Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Laneratzeko arazo bereziak dituzten desgaitasundun pertsonen Hitzarmen Berezia ( martxoaren 1eko 156/2013 R.D.)

Prozedura

Minusbaliotasun prozedura

Informazio Orokorra

Helburua:

Erretiro, Heriotza eta Biziraute kotizazioak osatzea.

Onuradunak:

Desgaitasunen bat duten pertsonak,18 urtetik gorakoak eta 67 urtetik beherakoak, edo 65 urtekoak, 38 urte eta 6 hilabete kotizatu izana egiaztatzen badute eta Errege Dekretuan ezarritako desgaitasun maila jasaten badute.

Gizarte Segurantzaren inolako erregimenetan altan ez daudenak, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda agertzen direnak, erretiroagatiko pentsiodunak ez direnak edo ezintasun iraunkorragatiko pentsiodunak ez direnak, eta legez Espainian bizi direnak.

Inprimakia:

TA-0040 Minusbaliotasuna duten Pertsonak eredua.

Dokumentazioa:
  • Ceutako eta Melillako Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko Lurralde Zuzendaritzek edo dagokion autonomia Erkidegoko Organo eskudunak igorritako ziurtagiria edo ebazpena.
  • Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak edo dagokion Autonomia Erkidegoko Zerbitzu Publikoak igorritako ziurtagiria .
  • Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, hala badagokio.
  • Eskatzailearen eta, hala badagokio, legezko ordezkariaren nortasun agiria.
  • Erroldako alta ziurtagiria.
  • Atzerritarrak: legez eta jarraitutasunez Espainian bizi izandako denboraren egiaztagiria.
Non izapidetu:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialean edo dagokion Administrazioan. Ziurtagiri digitala baduzu,Egoitza Elektronikoan sartu eta telematikoki bidal ditzakezu eskaeraren inprimakia eta eskatzen zaizkizun bestelako dokumentuak. Horretarako erabili Alta Hitzarmen Berezian izapidea.

Iraungipena:

Interesduna Gizarte Segurantzaren Erregimen baten aplikazio eremuan barne hartuta geratzen delako eta dagokion kotizazio oinarria hitzarmen bereziaren kotizazio oinarriaren berdina edo handiagoa delako.

Interesduna erretiroagatiko pentsiodun edo ezintasun iraunkorragatiko pentsiodun bihurtu delako.

Ondoz ondoko hiru hilabetetako kuotak edo txandakako bost hilabetetako kuotak ez ordaintzeagatik, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausarik ezean.

Interesduna hil delako.

Interesdunak hala erabaki duelako.

Eragina:

Ondorioak izango ditu, interesdunak egiten duen aukeraren arabera:

2013an, eskaera aurkeztu den datatik hasita, edo Errege Dekretua indarrean jarri denetik hasita.

2014tik aurrera, eskaera datatik hasita izango ditu ondorioak.

Complementary Content
${loading}