Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak
Ondoren aipatuko diren dokumentuen jatorrizkoa aurkeztu beharko da, eta horien kopia bat, parekatu ahal izateko. Ez da kopiarik aurkeztu beharko nortasun-agirietarako; nahikoa izango da jatorrizkoa aurkeztearekin.
Atzerriko erakundeek igorritako dokumentuak badira, Espainian baliagarriak izateko lege-baldintzak bete beharko dituzte.
KASU GUZTIETAN:
-
Aita-ama eskatzailearen eta beste aita-ama eskatzailearen nortasun-egiaztagiria eta, egotekotan, baita legezko ordezkariarena ere, indarreko dokumentu hauen bidez:
- Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
- Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: Pasaportea edo beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia), AEAT ek eskatzen duena ordainketarako.
-
Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio.
-
Enpresa-ziurtagiria, aita-ama bakoitzarena, eta honako hau agertuko da bertan:
- Langilearen lanaldi-murrizketaren hasiera- eta amaiera-datak, Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluaren laugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
- Asteko ohiko lan-ordu kopurua.
- Lanaldi-murrizketaren ehunekoa.
- Familia-liburua edo, nahi izanez gero, Erregistro Zibilean seme-alabaren inskripzio ziurtagiria edo adopzioa, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza edo harrera iraunkorra gauzatzen duen ebazpen judizial edo administratiboa.
-
Guraso bakarreko familien kasuan: Guraso bakarra dagoela adierazten duen familia-liburua edo bi guraso baldin badaude, horietako baten heriotza-ziurtagiria, edo bietako batek familia utzi duela aitortzen duen ebazpen judiziala.