Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Jarduera amaitzeagatiko babesa

Aukera daukazu Izapideak eta Kudeaketak atalari estekatzeko bertsio sinplifikatua ikusteko

Zer da langile autonomoei ematen zaien jarduera uztearen ondoriozko prestazioa?

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren arabera, langile autonomoek berariazko babes-sistema dute jarduera uzteagatiko babeserako. Sistema hori nahitaezkoa da, eta bere helburua da langile autonomoak, Gizarte Segurantzan afiliatua daudenak eta Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta egoeran daudenak, lege horretan ezarritako prestazio eta neurriekin babestea, baldin eta erregimen berezian alta egiteko jarduerari uzten badiote, irabazizko jarduera ekonomiko edo profesionala egin ahal eta egin nahi ala ez.

Jarduera uztea behin betikoa edo aldi baterakoa izan daiteke.

Aldi baterako jarduera uztea erabatekoa izan daiteke, eta, horren ondorioz, norbere konturako langileari edo langile autonomoari dagokion erregimen berezian alta egoera eragin dezaketen jarduera guztiak eten ahal izango dira, 331. artikuluan araututako kasuetan. Partziala izanen da, ordea, lege honetan aurreikusitako moduan jarduera murrizten bada.

Babes horrek honako hauek biltzen ditu:

- jarduera uzteagatik hilero prestazio ekonomikoa jasotzea, 

- eta kontingentzia arruntengatiko Gizarte Segurantzako kotizazioa, berezitasunekin kasu jakin batzuetan.


Zein baldintza bete behar dira jarduera uztearen ondoriozko prestazioa jasotzeko?


Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) langile autonomo izatea, Nekazaritza arloko Norbere Konturako Langileen Sistema Bereziko (SETA) langileak barne, baldin eta jarduera uztearen ondoriozko kotizazioa 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi badute. Halaber, ekonomikoki mendekoak diren langileak (TRADE) ere jaso dezakete, edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Erregimen  Berezian daudenak. Gainera, betekizun hauek bete behar dira:

  • Gizarte Segurantzan afiliatuta eta alta egoeran egotea.
  • Jarduera uzteagatik gutxienez hamabi hilabeteko kotizazio-aldia izatea, jarduera uzteko legezko egoeraren aurreko hogeita lau hilabeteetan.
  • Jarduera uztearen legezko egoeran egotea, behar bezala justifikatuta.
  • Jarduera uztearen ondorioz REMean baja eskatu izana, salbu eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren (TRLGSS) 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. epigrafeetan aurreikusitako arrazoiengatik jarduera uzteko legezko egoera gertatu bada, edo aipatutako testu bateginaren 331.1.b) artikuluan aurreikusitako aldi baterako ezinbestean gertatu bada.
  • Jarduera-konpromisoa sinatzea eta lan-merkatura itzultzeko prestasun aktiboa egiaztatzea, prestakuntza-jardueren, lanbide-orientazioko jardueren eta jarduera ekintzailea sustatzeko jardueren bidez. Jarduera horietarako deialdia dagokion autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzu publikoak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak egin dezake. Ez da beharrezkoa izango jarduera-konpromisorik hartzea, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. epigrafeetan aurreikusitako arrazoiren batengatik jarduera uzten bada, edo ezinbesteko arrazoiengatik jarduera aldi baterako uzten bada.
  • Jarduera behin betiko uzten bada, erretirorako adin arrunta ez izatea, salbu eta horretarako eskatzen den kotizazio epea egiaztatu ezin badu.
  • Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea.
  • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginean aurreikusitako bateraezintasunik ez izatea.
  • Itsasoko langile autonomoak bere kargura langile bat edo gehiago baditu, jarduera utzi baino lehen, lan-legerian araututako bermeak, betebeharrak eta prozedurak bete beharko ditu.
  • 331.1.a) 4. eta 5. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera jarduera uzteko eskubidea izateko, langile autonomoak ezin izango du beste jarduera bat egin, salbu eta jarduera anitzeko egoeran badago, jarduera uzteagatik prestazioa eragiten duen gertaeraren unean. Gertaera hori bateragarria izango da ordura arte egiten ari zen besteren konturako lanarekin, baldin eta eskubidea sortu aurreko azken lau hilabeteetako hileko batez besteko ordainsariaren eta jarduera uzteagatik indarrean dagoen batez besteko prestazioaren batura, eskubidea sortzen den unean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren hileko batez besteko zenbatekoa baino txikiagoa bada, aparteko pagen zati proportzionala kenduta.

Non aurkeztu behar da eskaera eta zein epetan?


Jarduera uzteagatiko prestazioaren eskaera dagokion langilearen arrisku profesionalak estaltzen dituen Mutualitatean aurkeztuko da, edo Itsasoko Gizarte Institutuan, hori bada arrisku profesionalak estaltzen dituen erakundea.


