Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra:

Hitzarmenaren ezarpena:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistemaren ordaindutakoaren araberako prestazio hauei:

  • Gaixotasun arruntaren eta lanekoa ez den istripuaren kasuetan, ezgaitasun iraunkorra eta heriotza eta biziraupena
  • Erretiroa

Kolonbiako Errepublikari dagokionez:

Pentsioen Sistema Orokorrean ezarritako prestazio ekonomikoei dagokien legeriari (definitutako prestazioarekin batez besteko lansaria eta Solidaritatearekin Aurrezki indibiduala), honakoari dagokionez:

  • Zahartzaroa, baliaezintasuna eta bizirik daudenak, jatorri komunekoak.

Prestazioei dagokienez, kontuan izan behar da:

  1. Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko eskubidea izateko, Espainian eta Kolonbian egiaztatutako aseguru aldiak batu daitezke, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.
  2. Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jasotzeko, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Kolonbian bizi den edo bertan dagoen.
  3. Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari. Hala ere, emango zaion pentsioaren lehen ordainketetatik beste herrialdeko  Gizarte Segurantzak zor diona baino zenbateko handiagoko kopuruan egindako izaera bereko prestazioen ordainketei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango da.
  4. Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

PRESTAZIOAK


Ezgaitasun iraunkorra edo baliaezintasuna, erretiroa edo zahartzaroa eta heriotza eta biziraupena edo bizirik daudenak.
  1. Espainiar eta kolonbiar legerien aplikaziorako xedepen komunak.

    Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:

    • Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.
    • Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Kolonbiako aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa (hainbanako pentsioa).
    • Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.
    • Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (adibidez, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), lanbide edo lan berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.
  2. Prestazioen eskubidea onartzeko Espainiako legeriaren xedapen zehatzak.
    • Pentsioa kalkulatzen duen Espainiako Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, Kolonbian aseguratuta badago edo herrialde horretako prestazioren bat jasotzen badu, izaera berekoa edo desberdina, baina langileak berak eragindakoa. Biziraupenagatiko pentsioak aitortzeko, kontuan hartuko da hildakoa beste herrialdean aseguratua ote zegoen edo hango pentsioduna ote zen.
    • Prestazio bat onartzeko aseguru aldi batzuk ekintza eragilea baino lehen beteta izatea eskatzen bada, baldintza hori ere betetzat joko da interesdunak Kolonbiako prestazioa onartu aurretik egiaztatzen baditu.
    • Lan jarduera bat burutzen duten pentsiodunen kasurako espainiar legerian aurreikusitako murrizte, baliogabetze edo kentze klausulak aplikagarri izango dira, nahiz eta lan jarduera hori Kolonbian burutu.
    • Espainiako pentsioa onartzeko Kolonbiako aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.
    • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Kolonbian egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.
  3. Prestazioen eskubidea onartzeko Kolonbiako legeriaren xedapen zehatzak
    • Espainiako pentsioa onartzeko Kolonbiako aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsioaren kalkulua onarpenaren aurretiko hamar urteetan interesdunak kotizatu zezan erabili zen soldaten edo irabazien bataz bestekoa hartuz burutuko da. Kalkulu honen zehaztapenerako aldia Espainian bete bada, Kolonbian egindako azken kotizazioarekin erlazionatuta azken hamar urteak hartuko dira.
    • Jasotako emaitza prestazioaren sortzapenaren data arte egokituko da.
    • Kolonbiako Pentsioen Funtsaren Administratazaile bateko afiliatuek herrialde hartan finantzatuko dituzte beren prestazioak, aurrezki indibidualaren saldoarekin eta aseguratzailearen kargurako osagarrizko baturarekin. Hala ere, bere kontu indibidualaren saldoa nahikoa ez bada gutxieneko pentsioa bermatzeko, hala balegokio, gutxieneko pentsio horretara heltzeko Espainiako aseguru aldiak gehitu ahalko dira, dagokien hainbanakoa aplikatuz. Gainera, kontuan izango da espainiar eta kolonbiar hainbanakoen batura Kolonbiako gutxieneko soldata legala baino txikiagoa izatea.
Complementary Content
${loading}