Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Itsas langileen erregimen berezia (REM)

Hiru kotizazio taldeen existentzia: Kotizazioaren ondorioetarako, araubide berezi honek barne hartutako langileak hiru taldetan sailkatzen dira, euren zerbitzuak eskaintzen dituzten ontzietako erregistro gordineko tonen (EGT) arabera. Lehenengo taldean, besteren konturako langileak sartzen dira, soldatarekin ordaindutakoak edo 150 EGT baino gehiagoko ontzietan eskaintzen dituzten zerbitzuei dagokien zatiarekin ordaindutakoak, hau da, merkataritzarako ontzidiko eta arrantza ontzi handien langile guztiak. Bigarren taldean besteren konturako langileak sartzen dira, eskaintzen dituzten zerbitzuei dagokien zatiarekin ordaindutakoak, bai 10 EGT baino gehiagoko arrantza ontzietan eta 50 EGTra arte (II-A Taldea) eta bai euren zerbitzuak 50 EGT baino gehiagoko eta 150 EGTra arteko (II-B Taldea) arrantza ontzietan eskaintzen dituztenak. Eta azkenik, hirugarren taldean besteren konturako langileak daude, eskaintzen dituzten zerbitzuei dagokien zatiarekin ordaindutakoak, 10 EGTra arteko ontzietan eta baita norberaren konturako langileak ere.

Koefiziente zuzentzaileak. Bigarren eta hirugarren taldeetarako, koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko zaio ohiko gertakizunengatiko eta langabeziagatiko bere kotizazio oinarriari, beraz, ordaindu beharreko kuota txikiagoa izango da. Koefiziente zuzentzaile hauek 2/3 da II A talderako, 1/2 II B talderako eta 1/3 III. talderako. Hala ere, Gizarte Segurantzaren prestazioak kalkulatzeko ondorioetarako, oinarri osoa hartuko da kontuan, koefiziente zuzentzailea aplikatu gabe.  

Kotizazio oinarri bakarrak: II eta III. taldeetako langileen kotizazio oinarriak bakarrak dira eta urtero zehazten dira probintzien, arrantza modalitateen eta maila profesionalen arabera, aurreko urtean jasotako ordainketaren batez besteko balioen oinarria kontuan hartuta. Hala ere, oinarri horiek ezingo dira lan kategorietan urtero zehazten diren gutxieneko oinarriak baino txikiagoak izan.

Contenido complementario
${loading}