Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Osasun-laguntzaren onuradunen nortasun-agiria jakinaraztea

Zerbitzu berria plataforman ziurtagiri digitalik edo cl@ve gabe prestazioak eskatzeko eta izapidetzeko.

Zerbitzu honen bidez, ziurtagiririk gabe onuradunen nortasun-agiriak (DNI edo TIE) bidali daitezke onuradunak INSSaren osasun-laguntzaren datu-basean barne har daitezen.

Onuradunaren nortasun-agiria aurkeztu dezakezu onuraduna 14 urte baino gutxiagoko adingabea bada ere eta igortzea derrigorrezkoa den unetik aurrera eginbehar duzu:

  • DNI 14 urte betetakoan.
  • TIE Espainian bizitzen hasten denetik.

Horretarako, “Osasun-laguntzaren onuradunen nortasun-agiria jakinaraztea” izeneko zerbitzua erabil dezakezu, “Gizarte Segurantzaren prestazioak eskatzea eta izapidetzea” plataforman, eta bi pauso baino ez dira jarraitu behar:

  • Deskargatu eta bete inprimakia.
  • Bidali eskaera.

GARRANTZITSUA: Zerbitzu honetan ezin da AIZ bat NAN batekin ordeztea eskatu. Zure AIZ NANarekin ordezteko , Importass-eko zure eremu pertsonaleko “Datu pertsonalak” zerbitzutik egin dezakezu.  Identifikatzeko modurik ez baduzu, NAN/AIZ dokumentuaren bi aldeen kopia eta dokumentuaren aurrealdea erakusten duen selfie bat aurkeztu beharko dira.

Complementary Content
${loading}