Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Laguntza

Pantailaren bereizmena

Orri hauek 800 x 600 pixel edo gehiagoko bereizmen doitua duen eta 265 kolorere dituen (8 bit) monitorearekin ikusteko diseinatu dituzte.

Web-aren aurkezpena

Gizarte Segurantzaren Web-ak ondoko ezaugarriak erakusten ditu:

  • Edukien egitura eta nabigatzeko sistema du, erabiltzaileari erabilerraztasuna eta erraztasuna bermatzen diona.
  • Edukira jotzeko aukera eskaintzen du nabigatzeko bide ezberdinen bidez.
  • Informazioaren zati handia erabiltzaile mota ezberdinetara egokituta dago: besteak beste, langileak, pentsiodunak eta enpresariak.
  • Toki guztietan erabiltzaileak jarraitutako nabigatzeko bidea erakusten da.
  • Zenbait eduki hainbat hizkuntzatara itzulita daude (ingelesa, frantsesa, gaztelania, katalana, galegoa, euskara eta valentziera). Hizkuntza horietan ikusteko, webaren goiko eskuinaldeko angeluan agertzen den goitibeheran edozein aukera har daiteke.

Web-aren egitura

[D]

Irudi honek Gizarte Segurantzaren Web-aren orrialde nagusia bistaratzen du, beheko testuan deskribatzen diren bost ataletan banatuta.


[1] Goiburua: hauek osatzen dute: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoa, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Webgunera daramana; aukera desberdinak, Webgunean nabigazioa erraztera bideratuak; “Informazio linguistikoa” dion atalera daraman esteka; nabigatzeko hizkuntza aukeratzeko goitibeherako menua eta bilatzailea.

[2] Goiko nabigazio Menua: hainbat ataletara joateko esteka zuzenekin.

[3] Hiru profilentzako informaziorako Sarbidea: Langileak, Pentsiodunak eta Enpresariak.

[4] Fitxen Panel nagusia: “Nobedadeak”, “Informazio erabilgarria” eta “Gehien bisitatutakoa”.

[5] Eskuineko Hegala: nabarmendutako ikonoekin eta “Klik Batez” atala.

[6] Ikono nabarmenduak: Gizarte Segurantzako Aldizkarietarako lasterbidearekin.

[7] Erakundeen Ikonoak: erakundeen ikonoak agertzen dira, ordezkatzen duten webgunerako lasterbidearekin.

[8] Orri-oina: parte hartzeko eremutzat hartuta, Webgunearen Lege Oharra eta RSS iturrietara harpidetzeko sarbidea dago, eta erabilerraztasuneko logotipoak ikusten dira.

Atal nagusiak

  • Bilatzaile arrunta eta bilatzaile aurreratua: hizkuntza anitzetan egiteko aukera ematen dute.
  • Web mapa, atariko edukiak nola dauden banaturik erakusten du.
  • FAQ eta Kontsultak: atal horiek Web orriaren edukiei buruzko galderak egiteko edo erantzuteko balio dute.
  • Lan egutegia: urteko jaiegun nazionalak, autonomikoak eta tokikoak erakusten ditu.
  • Helbideak eta telefonoak: Gizarte Segurantzako erakunde ezberdinekin (administrazioak, diru-bilketa exekutiboko unitateak, erregistro-bulegoak,...) harremanetan jartzeko datuak eskaintzen ditu (telefonoa, helbidea eta kokalekuaren mapa).etab.).
  • Bisitatuena: Web orrian bisita gehien jasotzen dituzten edukiak erakusten ditu.
  • Klik batez: Eremu hau Egoitza Elektronikoko edukietara daramaten estekez osatzen da (Pentsioen zein sorospenen inguruko aurretiko Hitzordua, Kontratatzailearen Profila eta Europako osasun Txartela), edota Webgunean dauden beste eduki edo zerbitzuetara.
  • Lotutako informazioa barnealdeko orrietan; beren edukiagatik interesgarriak izan daitezkeen orrietarako estekak agertzen dira.

Horrez gain, erabiltzaileak Gizarte Segurantzarekin egin beharreko izapideak eta kudeaketak egitea ahalbidetzen duten atal espezifikoak daude, bulegoetara joan behar izan gabe:

  • Egoitza Elektronikoa: erabiltzaileak telematikoki egin ditzakeen Gizarte Segurantzako izapide guztiak barne hartzen ditu.
  • Formularioak eta ereduak: erabiltzaileak Web orrian eskuragarri dauden eskaera formularioak edo ereduak aurkituko ditu hemen.
  • Izapideak eta kudeaketak: atal honetan, Gizarte Segurantzako izapideak eta kudeaketak egiteko jarraitu behar dituen pausoak azaltzen zaizkio erabiltzaileari.
  • Sistema RED Sistema: TGSS k zerbitzu hau eskaintzen die enpresei, bide telematikoak erabiliz informazioa eta dokumentuak truka ditzaten.
  • Kontratatzaile-profila eta ondasunen enkante eta lehiaketak: deitutako lizitazio, enkante eta higiezinen salerosketari buruzko informazioa ageri da.
Complementary Content
${loading}