Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:

Langile espainiar eta ukrainarrei aplikatu daiteke.

Hasierako Lekualdaketa

Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak Ukrainara bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, eta Espainian lan egiten duten norbere konturako langileentzat, beren jarduera aldi baterako Ukrainan burutzen badute, orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioari, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak edp norbere konturako langileak eskaria egiteko TA.200 eredua , "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria.-Hasierako Lekualdaketa" erabiliko du, eta E/UCR.1 , "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" beteriko inprimakiaren hiru ale aurkeztuko ditu.

Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako inprimakiak, langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du ukrainar Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehineko iraupena bi urtekoa da.

Ohiko luzapena

Inoren konturako langileek hasieran aurreikusitako bi urteko epealdi hori luzatu behar badute, enpresariak edo langileak Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzea baimendutako epealdia amaitu baino lehen eskatu beharko du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Nagusian.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenerako eskaria TA.202 eredua,  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, 17. Iart. EEE 1408/71 Araudiarena eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Ukrainako Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Afiliazio eta Prozedura Berezietako Diruzaintza Nagusiaren Azpizuzendaritza Nagusiak E/UCR.2 "Lekualdaketa luzatzea" formularioa igorriko du, baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena.

Baimendu beharreko epea

Luzapenerako gehieneko epealdia bi urtekoa da.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

  • Espainian egoitza duten aireko edo lurreko garraio enpresetako langile ibiltariak.
  • Espainiako bandera duten ontzien tripulazioa.
  • Espainiar eta ukrainar enpresa mistotan zerbitzua ematen duten langileak.

Baimena E/UCR.1 eredua, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" erabiliz luzatuko da. Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain, TA.200 eskaria aurkeztuko du.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.202 ereduaren bidez egingo du eskaera "1408/71 EEE Araudiaren 17. artikulua aplikatuz Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko eskaera eta Bi aldeko Hitzarmenak luzatzeko beste eskaera batzuk".

Ukraniako Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Afiliazio eta Prozedura Berezietako Diruzaintza Nagusiaren Azpizuzendaritza Nagusiak E/UCR.2 formularioa igorriko du, baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena. 

   
Complementary Content
${loading}