Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezia. Zerbitzu berriak baliabide elektronikoak, Egoitza Elektronikoa eta RED Sistema kudeatzeko.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak (TGSS) zerbitzu elektroniko berriak diseinatu ditu. Hala, telematikoki egin ahal izango dira Erregimen Orokorraren Etxeko Langileen Sistema Berezian barne hartzen diren langileen alta, baja, datuen aldaketak eta aurretiko mugimenduak kentzeko eskaerekin zerikusia duten izapideak.

Zer kudea daiteke?

Alta ematea Etxeko Langileen Sistema Berezian,

Zerbitzu honen bidez, etxeko langileari Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren  Etxeko Langileen Sistema Berezian alta emango zaio.

Alta izapidean, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak horren inguruko ahalik eta informazio gehien izan dezan, lan-jarduerari buruzko datu guztiak bete beharko dira. Besteak beste, enplegu-emailearen datu hauek ezarri behar dira: Kotizazio Kontuko Kodea (CCC), helbidea, kotizazioak helbideratzeko banku-kontu zenbakia, etab. Horrez gain, langilearen DNI zenbakia, Gizarte Segurantzaren Zenbakia, helbidea, etab. Lan-harremanari dagokionez honako datu hauek ezarri beharko dira: jardueraren hasiera-data, kontratu mota, langilearen ordainsaria, kontratatutako lanaldia, etab.

Baja ematea Etxeko Langileen Sistema Berezian.

Zerbitzu honen bidez, etxeko langileari Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren Etxeko Langileen Sistema Berezian baja emango zaio, eta lan-harremana amaitu dela jakinaraziko da.

Etxeko Langileen Sistema Bereziko datuen Aldaketa.

Zerbitzu honen bitartez, kontratu mota, ordainsari eta gainerako gaiei buruzko aldaketak jakinarazi ahal izango dira. Gainera, zerbitzuak oker sartu diren datu jakin batzuk zuzentzea ere ahalbidetzen du, informazio zuzena eskainiz.

Langileen aurretiko alta/bajak ezabatzea Etxeko Langileen Sistema Berezian.

Zerbitzu osagarri honi esker, aurretiko altak eta bajak ezabatu ahal izango dira Etxeko Langileen Sistema Berezitik. Adibidez, langileak jarduera hasten ez duen kasu horietan erabil daiteke, edo lan-harremana hasieran ezarritako data baino beranduago hasten duenean. 
Lan-harremana hasteko edo amaitzeko adierazitako alta- edo baja-datak baino lehenagokoak besterik ezingo dira ezabatu.

Zein eperen barruan kudeatu behar dira eskaerak?

Zerbitzu telematiko hauekin lotutako eskaerak izapidetzeko, hauek dira epeak:

  • Etxeko langilearen alta-eskaera: lan-jarduera hasi baino lehenago aurkeztu beharko da (60 egun lehenago gehienez).
  • Etxeko langilearen baja-eskaera: lan-harremana amaitu eta hurrengo 3 egun naturaletan jakinarazi beharko da.
  • Datuak aldatzeko eskaera: aldaketa egin eta hurrengo 3 egun naturaletan jakinarazi beharko da.

Zerbitzu hauen bidez kudeaketa burutzeko behar diren baldintzak.

Nahitaez izan behar da enplegu-emailearen Kotizazio Kontuaren Kodea eta langilearen Gizarte Segurantzako Zenbakia.

Ez bada enplegu-emailearen CCCrik edo langilearen NUSSik, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan lortu ahal izango dira, Izen ematea eta CCC esleipena enpresari bakarrarentzat eta Gizarte Segurantzaren zenbakiaren Esleipena izeneko zerbitzuen bidez.

RED baimenduak enplegu-emailearen Afiliazio Zenbakia (NAF) badu, Kotizazio Kontuaren Kodea eskatu ahal izango du RED Sistemaren bidez, Enpresari bakarraren CCC zerbitzutik.

Nork kudea ditzake eskaera hauek?

  • Enplegu-emaileak edo familia-buruak, etxeko lanak egiteko edo familiako kide bat zaintzeko langile bat kontratatuta badu.
  • Etxeko langileak, hilean 60 ordu baino gutxiagoz eskaintzen baditu zerbitzuak, baldin eta enplegu-emailearekin hala adostu bada.
  • RED baimenduak enplegu-emailearen ordezko bezala jarduten duenean.

Non daude zerbitzuak?

Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS) eta RED Sisteman daude.

Egoitza Elektronikoan

RED Sisteman

  • Enplegu-emailearen afiliazio zenbakia (NAF) edo Etxeko Langileen Sistema Bereziko Kotizazio Kontuaren Kodea duen RED baimendu baten bidez.

Laguntza eta arreta

Telefono bidezko arreta-zerbitzuaren bidez (901 50 20 50), TGSSak erabiltzaileek zerbitzu telematikoei buruz izan ditzaketen zalantza eta kontsultak argitzen eta entzuten ditu.

Esteka interesgarriak

Etxeko Langileen Sistema Bereziaren triptikoa. Zerbitzu elektronikoak


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Etxeko Langileen Sistema Bereziaren triptikoa. Zerbitzu elektronikoak. Descargar documento Etxeko Langileen Sistema Bereziaren triptikoa. Zerbitzu elektronikoak.. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Etxeko Langileen Sistema Bereziaren triptikoa. Zerbitzu elektronikoak.. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,500 KB) 28/06/2017
Complementary Content
${loading}