Eskaera, beranduenera, jarduera utzi eta hurrengo hileko azken egunean aurkeztu ahal izango da. Ezarritako epea igaro ondoren eskabidea aurkeztuz gero, eta langile autonomoak legez ezarritako gainerako baldintzak betetzen baditu, eskaera aurkeztu behar zuen egunetik eskaera aurkeztu zuen egunera arteko egunak kenduko zaizkio prestazio-aldiari.

Prestazioa jasotzen den bitartean, organo kudeatzaileak bere gain hartuko du dagokion Gizarte Segurantzako kuota, betiere ezarritako epean eskatu bada. Bestela, eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera hartuko du bere gain organo kudeatzaileak.

Eskaerarekin batera, eskatutako egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.


Prestazioaren iraupena


Oro har, prestazioa jasotzeko aldia langilearen adinaren eta jarduera uzteko legezko egoeraren aurreko 48 hiletan kotizatutako aldien arabera kalkulatuko da, taula honetan adierazten den moduan:


Kotizatutako hilabeteak Iraupena
12-17 hilabete 4 hilabete
18-23 hilabete 6 hilabete
24-29 hilabete 8 hilabete
30-35 hilabete 10 hilabete
36-42 hilabete 12 hilabete
43-47 hilabete 16 hilabete
48 hilabeterekin 24 hilabete

Prestazioaren zenbatekoa


Prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen % 70 izango da, jarduera uztearen legezko egoera izan aurretiko 12 hilabeteetan zehar langileak kotizatutako oinarrien batez bestekoaren arabera kalkulatuta. TRLGSSren 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. epigrafeetako jarduera uzteen eta aldi baterako ezinbesteko jarduera uzteen kasuetan, oinarri arautzailearen % 50 aplikatuko da.

Gehienezko zenbatekoa % 175ekoa izango da Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IPREM) aintzat hartuz, langileak bere ardurapean, gutxienez, seme-alaba bat izan ezean. Azken kasu horretan, zenbatekoa aipatu adierazlearen % 200ekoa izango da seme-alaba bakarra izanez gero, eta % 225ekoa gehiago izanez gero.

Gutxieneko zenbatekoa % 107 eta % 80 artekoa izango da, langile autonomoak bere ardurapean seme-alabak dituen ala ez kontuan izanik.

Gutxieneko oinarriaren azpitik kotizatzen duten autonomoen kasuan gutxieneko zenbatekoa ez da aplikatuko.


TRLGSSren 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. epigrafeetako jarduera uzteen eta aldi baterako ezinbesteko jarduera uzteen kasuetan, ez dira aplikatuko gehieneko eta gutxieneko mugak.

 

Jarduera uzteagatiko prestazioaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoaren ondorioetarako, eskubidea sortzen den unetik indarreko hileko IPREM kontuan hartuko da, seiren batean handituta.

 

Erakunde kudeatzaileak gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari kotizazioak ordainduko dizkio, aldi baterako ezintasuna barne, eta prestazioa jasotzen den aldi beretan egingo da, salbu eta TRLGSSren 331.1.a)  artikuluko 4. eta 5. epigrafeen arabera jarduera uzten denean. Kasu horietan, organo kudeatzaileak kuota horren % 50 hartuko du bere gain, eta autonomoari ordainduko zaio, eta beste % 50 langile autonomoaren kontura izango da. Langilea izango da Gizarte Segurantzari kotizazio guztiak ordaintzeko arduraduna. jarduera aldi baterako edo behin betiko uzteko genero-indarkeria erabakigarria izan bada, lehenengo sei hilabeteetan ez da kotizatzeko obligaziorik izango, baina Gizarte Segurantzako prestazioen ondorioetarako benetan kotizatutzat hartuko dira, eta zazpigarren hilabetetik aurrera kotizatzen hasiko da.



Prestazioaren kudeaketa

 

Prestazioa dagokion langilearen arrisku profesionalak estaltzen dituen Mutualitateak kudeatuko du edo, arrisku horiek estaltzen dituen erakundea Itsasoko Gizarte Institutua izanez gero, horrek.

Eskaera epearen barruan aurkeztuz gero, 331.1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan, langilea prestazioa jasotzen hasiko da, atxikita dagoen erregimen berezian baja hartu eta hurrengo egunean.

Hala ere, 331.1.a) 4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera jarduera uzten den kasuetan, dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean baja emango ez denez, prestazioa jasotzeko eskubidea sortuko da enpresako langile guztien lanaldia ehuneko 60 murrizteko erabakia enpresak agintaritzari jakinarazi eta hurrengo hileko lehen egunean, edo enpresako langileen ehuneko 60 lan-kontratuen aldi baterako etendura jakinarazi eta hurrengo hileko lehen egunean.

Halaber, 331.1.a) 5 artikuluak aipatzen dituen kasuetan, dagokion araubide berezian ere baja eman behar ez denez, prestazioa jasotzeko eskubidea eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunean sortuko da.

