Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege Dekretuak, enplegua defendatu, ekonomia suspertu eta langile autonomoak babesteko presazko neurriei buruzkoak, langile autonomoak babesteko onartutako neurriak.

5) Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa langile autonomoentzat, jarduera osoa aldi baterako utzi beharrean izanik 2021eko maiatzaren 31n jasotzen jarraitzen bazuten urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan edo...

5) Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa langile autonomoentzat, jarduera osoa aldi baterako utzi beharrean izanik 2021eko maiatzaren 31n jasotzen jarraitzen bazuten urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuak, enpleguaren defentsarako gizarte-neurriak indartu eta sendotzeari buruzkoak, bere 5. artikuluan edo bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako prestazioa. (Maiatzaren 27ko 11/2021  ELDren  bigarren xedapen iragankorra)


EZAUGARRIAK


Enplegua babesteko gizarte-neurriei buruzko irailaren 29ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 5 artikuluan jasotako COVID-19 birusaren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako erabakiaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako utzi beharrean izanik 2021eko maiatzaren 31n jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa jasotzen zuten langile autonomoek hori jasotzen jarraitu ahalko dute betekizun eta baldintza berberetan, jarduera etenda irauten duen denboran eta neurriak kentzea erabakitzen den hilabetearen azken egunera arte, edo 2021eko irailaren 30era arte, azken data hori lehenagokoa bada.


4) Denboraldiko langileek jarduera eteteagatik aparteko prestazioa (11/2021 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 27koa, 9. artikulua).

4) Denboraldiko langileek jarduera eteteagatik aparteko  prestazioa (11/2021 Errege   Lege Dekretua, maiatzaren  27koa, 9. artikulua)


EZAUGARRIAK

  • Sasoiko langiletzat hartuko dira langile autonomoak, baldin eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian 2018. eta 2019. urteetan lan bakarra egin badute, horietariko urte bakoitzean gutxienez lau hilabetez eta gehienez sei hilabetez.

    Langile autonomoak lan bakarra egin duela joko da 2018an eta 2019an, baldin eta, besteren konturako langile gisa gizarte-segurantzako erregimenean alta egoeran egon bada, eta alta hori ez bada 120 egunetik gorakoa izan urte horietan.

  • Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.


BALDINTZAK

  • Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian alta egoeran egon izana eta kotizatu izana, norbere konturako langile gisa, gutxienez lau hilabetez eta gehienez sei hilabetez, 2018. eta 2019. urte bakoitzean, baldin eta denboraldi horrek gutxienez bi hilabete hartzen baditu urte horietako ekainetik irailera bitartean.
  • 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan Gizarte Segurantzan besteren konturako langile gisa alta egoeran edo altaren pareko egoeran egon ez izana 60 egun baino gehiagotan.
  • 2021. urteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan diru-sarrera garbiak (fiskalki konputagarriak) ez izatea 6.650 eurotik gorakoak.
  • Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Halere, baldintza hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari hogeita hamar eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.


ZENBATEKOA

Norberaren konturako langileen edo Langile autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian egindako jarduerarengatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 70 izango da prestazioaren zenbatekoa.


KOTIZAZIOA

Prestazioa jasotzen den bitartean ez da kotizatu beharrik izanen eta langilea alta egoeran edo alta pareko egoeran egonen da dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean.


ESKAERA AURKEZTEKO  EPEA, ESKUBIDEAREN SORRERA ETA IRAUPENA


Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa 2021eko ekainaren 1etik aurrera sortu ahalko da, eta gehienez ere 4 hilabete iraunen du, betiere eskaera ekainaren lehenengo hogeita bat egun naturalen barruan aurkezten bada. Bestela, eraginetarako datatzat joko da eskaera aurkeztu eta biharamuna, eta iraupenak ezingo du gainditu 2021eko irailaren 30a.


BATERAEZINTASUNAK

Prestazio hau bateraezina da besteren konturako lanarekin eta onuraduna jasotzen ari den Gizarte Segurantzako beste edozein prestaziorekin, salbu eta hori bateragarria bada norbere konturako langilearen jarduerarekin. Halaber, bateraezina izanen da norberaren konturako lanarekin eta itxierak eragindako sozietatetik eratorritako etekinak jasotzearekin, 2021. urteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan jasotzen diren diru-sarrerak 6.650 eurotik gorakoak badira.
 Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileei dagokienez, jarduera eteteagatik prestazioa bateraezina izango da, gainera, flota geldiarazteagatik laguntzak jasotzearekin. 
Prestazioa jasotzea bateraezina da 11/2021 Legearen 5. artikuluan ezarritako kotizazio-salbuespenarekin.


Solicitud art. 9 RD Ley 11 2021

Declaración responsable art. 9 RD Ley 11 2021


3) Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa jarduera burutzen duten langile autonomoentzat, enpleguaren defentsarako neurri sozialak indartu eta sendotzen dituen urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan ...

