Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Sarbideak Cl@ve-rekin Egoitza Elektronikoko zerbitzuetara

Egoitza Elektronikoan online zerbitzuetara sar zaitezke Cl@ve-ren bidez; identitate elektronikoak egiaztatzeko plataforma bat da, herritarrak identifikatu eta egiazkotzen dituena. 

Aldez aurretik Cl@ve sisteman erregistratu behar duzu:

Sartzeko hainbat modalitate daude:

Cl@ve permanente

Sartzeko baimena ematen da erabiltzaile eta pasahitz baten bidez. Pasahitza ezartzeko, Aktibazio Kode bat izan behar da derrigorrez. Kode hori lortzen da sisteman maila aurreratuko erregistroarekin erregistratuondoren.

Sistema honek, halaber, aukera ematen du sinadura hodeian atzitzeko.

Cl@ve: pasahitzen kudeaketa” zerbitzuaren bitartez, pasahitza sortu, berrezarri eta aldatu ahal izango da, baita baja egin ere, bai erabiltzailea bai pasahitza baliogabetzeko.

Pasahitza ezarri ondoren, erabiltzailea bere DNI edo NIE zenbakiarekin identifikatuko da "Erabiltzailea+pasahitza", "Cl@ve Cl@ve permanente" sarbidea duten zerbitzuetan sartzeko, Herritarrak eta Enpresak ataletan.

Cl@ve Mugikorra

Zerbitzu publikoetara sartzeko sistema elektronikoa da, herritarrak bere burua autentifikatzeko aukera ematen duena Egoitza Elektronikoan egiten ari den izapidean. Sistemak QR kode bat eskaneatzeko aukera ematen du, erabiltzaileak bere identifikazio-datuak sarbide-pantailan sartzeko beharrik izan ez dezan. QR kodea eskaneatu ezin baduzu, Cl@ve aplikaziora iritsiko zaizun autentifikazio-eskaera berretsi ahal izango duzu.
Cl@ve mugikorra erabiltzeko, aurrez sisteman erregistratu behar da Internet bidez (oinarrizko mailako erregistroa) edo bertaratuta (maila aurreratuko erregistroa) edozein Cl@ve Erregistro Bulegotan. Informazio gehiago aurkituko duzu erregistratzeko eta erabiltzeko moduari buruz Cl@ve-ren webgune ofizialean. Hemen kontsulta dezakezu Cl@ve mugikorrarekin sartzeko dauden zerbitzuen zerrenda

Complementary Content
${loading}