Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Medidas aprobadas por el Real Decreto-ley 11/2022, de 25 de junio

La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioak kaltetutako langile autonomoentzako Gizarte Segurantzaren aparteko neurrien luzapena

La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioak kaltetutako langile autonomoentzako Gizarte Segurantzaren aparteko neurrien luzapena.


Bat. La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioaren zuzeneko ondorioz jarduera utzi behar izan duten langile autonomoentzako jarduera-uzteagatiko prestazioa.


1. 2022ko uztailaren 1etik aurrera, La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioaren zuzeneko ondorioz jarduera uzteagatiko prestazioak 2022ko ekainaren 30ean jasotzen ari ziren langile autonomoek (enplegua berreskuratzeko, berreskuratze ekonomikorako eta lan-merkatua hobetzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege-dekretuaren seigarren xedapen gehigarriko lehenengo ataleko 1. eta 2. puntuetan jasotakoaren arabera), jasotzen jarraituko dituzte, eta atal honetan aurreikusitako jarduera-uzteagatiko sei hilabeteko prestazioa ez da kontuan hartuko ezarritako gehieneko jasotze-aldien kontsumorako.
Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 338. artikuluan aurreikusitako kotizazio-baldintza betetzat joko da jarduera-uzteagatiko prestazio horiek eskuratzeko.
2. Jarduera-uzteagatiko prestazio horiek 2021eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin jasoko dira eta hiru hilabeteko gehieneko iraupena izango dute, arau hau indarrean sartu (2022/06/27) eta lehen hogeita bat egunen barruan aurkezten bada eskaera, betiere. Bestela, eraginetarako datatzat joko da eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen eguna. Prestazio hauek gehienez ere 2022ko abenduaren 31 arte iraungo dute.

Solicitud prórroga DISP ADIC 6 UNO 1 RD LEY18/2021
Solicitud prórroga DA 6 UNO 2 RD LEY18/2021
Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA Uno 1 RDL 18/2021
Declaración responsable PRÓRROGA DISP ADIC SEXTA Uno 2 RDL 18/2021


BI. Langile autonomoentzat jarduera uztegatik prestazio berezia, sumendi-erupzioen ondorioz jarduera oro aldi baterako etenduragatik kaltetuak izateagatik.

EZAUGARRIAK

•2022ko uztailaren 1etik aurrera, irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren bigarren paragrafoan aurreikusitako jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzen ari ziren langile autonomoek, sumendi-erupzioak eragindako kalteen ondorioz jarduera aldi baterako eten behar izanagatik, atal honetan aurreikusitako jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jaso ahal izango dute.
•Jarduera uzteagatik ezohiko prestazio hori jasotzen duen langile autonomoak kotizazioaren gehieneko iraupenaren eta kenkariak aplikatzeko gainerako baldintzen gainean izango duen eskubidea ez da aldatuko ezohiko prestazio hori jasotzeagatik.
•Jarduera etena dagoen bitartean, dagokion erregimen berezian alta egoera mantenduko da, eta langile autonomoak ez du kotizatu beharrik izango. Kuotak ez ordaintzeko salbuespen-epea 2022ko abenduaren 31n bukatuko da, edo jarduera berriz hasten den hilabeteko azken egunean, lehenago hasten bada.
•Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.
•Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

BALDINTZAK

A) Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian afiliatuta egotea eta alta egoeran egotea 2021eko irailaren 19an.

b) Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan eguneratuta egotea.

ZENBATEKOA

•Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO-OINARRIAREN (960,60 euro) % 70 = 672,42 euro

ESKAERA-EPEA ETA IRAUPENA

Aparteko prestazio honek gehienez ere sei hilabeteko iraupena izango du; 2022ko abenduaren 31n bukatuko da prestazioa jasotzeko eskubidea, edo neurriak kentzea erabakitzen den hilabeteko azken egunean, azken egun hori aurrekoa bada.

Arau hau indarrean sartu (2022/06/27) eta hurrengo hogeita bat egun naturalen barruan aurkeztu beharko da prestaziorako eskaera.

Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztuz gero, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunean hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea.

BATERAEZINTASUNAK
•Prestazioa ez da bateragarria izango besteren konturako jarduera batengatik ordainsaria jasotzearekin.
•Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
•Sozietatetik datozen etekinak jasotzearekin.
•Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
•Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.

Solicitud prórroga DA SEXTA DOS RDL 18/2021
Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA DOS RDL 18 2021


Hiru. La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioaren ondorioz jardueran kalteak jasan dituzten langile autonomoentzako jarduera-uzteagatiko aparteko prestazioa.

