Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Subsidioak edo prestazioak jasotzen dituzten ikasleak

Kasu horretan, istripuak eragindako lesioek lana egitea eragozten badute, gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezgaitasun egoera bat sortuko da (izan ere, istripua praktikak egitean gertatu zen, ez besteren konturako lanean). Arau orokorren arabera, lan egiten den enpresak ordaindu beharko luke prestazio ekonomikoa (ez praktikak eskaintzen dituen enpresak, praktikak lan batekin bateratzean, ez baita GSLOren 52. XGren aplikazio-eremuan sartzen). Kasu horretan, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoa jasotzea praktikak egitearekin bateragarria litzateke.

Kasu horretan, praktikak egiten ari den pertsona hori praktikak egiteko gai ez bada, kontingentzia profesionalengatiko aldi baterako ezgaitasun egoera sortuko da. Enpresari izaera hartzen duenak ordaindu beharko du prestazio ekonomikoa, GSLOren 52. XGn ezarritakoari jarraikiz.

Complementary Content
${loading}