Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren sistemako ordaindutakoaren araberako prestazio hauetarako:

    • Gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko behin-behineko ezintasunagatiko prestazioak.
    • Zahartzaroagatiko prestazioak.
    • Ezgaitasun iraunkorragatiko, heriotza eta biziraupenagatiko, gaixotasun arruntagatiko edo lanekoa ez den istripuagatiko prestazioak.
Estatu  Batuei dagokienez:

Zahartzaro, Biziraupen eta Baliaezintasun Aseguruaren programa federala aplikatzen da.

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Estatu Batuetan betetako aseguru aldiak batu daitezke.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jasotzeko, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Estatu Batuetan bizi den edo bertan dagoen.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Zahartzaroa, Baliaezintasuna eta Biziraupena

Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Interesdunak beste herrialdeko aseguru aldiak gehitu gabe pentsioa lortzen badu, dagokion pentsioa emango zaio, soilik bere aseguru aldiak kontuan hartuta.
  • Aurreko paragrafoaren arabera interesdunak pentsioa lortu ezean, beste herrialdean egiaztatutako aseguru aldiak gehituko dira. Pentsioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Estatu Batuetako aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Estatu Batuetan egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.
Complementary Content
${loading}