Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Cl@ve Mugikorra

2025eko martxoaren 3tik aurrera, Cl@ve Mugikorra sartuko da Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren zerbitzuetara sartzeko modu gisa, PIN kodearen ordez. Hala ere, Cl@ve mugikorrak erabilera bakarreko PINarekin sartzeko aukera ematen jarraitzen du.

Cl@ve Mugikorra sartzeko modu erraz bat da, eta ez da pasahitzik gogoratu behar. Cl@ve Aplikazioaren bidez jasoko den eskaera berretsi besterik ez da egin behar.

Kautotzeko Cl@ve Mugikorra hautatu ondoren, sistemak aukera hauek eskaintzen ditu:


  1. QR kode bat eskaneatzea Cl@ve aplikazioarekin.
  2. QR kodea irakurri gabe aukera hautatzea. Hori eginez gero NAN/AIZ eta NANaren balizkotasun-data (edo igortze data, NAN iraunkorra bada) edo AIZren laguntza-zenbakia sartu behar dituzu.

  3. Cl@ve Aplikazioarekin sartzerik ez baduzu, autentifikazioa egitean, zure telefono mugikorrera SMS bidez bidalitako PIN batekin sartzeko aukera emango zaizu.

Kontsultatu pausoak xehetasunez

Cl@ve Mugikorra-ren zerbitzuak erabiltzeko Cl@ve sisteman erregistratuta egon behar duzu.

Cl@ve mugikorra gure aplikazio mugikorretan, egoitza elektronikoan eta Gizarte Segurantzako atarietan erabili ahal izango da.

Cl@ve mugikorra erabiltzeko, Cl@ve aplikazioa instalatuta edukitzea gomendatzen da.  Cl@ve PIN aplikazioaren erabiltzailea bazara,  Cl@ve aplikazioaren bertsio berria eguneratzen dela ikusiko duzu. Aktibatu ondoren, zure gailuan jaso ahal izango dituzu  Cl@ve Mugikorra aplikazioaren autentifikazio-eskaerak. Dena Aplikazio berean.

Complementary Content
${loading}