Umezurtz pentsioa
Prozedura
Informazio Orokorra
Helburua: |
Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea. |
---|---|
Onuradunak: |
Hildako kausatzailearen seme-alabak eta, zenbait kasutan, bizirik dirauen ezkonlagunak edukitakoak:
|
Kausatzailea: |
Hildako edota desagertutako pertsona, zeinaren heriotzak prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen baitu. |
Baldintzak: |
Heriotza 2008-1-1a baino lehenagokoa izanez gero, beharrezkoa izango da kotizazio-aldi jakin bat egiaztatzea, hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:
Heriotza 2008-1-1aren ostekoa izanez gero eta hildakoa alta-egoeran edota altarekin parekatutako egoeran egonez gero, ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen. Halaber, ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza istripu edota gaixotasun profesionalak eraginda denean. |
Zenbatekoa: |
Diru-laguntza kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %20ko portzentajea aplikatuz kalkulatzen da, oinarri arautzailea desberdina da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera. Gurasoetako batek ere bizirik ez dirauenean, erabateko zurtzari dagozkion prestazioei ezarritako zenbatekoak, egoeraren arabera, gehituko zaizkie. Heriotza eta bizirauteko pentsioen batuketa kausatzailearen oinarri arautzailearen %100era mugatuko da, salbuespenak izan ezik. |
Ondorio ekonomikoak: |
Eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletatik kanpo aurkezten denean, eskaeraren datan zenbatzen hasita gehienez 3 hileko atzerako eraginarekin ordainduko da. |
Ordainketak: |
Pentsioa hilero ordaintzen da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan, lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan izan ezik; horietan 12 ohiko hileko soldatetan banatzen da. Pentsioak gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu eta urte bakoitzaren hasieran hartzen du berriro balioa. Zurtza 18 urtetik beherakoa denean, bere ardurapean duenak jasoko du zurztasun-pentsioa eta zurtzak zuzenean jasoko du 18 urte betetzean. Pentsioak ez du zergarik ordaindu behar izango Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari (IRPF) dagokionez. |
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak: |
Zurztasun-pentsioa bateragarria izango da kausatzailearen ezkonlagunaren edota ezkonlaguna izandakoaren zein zurtzaren beraren edozein lan-errentarekin, baita, horrela denean, zurtzak jasotzen duen alarguntza-pentsioarekin ere. Aurrekoari utzi gabe, zenbait egoeratan, pentsioa eten ahal izango da edo ez da bateragarria izango Gizarte Segurantzaren beste prestazio batzuekin. Informazio gehiago Bateragarritasunei eta Bateraezintasunei buruz |
Epeak: |
|
Iraungipena: |
|
Inprimakiak: | |
Dokumentazioa: |
Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak. |
Non izapidetzen den: |
Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroetaneta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak. |
Erakunde eskuduna: |
Pentsioa jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio eta Itsasoko Gizarte Institutuari, itsasoan aritutako langileen kasuan. Heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak egin ahal izango du aitorpena. |
Beste datu interesgarri batzuk: |
|