Hona hemen prozedura orokorra.
Zer da Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza?
Osasun-laguntza emateak Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu mediko eta farmazeutikoetarako sarbidea bermatzen du, osasuna kontserbatzeko eta berrezartzeko beharrezkoak baitira.
Osasunaren babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidearen titularrak dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona guztiak:
- Espainiako nazionalitatea izatea eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean izatea.
- Espainian osasun-laguntza jasotzeko eskubidea beste edozein titulu juridikorengatik aitortua izatea, nahiz eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean ez izan, betiere laguntza hori ordaintzera behartuta dagoen hirugarrenik ez badago.
- Legezko eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean duten atzerritarrak, osasun-prestazioaren nahitaezko estaldura beste bide batetik egiaztatu beharrik ez dutenak.
Zein izapide egin behar dira osasun-laguntza jasotzeko eskubidea izateko?
Espainian bizi bazara, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez (http://sede.seg-social.gob.es) eska dezakezu izapide hori, bai ziurtagiri digitalarekin, bai Cl@ve iraunkorrarekin. Elektronikoki identifikatzeko biderik ez baduzu, “Gizarte Segurantzaren prestazioen eskaerak eta izapideak” (https://tramites.seg-social.es/) atalaren bidez egin dezakezu eskaera. Halaber, Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentro batean ere aurkez dezakezu eskaera, aurretiko hitzordua eskatzeko, 901 10 65 70 / 91 541 25 30 telefono-zenbakietara deituta.
Langilea, pentsioduna edo Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzen dituena bazara, ez duzu eskaera aurkeztu beharrik.
Non izapidetzen da osasun-txartela?
Osasun-laguntzarako eskubidea aitortzen duen agiriarekin, osasun-txartela eska dezakezu dagokion osasun-zentroan.
Osasun-zentroak osasun-txartel indibidualaren jaulkipena izapidetuko du asegurudunarentzat eta haren onuradun bakoitzarentzat eta haren etxera bidaliko du.
Nork aitortzen du osasun-laguntzarako eskubidea?
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak edo Itsasoko Gizarte Institutuak,hala badagokio, osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko eskumena dute.
Noiz iraungitzen da osasun-laguntzarako eskubidea?
- Eskubidearen asegurudun edo onuradun izateko eskatutako baldintzak galtzean.
- Heriotzagatik.