3) Jarduera etetegatiko ezohiko prestazioa jarduera burutzen duten langile autonomoentzat, enpleguaren defentsarako neurri sozialak indartu eta sendotzen dituen urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan jarduera eteteko aurreikusitako prestazioetako bat 2021eko maiatzaren 31n jasotzen egonik errege lege-dekretu honen 7. artikuluan jarduera eteteagatik aurreikusten den ohiko prestazioa jasotzeko eskubidea ez dutenean. (Maiatzaren 27ko 11/2021  ELDren  8. art.)


EZAUGARRIAK

Jarduera burutzen duten langile autonomoak, 2021eko maiatzaren 31n urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan jarduera eteteagatik aurreikusitako prestazioren bat jasotzen egonik ez dutenean eskubiderik aurreko artikuluan jarduera eteteagatik aurreikusitako ohiko prestazioa jasotzeko.

2021eko ekainaren 1etik aurrera

Prestazio hori jasotzen egonik jarduera eteteagatik kotizatzen ez leudeken langile autonomoak kotizatzera behartuta egongo dira, kontzeptu horregatik, prestazioa jasotzea amaitzen den ondorengo hilabetetik aurrera.

Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.


BALDINTZAK

  • Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian norbere konturako langile gisa altan eta kotizazioen ordainketan egunean egongo da 2020ko apirilaren 1a baino lehen.
  • 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan norbere konturako jardueragatik fiskalki zenbatu daitezken etekin garbiak ez dira izango 6.650 eurotik gorakoak.
  • 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan norbere konturako jardueragatik fiskalki zenbatu daitezken etekin garbiak 2020ko lehen hiruhilekoan izandakoak baino gutxiago izan direla egiaztatuko da.
  • Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko kontuan hartuko da 2020ko lehen hiruhilabeteko alta aldia, eta 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin alderatuko da, proportzio berean.


ZENBATEKOA

  • Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO-OINARRIAREN %50
  • Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko bizikidetza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: Gutxieneko kotizazio-oinarriaren %40
  • Mutua laguntzaileak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, langileari jarduera eteteagatik prestazioa ordainduko dio, eta horrekin batera, langile autonomoak inolako jarduerarik egin gabe egoteagatik ordaindu beharko lituzkeen kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 329. artikuluan xedatutakoaren arabera.


KOTIZAZIOA PRESTAZIOA JASOTZEN DEN BITARTEAN

Prestazioa jasotzen duen bitartean, langile autonomoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian sartu beharko ditu kotizazio guztiak, dagokion kotizazio-oinarriari indarreko tasak aplikatuta.
Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.


ESKATZEKO EPEA ESKUBIDEAREN SORRERA ETA IRAUPENA

Jarduera etetegatiko ezohiko prestazio hori 2021eko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin jasoko da eta 4 hilabeteko gehieneko iraupena izango du, eskabidea otsailaren lehen hogeita bat egunen barruan aurkezten bada, betiere. Bestela, eskabidea aurkeztu ondorengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta iraupena 2021eko irailaren 30era arte izango da.


BATERAEZINTASUNAK

  • Prestazioa ez da bateragarria izango 11/2021 ELDren 5. artikuluan kotizaziorako aurreikusten den salbuespenarekin.
  • Prestazioa ez da bateragarria izango besteren konturako jarduera batengatik ordainsari bat jasotzearekin,
  • Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
  • Bere jarduerari itxierak eragin dion sozietate batetik eratorritako etekinak jasotzearekin;
  • Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.


IRAUNGIPENA

Prestaziorako eskubidea iraungi egingo da hori jasotzen den bitartean arau honen 7. artikuluan jarduera etetegatiko prestaziorako edo urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan eta ondorengoetan jarduera eteteagatik arauturik den prestaziorako ezartzen diren betekizunak betetzen direnean, interesdunak dagokion prestazioa eskatzeko duen eskubidearen kalterik gabe.

Solicitud art. 8 RD Ley 11 2021

Declaración responsable art. 8 RD Ley 11 2021


2) Norberaren konturako lanarekin bateragarria den jarduera eteteagatik prestazioa (11/2021 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 27koa, 7. artikulua)

2) Norberaren konturako lanarekin bateragarria  den jarduera eteteagatik prestazioa (11/2021 Errege Lege  Dekretua,  maiatzaren 27koa, 7. artikulua)


EZAUGARRIAK

2021eko ekainaren 1etik aurrera, 2021eko maiatzaren 31n norbere konturako lanarekin bateragarria den prestazioa jasotzen ari ziren langile autonomoek (urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan arautzen dena),  Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 338.1 artikuluan ezarritako prestazio-aldiak agortu ez badituzte (urriaren 30eko 2021eko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa), prestazio hori jasotzen jarraitu ahalko dute, kontsumitzeke duten aldia agortu arte edo, hala badagokio, 2021eko irailaren 30a arte, baldin eta, 2021eko bigarren eta  hirugarren hiruhilekoan, arau honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.
Halaber, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 327. artikuluan aurreikusitako jarduera eteteagatik prestazioa eskatu ahal izango dute langile autonomoek, baldin eta arauaren 330.1 artikuluaren a), b), d) eta e) ataletan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta arau honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

BALDINTZAK

  • 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan erregistratutako errendimenduen % 50eko murrizketa frogatzea, 2019ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoekin alderatuta.

    Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko, 2019ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan alta emandako aldia hartuko da kontuan, eta 2021eko bigarren eta hirugarren hiruhilekoekin alderatuko da.

  • 2021. urteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan errendimendu garbiak (fiskalki konputagarriak) ez izatea 7.980 eurotik gorakoak.
  • Beren kargura langile bat edo gehiago dituzten langile autonomoen kasuan, prestazioa eskatzeko unean, beren gain hartutako laneko eta Gizarte Segurantzako betebehar guztiak betetzen dituztela frogatu beharko dute.
  • Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian afiliatuta egotea eta alta egoeran egotea.
  • Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 338. artikuluak jarduera uzteagatik azaltzen duen gutxieneko kotizazio-aldia beteta izatea.
  • Urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan jasotako prestazioa jasotzen zuenak 2021eko maiatzaren 31n, prestazio hori jasotzeko eskubidea izango du, soil-soilik data horretan epe osoa kontsumitu ez badu (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 338.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera).
  • Erretirorako kotizaziopeko pentsiorako eskubidea izateko adin arrunta ez izatea, langile autonomoak horretarako eskatzen den kotizazio epea egiaztatu gabe izan ezean.
  • Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Halere, jarduera eteten den unean baldintza hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio langile autonomoari hogeita hamar eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.


IRAUPENA

Prestazioaren iraupena ezarrita dago urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 338.1 artikuluan, eta 2021eko irailaren 30etik aurrera ez da inola ere prestazio hori jasotzeko eskubiderik izango.


ESKAERA AURKEZTEKO EPEA ETA  ESKUBIDEAREN SORRERA

Mutualitate laguntzaileek edo Itsasoko Gizarte Institutuak egingo dute prestazioaren onarpena, behin-behinean, eta 2021eko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, ekainaren lehenengo hogeita bat egun naturalen barruan eskatzen bada; bestela, eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera erregularizatu  beharko da.


KOTIZAZIOA PRESTAZIOA JASOTZEN DEN BITARTEAN

Langile autonomoak, prestazioa jasotzen ari den bitartean, kotizazio guztiak ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, dagokion kotizazio-oinarriari indarrean dauden tasak aplikatuz.


PRESTAZIOAREN ZENBATEKOA

Prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarri arautzaileari ehuneko 70 aplikatuko zaio, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 339. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Jarduera etetearen prestazio ekonomikoaren oinarri arautzailea kalkulatzeko, 2021eko ekainaren 1etik aurreko elkarren segidako hamabi hilabeteetan kotizatu den oinarrien batez bestekoa hartuko da.
Mutua laguntzaileak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, langileari jarduera eteteagatik prestazioa ordainduko dio, eta horrekin batera, langile autonomoak inolako jarduerarik egin gabe egoteagatik ordaindu beharko lituzkeen kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 329. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jarduera eteteagatik prestazioa bateragarria izan daiteke besteren konturako lan batekin, baldin eta norbere konturako lanetik eratorritako sarrera garbiak (fiskalki konputagarriak) gehi besteren konturako lanetik eratorritako diru-sarrerak ez badira LGSren zenbatekoa baino 2,2 aldiz handiagoak. Zenbateko hori kalkulatzean kontuan hartu behar da, besteren konturako lanetik eratorritako diru-sarrerek ezin dutela gainditu lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,25.
Kasu horretan, jarduera eteteagatik prestazioaren zenbatekoa GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 50 izanen da.


BATERAEZINTASUNAK


  • LGSSren 342. artikuluan jasotako bateraezintasunen araubidea aplikatuko da, eta besteren konturako lanari dagokionez, 2/2021 ED Legearen 7. artikuluaren 10. atala.
  • Prestazioa jasotzea bateraezina da 11/2021 Legearen 5. artikuluan ezarritako kotizazio-salbuespenarekin.
  • Besteren konturako lanarekin, horretatik eratorritako diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa bider 1,25 gainditzen dutenean, edo norberaren konturako lanetik eratorritako sarrera garbiek (fiskalki konputagarriak) eta besteren konturako lanetik eratorritako diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa bider 2,2 gainditzen badute.
  • Gizarte Segurantzaren pentsio edo prestazio ekonomikoekin, kotizaziopekoak nahiz kotizazio gabekoak, salbu eta jarduera eteteagatik prestazioa sortu zuen lanarekin bateragarriak badira.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileei dagokienez, jarduera eteteagatik prestazioa bateraezina izango da, gainera, flota geldiarazteagatik laguntzak jasotzearekin.