EZAUGARRIAK

•2022ko uztailaren 1etik aurrera, La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioaren ondorioz jardueran kalteak jasan dituzten langile autonomoek, irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege-dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren hirugarren atalean ezarritako jarduera-uzteagatiko aparteko prestazioa 2022ko ekainaren 30ean jasotzen ari zirenek, atal honetan aurreikusitako jarduera-uzteagatiko aparteko prestazioa jaso ahal izango dute.
•Lan elkartuko kooperatibetako bazkide izanik dagokion erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea erabakitzen duten langileek ere eskubidea izango dute ezohiko prestazio hori jasotzeko, atal honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, betiere.

BALDINTZAK
•Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian norbere konturako langile gisa alta egoeran eta kotizazioen ordainketan egunean egotea 2021eko irailaren 19an.
•Norbere konturako jardueran jatorria duten diru-sarrera garbi eta fiskalki konputagarriak aldi horretako LGSaren % 75etik beherakoak izatea (5.250 euro) 2022ko 1. eta 2. hiruhilekoetan.
•2022ko 1. eta 2. hiruhilekoetan, norbere konturako jardueran jatorria duten diru-sarrerak, fiskalki konputagarriak, gutxienez 2019ko 1. eta 2. hiruhilekoetan izandakoak baino % 50 txikiagoak izan direla egiaztatzea.

Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko kontuan hartuko da 2019ko 1. eta 2. hiruhilabeteko alta aldia, eta 2022ko 1. eta 2. hiruhilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin alderatuko da, proportzio berean.

ZENBATEKOA
•Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO-OINARRIAREN (960,60 euro) % 70 = 672,42 euro
• Mutua laguntzaileak edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak, langile autonomoari jarduera eteteagatik prestazioa ordainduko dio, eta horrekin batera, langile autonomoak inolako jarduerarik egin gabe egoteagatik ordaindu beharko lituzkeen kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 329. artikuluan xedatutakoaren arabera.
•Kontingentzia arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa: OA x % 28,30

KOTIZAZIOA PRESTAZIOA JASOTZEN DEN BITARTEAN

Prestazioa jasotzen duen bitartean, langile autonomoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian sartu beharko ditu kotizazio guztiak, dagokion kotizazio-oinarriari indarreko tasak aplikatuta.
Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.

ESKATZEKO EPEA, ESKUBIDEAREN SORRERA ETA IRAUPENA

Arau hau indarrean sartu (2022/06/27) eta hurrengo hogeita bat egun naturalen barruan aurkeztu beharko da aparteko prestaziorako eskaera.

Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztuz gero, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunean hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea.

Prestazio hau gehienez ere sei hilabetez jasoko da, eta ez da 2022ko abenduaren 31tik aurrera ordainduko.

BATERAEZINTASUNAK
• Prestazioa ez da bateragarria izango besteren konturako jarduera batengatik ordainsaria jasotzearekin;
• Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
• Sozietatetik datozen etekinak jasotzearekin
• Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
• Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere.

Solicitud prórroga DA SEXTA TRES RDL 18/2021
Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA TRES RDL 18/2021


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Solicitud prórroga DISP ADIC 6 UNO 1 RD LEY18/2021 Descargar documento Solicitud prórroga DISP ADIC 6 UNO 1 RD LEY18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prórroga DISP ADIC 6 UNO 1 RD LEY18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,435 KB) 06/07/2022
Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA Uno 1 RDL 18/2021 Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA Uno 1 RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA Uno 1 RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,46 KB) 06/07/2022
Solicitud prórroga DA 6 UNO 2 RD LEY18/2021 Descargar documento Solicitud prórroga DA 6 UNO 2 RD LEY18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prórroga DA 6 UNO 2 RD LEY18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,421 KB) 06/07/2022
Declaración responsable PRÓRROGA DISP ADIC SEXTA Uno 2 RDL 18/2021 Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DISP ADIC SEXTA Uno 2 RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DISP ADIC SEXTA Uno 2 RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,40 KB) 06/07/2022
Solicitud prórroga DA SEXTA DOS RDL 18/2021 Descargar documento Solicitud prórroga DA SEXTA DOS RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prórroga DA SEXTA DOS RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,535 KB) 06/07/2022
Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA DOS RDL 18 2021 Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA DOS RDL 18 2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA DOS RDL 18 2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,132 KB) 07/07/2022
Solicitud prórroga DA SEXTA TRES RDL 18/2021 Descargar documento Solicitud prórroga DA SEXTA TRES RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Solicitud prórroga DA SEXTA TRES RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,1064 KB) 07/07/2022
Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA TRES RDL 18/2021 Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA TRES RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Declaración responsable PRÓRROGA DA SEXTA TRES RDL 18/2021. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,83 KB) 06/07/2022
Complementary Content
${loading}