Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:

Espainiako edo Errusiar Federakundeko langileei aplikatzen zaie.

Hasierako Lekualdaketa

Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak Errusiar Federakundera bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioari, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.

Norberen konturako langileek ezingo dute atal honetan ezarritakoan babestu, Errusiar Federakundera egindako lekualdaketetan Espainiako Gizarte Segurantzaren legeria mantentzeko. Dena dela, beren eskaria "Bestelako salbuespenak" atalean ezarritakoaren arabera egin dezakete.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresek eskaria egiteko TA.200 eredua , "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria.-Hasierako Lekualdaketa" erabiliko dute, eta E/R.1(Cert.)  formularioarekin batera entregatuko dute, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" beteriko inprimakiaren hiru ale aurkeztuko dituzte.

Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako inprimakiak,  langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du errusiar Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehineko iraupena bost urtekoa da.

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako bost urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrean.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenerako eskaria TA.202 eredua ,  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, 17. Iart. EEE  1408/71 Araudiarena eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Errusiako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/R.2(IZiurt. ) "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria.-Luzapena" inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Baimendu beharreko epea

Luzapen gehieneko epealdia ez dago zehaztuta.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

  • Espainian egoitza duten enpresetako langile ibiltariak.
  • Espainiako bandera duten ontzien tripulazioa.
  • Espainiar-errusiar enpresa baterako lan egiten duten langileak, Espainian egoitza dutenak baina jarduera Errusiar Federakundean burutuz.

Baimena E/R.1(IZiurt. ) eredua, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" erabiliz luzatuko da. Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain, ITA -200 eskakizuna aurkeztuko du.

Bestelako salbuespenak. 

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Enpresak edo norberen konturako langileak TA.202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, EEE  1408/71 Araudiaren 17. artikulua eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliko du eskaria egiteko.

Errusiako Federazioko Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Afiliazio eta Prozedura Berezietako Diruzaintza Nagusiaren Azpizuzendaritza Nagusiak E/R.2 (Ziurt.) formularioa igorriko du , baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena.

   
Complementary Content
${loading}