Solicitud art. 7 RD Ley 11 2021

Declaración responsable art. 7 RD Ley 11 2021 alta

Declaración responsable art. 7 RD Ley 11 2021 prórroga



1) Langile autonomoentzat jarduera eteteagatik prestazio berezia, eusteko neurri gisa agintaritza eskudunaren ebazpenaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako eten badute...

1) Langile autonomoentzat jarduera eteteagatik prestazio berezia, COVID-19 birusaren hedapenari eusteko neurri gisa agintaritza eskudunaren ebazpenaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako eten badute.  (Maiatzaren  27ko 11/2021 Errege Lege  Dekretuaren 6. artikulua).


EZAUGARRIAK


  • Agintaritza eskudunek COVID-19 birusa hedatzeari eusteko neurri gisa hartutako ebazpen baten ondorioz beren jarduera guztiak etetera behartuta dauden langile autonomoak, edo arrazoi berberengatik 2021eko ekainaren 1a baino lehen hasitako jardueraren etetea mantendu behar dutenak.
  • 2021eko ekainaren 1etik aurrera
  • Elkarlaneko kooperatibetako bazkide langileek, dagokien erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea hautatu badute, aparteko prestazio hori jasotzeko eskubidea izango dute, betiere artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.


BALDINTZAK


  1. RETAn edo, hala badagokio, RETAMARen afiliatuta eta alta  egoeran egotea, jarduera etetea erabakitzen duen ebazpenaren data baino 30 egun natural lehenago gutxienez, eta, betiere, hura hasi baino lehen, baldin eta 2021eko ekainaren 1a baino lehen xedatu bada.
  2. Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea.


ZENBATEKOA


  • Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 70
  • Etxe berean bizi diren pertsonak, familia-lotura edo antzeko bizikidetasun-unitateko lotura badute, odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen mailara arte, eta prestazio horretarako eskubidea duten bi kide edo gehiago: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 40


KOTIZAZIOA

  • Jarduera etena dagoen bitartean, dagokion erregimen berezian alta egoera mantenduko da, eta langile autonomoak ez du kotizatu beharrik izango. Kuotak ordaintzeko salbuespen-epeak iraungo du jarduera eteteko neurria hartzen den hileko lehen egunetik (edo 2021eko ekainaren 1etik, baldin eta data hori baino lehen hasitako jarduera-etendurari eusten bazaio), neurri hori kendu eta hurrengo hileko azken egunera arte (edo 2021eko irailaren 30era arte, azken egun hori aurrekoa bada).
  • Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.


ESKAERA AURKEZTEKO  EPEA, ESKUBIDEAREN SORRERA ETA IRAUPENA

Prestazioaren onarpena eska daiteke jarduera eteteko erabakia edo ebazpena indarrean sartu eta hurrengo hogeita bat egun naturalen barruan (edo ekainaren 21a baino lehen, jarduera etetea 2021eko ekainaren 1a baino lehen erabaki bada) eta urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako aparteko prestazioa jasotzen ez bada.
Agintaritza eskudunak jarduera eteteko neurria hartu eta hurrengo egunetik hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea (edo 2021eko ekainaren 1etik, data hori baino lehen hasitako jardueraren etetea mantentzen bada).
Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztuz gero, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunean hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea. Kasu horietan, langileak ez du kotizatu beharrik izanen prestazioa jasotzeko eskubidea duen egunetik.
Prestazioak gehienez ere lau hilabeteko iraupena izango du; neurriak kentzea erabakitzen den hilabeteko azken egunean bukatuko da prestazioa jasotzeko eskubidea, edo 2021eko irailaren 30ean, azken egun hori aurrekoa  bada.


BATERAEZINTASUNAK

  • Prestazioa jasotzea bateraezina da 11/2021 Legearen 5. artikuluan ezarritako kotizazio-salbuespenarekin.
  • Prestazioa jasotzea eta besteren konturako lan bat egiteagatik jasotako ordainsaria bateraezinak dira, salbu eta besteren konturako lanaren diru-sarrerek LGSaren zenbatekoa bider 1,25 gainditzen ez badute.
  • Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
  • Itxierak eragindako sozietatetik eratorritako etekinak jasotzearekin;
  • Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileei dagokienez, jarduera eteteagatik prestazioa bateraezina izango da, gainera, flota geldiarazteagatik laguntzak jasotzearekin.

Solicitud art. 6 RD Ley 11 2021

Declaración responsable art. 6 RD Ley 11 2021

Complementary Content
${loading}