331.1.b) artikuluan aurreikusitako ezinbesteko arrazoiren baten ondorioz jarduera uzten bada, aldi baterako eta erabat edo hein batean, eskubidea sortu egingo da ezinbesteko kasua agiri egokien bidez frogatzen den egunean, eta ez da beharrezkoa dagokion erregimen berezian baja ematea.

331. artikuluan araututako gainerako kasuetan, jarduera uztearen ondorioz baja hartu eta hurrengo hilabeteko lehen egunean sortuko da eskubidea.


Langile autonomoaren betebeharrak:

  • Jarduera uztearen ondoriozko babesari dagozkion ekarpenen arabera kotizatzea.
  • Jarduera uzteagatiko babesaren estaldura eskatzea Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutuari edo hari atxikita dagoen erakunde kudeatzaileari. 
  • Prestazioa onartu, eten, iraungi edo berrabiarazteko behar den dokumentazioa eta informazioa ematea. 
  • Prestazioa jasotzen den bitartean, besteren kontura edo norbere kontura lanik ez egitea, salbu eta TRLGSSren 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. epigrafeen arabera edo eta ezinbesteko arrazoiengatik jarduera aldi baterako eta hein bate uzten denean, sorrarazten duen jarduerarekin bateragarria baita, baldin eta prestazioa jasotzen den bitarteko etekin garbiak ez badira eskubidea sortzeko unean indarrean zegoen lanbidearteko gutxieneko soldataren zenbatekoa baino handiagoak (aparteko ordainsarien zati proportzionala kenduta), edo kotizatzen ari zen oinarriaren zenbatekoa baino handiagoak.

Jarduera uzteagatik prestazioa eragiten duen egoeran, besteren kontura lan egiten badu, bateragarria izango da, baldin eta eskubidea sortu aurreko 4 hilabeteetako hileko batez besteko soldataren eta prestazioaren baturaren emaitza, hilero batez bestean, eskubidea sortzeko unean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa baino txikiagoa bada (aparteko ordainsarien zati proportzionala kenduta). 

  • Etete edo iraungitzea gertatzen bada edo baldintzak betetzen jarraitzen ez bada prestazioan baja ematea.
  • Jarduera-konpromisoaren eskakizunak izenpetu eta betetzea, salbu eta TRLGSSren 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. Epigrafeetako jarduera-uzteetarako eta aldi baterako ezinbesteko jarduera-uzteetarako.
  • Hutsegite baten ondorioz jasotako prestazioak itzultzea.
  • Organo kudeatzaileak eskatzen duenean bertaratzea.
  • Dagokion Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuaren eskura egotea, prestakuntzako, lanbide-orientazioko eta jarduera ekintzailea sustatzeko jardueretan parte hartzeko.
  • Dagokion Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, laneratzeko aukerak handiagoa izateko helburuarekin, antolatutako motibazio-, informazio-, orientazio-, prestakuntza-, birmoldaketa- edo laneratze-ekintza zehatzetan parte hartzea. 

Prestazioa eten eta iraungitzea


Prestazioa eten egingo da kasu hauetan: arau-hauste arin edo larriren batengatik; askatasun-gabetzeko zigorra betetzeagatik; norbere edo besteren kontura 12 hilabete baino gutxiagoan lan egiteagatik, salbu eta 331.1.a) artikuluko 4. eta 5. epigrafeetan aurreikusitakoaren arabera jarduera uzten denean, edo ezinbesteko kasuaren ondorioz jarduera aldi baterako eta hein batean uzten denean, non bateragarria izan beharko duen jarduera uzteko arrazoi den jarduerarekin, 342.1 artikuluan aurreikusitako moduan; 12 hilabete baino gutxiagoko epe jarraituan atzerrira bizitzera joateagatik, lana bilatzeko, lanbide-hobekuntzarako edo nazioarteko lankidetzarako helburuarekin, eta; noizean behin atzerrira joateagatik, 30 egun natural baino gutxiagorako eta urtean behin bakarrik, baldin eta organo kudeatzaileari aldez aurretik jakinarazi bazaio eta horrek baimena eman badu.

Hauek dira prestazioa iraungitzearen arrazoiak: prestazioaren iraupena agortzea, norbere edo besteren kontura 12 hilabetez edo gehiagoan lan egitea, zigor bat jasotzea edo Gizarte Segurantzako Lege Orokorreko Testu Bateginean jasotako beste edozein.

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Informazio-liburuxka. Jarduera amaitzeagatiko babesa Descargar documento Informazio-liburuxka. Jarduera amaitzeagatiko babesa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Informazio-liburuxka. Jarduera amaitzeagatiko babesa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,2013 KB) 01/04/2014


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Informazio-karpeta Descargar documento Informazio-karpeta. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Informazio-karpeta. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,576 KB) 06/03/2014
Zinpeko deklarazioa Descargar documento Zinpeko deklarazioa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Zinpeko deklarazioa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,614 KB) 21/11/2016
Complementary Content
${loading}