Itsasoko autonomoa banaiz, zer-nolako eragina du ESS/214/2018 Aginduak nigan?
Norbere konturako autonomoek, nahiz lehenengo kotizazio-taldekoek, nahiz bestelako langile autonomoek, beren izapide guztiak, baita jakinarazpenak jasotzea ere, bide elektronikoaren bidez kudeatu behar dituzte derrigor 2018ko urriaren 1etik aurrera. Bigarren edo hirugarren kotizazio-taldeko norbere konturako langileek, berriz, ez dituzte zertan baliabide elektronikoak erabili, baina zerbitzu berdinak erabiltzeko aukera dute.
Non kudeatu behar ditut nire izapideak?
2018ko urriaren 1etik aurrera, zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira RED Sisteman. RED Sistema (Datuen Igorpen Elektronikoa) erabiltzeko, baimena izan behar da. Zure kudeaketak errazago egiteko, RED baimendu batek Itsasoko langile autonomo baten izenean jardun ahal izango du sistema honetan. Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS) aurkituko dituzu Langile autonomoak RED baimendun bati Afiliazio Zenbakia (NAF) esleitzeko edo desesleitzeko kudeaketak egiteko zerbitzuak.
Egun, Egoitza Elektronikoan dauden zerbitzuen bidez.
Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS), Itsasoko langile autonomoak zuzenean egin ahal izango ditu bere izapideak dauden zerbitzu elektronikoen bidez, Erregistro Elektronikoan (EE) eskaerak aurkeztuz. Erregistro Elektronikora sartzeko, Ziurtagiri digitala eta DNI elektronikoa erabil daitezke.
Laster, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko norbere konturako langileek aukera izango dute egun beste langile autonomoentzat dauden online zerbitzu antzekoak erabiltzeko.
Nola sar naiteke nire jakinarazpenetara?
Gizarte Segurantzako Administrazioak igorritako jakinarazpenak jasotzeko eta sinatzeko, SEDESSen Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzuak daude. Balio duen autentifikazio-sistema bat behar da: Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala, DNI Elektronikoa edo Cl@ve Permanente delakoa (erregistro aurreratuarekin). Horiez gainera, behin bakarrik erabiliko diren pasahitzak ere beharko dira; Gizarte Segurantzak bidaliko ditu SMS bidez herritarraren mugikorrera. Sistema honek, halaber, aukera ematen die herritarrei sinadura hodeian atzitzeko.
Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako Zerbitzuaren bidez, Itsasoko norbere konturako langileak, baita RED sistemara sartzeko bere baimendunak, edo, ahaldunak, jakinarazpenak kontsultatu eta sinatu ahal izango ditu.