Contenido principal

Larunbat goiza zen. Albaren sakelako telefonora mezu bat heldu zen.
- "Baina zer?" - pentsatu zuen Albak nagiak ateraz eta begiak igurtziz - "hara, ze ordu dira hauek mezu bat bidaltzeko!. Oraindik ez dira ezta zortziak ere" - protestatu zuen ohetik jaikitzen zen bitartean, gau-mahaitik sakelako telefonoa hartzeko.
- "Mezu berria. Pablo" - irakurri zuen pantailan. - "Ea zer nahi duen ordu hauetan...Irakurri mezua" - esan zuen.
- "Esntuta zde? Bnoa zelra partda 9tan hsten data. Iksko gara gaur arrtsldan? - zioen mezuak.