Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erretiroa, lanerako ezintasun/ezintasun iraunkorragatik

Ofizioz edo alderdi batek eskatuta deklaratzen da, interesdunari honako hauek eragiten diotenean: «egonkortuta dagoen eta itzulezina edo urrunekoa edo itzulgarritasun zalantzazkoa den lesio edo prozesu patologiko, somatiko edo psikiko bat, bere kidego, eskala, plaza edo karrerari dagozkion eginkizunak betetzea erabat eragozten diona» (Klase Pasiboen Legearen testu bateginaren 28.2.c) artikulua).

Zerbitzurako ezintasun/ezintasun iraunkorragatiko erretiro-pentsioa adinagatiko erretiro-pentsio arrunta bezala kalkulatzen da, berezitasun batekin: hura gertatzen denean funtzionarioa zerbitzu aktiboan edo antzeko egoeran dagoela, une horretara arte egiaztatutakoez gain, funtzionarioari erretiroa hartzeko adina betetzeko geratzen zaizkion urte osoak hartuko dira benetako zerbitzutzat, eta erretiroagatiko kargu-uztea gertatzen den unean atxikita dagoen kidegoan, eskalan, plazan, enpleguan edo kategorian egindakotzat hartuko dira.

Hala ere, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, gertaera eragilea jazotzen den unean interesdunak zerbitzuan hogei urte baino gutxiago daramatzala egiaztatzen badu eta ezintasunak ez badu lanbide edo ofizio orotarako ezgaitzen, erretiro-pentsio arruntaren zenbatekoa, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera kalkulatuta, % 5 murriztuko da zerbitzuan 20 urte bete arte geratzen zaion zerbitzu-urte oso bakoitzeko, eta gehienez % 25 lanean 15 urte edo gutxiago eman dituela egiaztatzen dutenentzat. Pentsioa aitortu ondoren eta erretirorako adina bete aurretik interesdunaren gaixotasuna edo lesioak larriagotzen badira eta, horren ondorioz, interesduna lanbide edo ogibide orotan aritzeko desgaitzen bada, pentsioaren zenbatekoa handitzea eskatu ahal izango du, legokiokeen ehuneko 100era arte.

Complementary Content
${loading}