko da eta CASIA kasu beraren barruan eskuragarri egongo da. Jakinarazpen horretan, izapidea ez onartzearen arrazoia azalduko da eta izapidea egiteko edo eskatutako eskaera aurkezteko bide zuzena zehaztuko da.


2021/11/05- CASIA Itxieraren Abisua

Baimenduarentzako Arreta eta Laguntza Zerbitzua (CASIA) itxita egongo da aplikazioaren mantentze- eta eguneratze-lanak egingo direlako 2021/11/05ean, ostiralean, 18:30etik aurrera. Berriz erabili ahal izango da 2021/11/06an, larunbatean, 15:00etatik aurrera, penintsulako orduan.

Complementary Content
${loading}