Kategoria: 
																	
																	> Gaia: 
																
																Enpresa behartuta dago lan-zentroko leku nabarmen batean langileentzat eskuragarri jartzera kotizazio-agiriaren edo haren kopia baimenduaren ale bat, kuoten ordainketari dagokionaren ondorengo hilean; hori ez betetzea Gizarte Segurantzaren arloko arau-haustea izango da, diruz zigortzeko modukoa. 
Ez bada burutzen, langileek hona jo dezakete gertakariari dagokion salaketa jartzeko: Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza.  
Enpresek Gizarte Segurantzarekiko dituzten betebeharrak betetzeari buruzko informazio-eskaerei, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Unitateetan jaso daitezkeenei, dagokionez, soilik hartuko dira eskatzailea enpresaburua bera bada edo eskaera hori egiteko behar den ahalmena ziurtatzen duen pertsona bada; izan ere, informazio pertsonala da, arautegiak eskatutako konfidentzialtasunaz babestua. Langileek enpresan dituzten ordezkari legalek (langile-ordezkariak eta enpresa-batzordeak) baino ezingo dute informazio hori eskatu. 
Langileei dagokienez, eskubidea izango dute beren kotizazio-oinarrien txosten bat Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari (TGSS) eskatzeko.  
Eskaera Egoitza Elektronikoaren bitartez egin daiteke, bide hauen bitartez: 
- “Kotizazio-oinarrien txostena” zerbitzua, SMS bidez. Horretarako aurreikusitako inprimakia beteta; kasu horretan, beharrezkoa da autentifikazio-datuak zehatz-mehatz bat etortzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren datu-basean erregistratutakoekin. Kode bat jasoko duzu bide beretik, eta Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erregimen guztietan, ekitaldi jakin batean, altan egon zaren likidazio-aldiei dagozkien kotizazio-oinarriak lortu, inprimatu eta/edo kontsultatu ahal izango dituzu. 
 - “Kotizazio-oinarrien txostena” zerbitzua, ziurtagiri digitalik gabe. Txosten hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren datu-basean datorren helbidera bidaliko da. Helbidea aldatu baduzu, aurrez jakinarazi behar diozu hurbileneko Gizarte Segurantzaren Administrazioari; ziurtagiri digitala badaukazu, helbide-aldaketa eskatzeko zerbitzuaren bitartez egin dezakezu. 
 - Ziurtagiri digitala badaukazu, zuzenean eskura dezakezu zure ordenagailutik. Ez badaukazu, orri honetan aurkituko duzu lortzeko moduari buruzko informazioa.