Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
En este navegador se ha inhabilitado Javascript. Esta página necesita Javascript. Modifique los valores del navegador para permitir que se ejecute Javascript. Consulte la documentación para obtener instrucciones específicas.
Kalifikatu orrialde hau edo lotutako izapidea. *
Bilatzen ari zinena aurkitu edo egin nahi zenuen izapidea betetzea lortu al duzu? *
Zure balorazioa modu anonimoan tratatuko da.
* Derrigorrezko eremuak
Egin hautaketa Ohiko galderen menuan, emaitzak ikusi ahal izateko. Ondoren, lortutako emaitzetan iragazkiak aplikatu ahalko dituzu.
Bai, alarguntza, zurzatsun eta familartekoen aldeko prestazioak eragin daitezke, betiere, eskatu gainontzeko baldintzez gain, hildakoak 15 urteko gutxieneko kotizazio epea egiaztatzen badu. Ez da Heriotzagatiko laguntzarik , prestazio honetarako eskubidea izateko ezinbesteko baldintza baita hildako eragilea altan edo altaren pareko egoeran izatea.
Ezin dira gabealditzat jo lan nekagarri edo elbarritasunagatiko hobari epeak.SEPEk egindako kotizazioak ere ez dira zenbatuko, 52 urtetik gorako subsidioak jaso bitartean, erretirorako baino ez baitute kotizatzen. Kotizazio horiek konputagarriak izango lirateke, hura jasotzen ari den bitartean hildako kausatzaileak kotizazioko hitzarmen berezi bat sinatu izan balu, gainerako prestazioak barnean hartzeko.
Sartzea ekintza-eragilearen ostekoa denean baino ez du baliorik izango, edo ostekoa izanda, sartzea honetarako arauzko epean edo aurretiaz baimendu luzapen edo zatikapenaren arabera denean.
Inoren konturako langileen erregimenetan, "in itinere" gertatu istripuak (langileak lanerako joanean edo etorrian pairatutakoak), lan-istriputzat joko dira. Ordea, norbere koturako langileen erregimenetan (autonomoak eta bere konturako itsasoko langileak ), in itinere gertatu istripuak ez dira lan-istriputzat joko.
Suizidioa istriputzat jo behar da. Berau lanekoa edo lanez kanpokoa bada zehazteko bi kontingentziei aplika dakiekeen araubide juridikoa izan behar da kontuan. Gehiegizko substantzia toxikoen irensteagatiko (sobredosia) edo kalitate txarragatiko (adulterazioa edo baldintza txarrak) heriotzak, lanez kanpoko istriputzat joko dira. Heriotzaren eta aipatu substantzien irensketaren arteko lotura, fakultatiboak edo auzitegiko medikuak luzatu agiriaren bidez egiaztatu beharko du, edo hala bada, dagokionak.
Mutuaren prestazioen ebazpen ukatzailerik bada, lan- istripua ez denean, betiere onuradunek kontingentzia izan dela aitortzeko eskaera jarrita, GSIN-n eskatuheriotza eta biziraupenagatiko prestazioak aitor daitezke, eta kontingentzia arruntzat joko dira, ebazpena epaiaren edukira baldintzaturik.
Istripuren batean desagertu langileak hildakotzat joko dira, laneko zein lanez kanpoko istripua izan, bere heriotza suma daitekeenean, eta istripu osteko 90 egun naturaletan berririk izan ez denean. Kasu hauetan, heriotza eta biziraupenagatiko prestazioetarako eskubidea sor daiteke, heriotzagatiko subsidioa izan ezik, betiere aipatu 90 eguneko epea amaitzen den ondoko 180 egun naturaletan eskatzen bada, istripua gertatu eguna hartuta ekintza-eragilearen datatzat.Epea iragan ostean, araubide -zibilaren arabera aurretiaz heriotza jakinarazi beharko da, aitorpen horretan agertu heriotza data hartuko da ekintza-eragilearen datatzat.
Eragileak LIgatikoerabateko ezintasun iraunkorreko edobaliaezintasun handiko prestazioak jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia horrengatikotzat joko da. Eragileak LIgatiko ezintasun iraunkor osoko prestazioa jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia horrengatikoa izan dela frogatu beharko da. Froga onartuko da betiere istripua gertatu zenetik 5 urte baino gehiago iragan ez direnean. Heriotza epe hau iragan ostean gertatzen bada, ez da LI-gatiko heriotzatzat joko, nahiz eta honengatikoa izan dela frogatu.
Eragileak LG-gatikoerabateko ezintasun iraunkorreko edobaliaezintasun handiko prestazioa jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia honek eragindakotzat joko da. Eragileak LG-gatiko ezintasun iraunkor osoko prestazioa jasotzen bazuen, heriotza kontingentzia horrengatikoa izan dela frogatu beharko da. Froba onartuko da edozein delarik ere heriotza arte iragan epea.
Azken erregimena Autonomoena denean eta prestazioaren ekintza-eragilea aipatu 90 egunetan ematen bada, langilea alta edo altaren pareko egoeran dela hartuko da kontuan erregimen ezberdina aukeratu behar duenean, izan ere, kotizazioen elkarrekiko konputuaren arauen arabera, alta edo altaren pareko egoera azken erregimenak zehazten du eta eskubidea aitortzen duen erregimenerako egokia da.
Bai, betiere eragilea hil aurreko bi urteetan egin bazen, bere kontura bizi baziren eta Gizarte Segurantzako beste pentsio baterako eskubiderik ez dutenean, baita araudi-zibilaren arabera elikagaiak emateko behar edo aukerarekin familiartekoak geratzen direnean ere.
Bai. Onuradunak jasotzeko adinaren mugara heldu aurretik inolako zurztasun-pentsiorik jaso ez balu, adinaren betetze osteko datan eskatzeagatik, pentsioaren urtekoa eta aparteko pagak ordainduko zaizkio, ekintza-eragilearen datan onuradun izateko baldintzak betetzen bazituen.
Familiartekoen aldeko subsidioa jasotzeko eskubidea izango dute, seme-alabek, 22 urtetik gorako neba-arrebek, ezkongabeek, alargunek, epai bidez bananduek edo dibortziatuek, pentsiodun izateko baldintzak egiaztatu barik, eskatu baldintzak betetzen badituzte:
Zurztasun pentsioaren onuradun izan daitezke, aita edota ama hil zen egunean eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta honako egoeraren batean aurkitzen diren seme-alabak:
2008ko urtarrilaren 1etik aurrera sartutako aldaketen arabera, izatezko bikote batean bizirik dirauen pertsonak alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubidea sor dezake, Legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunen seme-alabak, 45 urtetik gorakoak, ezkongabeak, alargunak, epai bidez banadurik edo dibortziatuak, familiartekoen aldeko pentsioaren onuradunak izan daitezke, hildakoa luzaroan zaindu eta berarekin eta bere kontura bizi izan direla egiaztatuta, hil aurreko bi urteko aurrerapenarekin.
Kontribuzio-mailako erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunaren heriotzak, ehorzketagatiko gastuak izan dituztenek laguntza gisa zenbateko bat jasotzeko eskubidea eragingo du.