Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Kotizazioaren subjektuak eta azalpenak

Atal honetan adieraziko du NORK, NOLA eta NOIZ kotizatzen duen eta ZEINTZUK diren dagokion kotizazioaren bidez babestu beharreko arrisku egoerak. Ohiko gaixotasunetik eta lanekoa ez den istriputik eratorritako arrisku egoerak (ohiko gertakizunak) eta lan istriputik eta gaixotasun profesionaletik eratorritako arrisku egoerak (gertakizun profesionalak).

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nahita nahiez kotizatuko dute, euren jarduera dela eta, aplikazio esparruan aurkitzen diren langileek, langilearen eta enpresaburuen (kuota patronala) kuota ordaintzearen bidez (aipatutako langileek haren kontura lan egiten dutenak). Banakako itun edo itun kolektibo oro ezdeusa izango da, nahita nahiez kotizatu beharreko subjektu batek bere gain hartzen badu bestearen konturako kuota osoa edo zati bat ordaintzeko betebeharra.

Enpresaburuak langileei deskontatuko die, ordainsaria ematerakoan (orduan ez badu egiten ezin du ondoren egin), langile bakoitzari dagokin ekarpena (langileen kuota), eta kuota guztiak nahita nahiez ordaindu beharko ditu (langileen kuota eta kuota patronala) bere pentzura. Hau da, enpresaburua da obligazioa ordaintzeaz edo betetzeaz arduratu behar dena. Horrek bere ekarpenak eta langileenak egin beharko ditu. Enpresaburuak, langileei dagozkien kuotak deskontatu ondoren, ez baditu epearen barruan ordaintzen, horienganako eta eragindako Entitate Kudeatzaileekiko erantzukizunean eroriko da, dagozkien erantzukizun penala eta administratiboa alde batera utzi gabe.

Hauek dira kotizazioaren bidez babesten diren arrisku egoerak:

  • OHIKO GERTAKIZUNAK; bai enpresaburuek eta bai langileek horien finantzazioaren alde egiten dute, honako hauetatik eragin litezkeen premiazko egoerei aurre egin ahal izateko: Aldi baterako laneko ezintasuna ohiko gaixotasunarengatik edo lanekoa ez den istripuarengatik, erretiroa, ezintasuna eta heriotza eta biziraupeneko prestazioak (alarguntasun, umezurtz prestazioak, laguntza heriotzarengatik, pentsioa eta subsidioa senitartekoen alde) ohiko gaixotasunarengatik edo lanekoa ez den istripuarengatik, familiarekiko babesa, prestazio farmazeutikoak, osasun laguntza eta baita honako egoerak ere: amatasuna, aitatasuna, arriskua haurdunaldian eta edoskitze naturalean.
  • GERTAKIZUN PROFESIONALAK; honako helburuarekin: estaldura ematea lan istripuetatik eta gaixotasun profesionaletik eratorritako premia egoerei. Kotizazio osoa enpresaburuen pentzura izango da bakarrik. Kotizazio honek bi primen ordainketa hartuko du barne, bat aldi baterako laneko ezintasun egoerarako eta bestea baliaezintasun, heriotza eta biziraupenerako (alarguntasun prestazioak, umezurtza, laguntza heriotzarengatik, pentsioa eta subsidioa senitartekoen alde)
  • APARTEKO ORDUAK; Langileek lortzen duten ordainketa aparteko orduen kontzeptuetan, euren kotizazioa edozein izanda ere, laneko istripuaren eta gaixotasun profesionaleko gertakizunen ondorioetarako. Langabezia, Soldata Bermeko Funtsa eta Lanbide Heziketa (ez dira kontuan hartzen ohiko gertakizunen kotizazio oinarrirako), osagarrizko kotizazio baten araberakoa izango da, Gizarte Segurantzaren Sistemako errekurtso orokorrak areagotzeko. Osagarrizko kotizazio honek bi ekarpen hartuko ditu barne: enpresaburuarena eta langileena
  • Esandako kuotez gain, "kontzeptu zehatzei erantzuten dien" beste kotizazio batzuk biltzen dira:
    • a) Langabezia; arrisku honen estaldurarako. Enpresaburua eta langilea nahita nahiez ordaindu beharko duten subjektuak izango dira.
    • b) Soldata Bermeko Funtsa (FOGASA); Erakunde honek langileei hauek jasotzea bermatzen die: euren soldatak, kaleratzeagatiko edo lan-harremana eten egitegatiko kalte-ordainak, kaudimen ezaren eraginez ordaindu gabeko soldatak, enpresaburuaren porrota edo hartzekodunen konkurtsoa, eta era horretan lan kontratua duen edozein langileren alde egiten da. Kouta hau enpresaburuaren pentzura izango da osorik.
    • c) Lanbide heziketa; kontzeptu honengatik bildutako kuota patronala eta langileen kuota prestakuntza, birziklatze, birkalifikazio eta birklasifikazio profesionaletarako erabiltzen da.
Contenido complementario
${loading}