Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eragileak / Onuradunak

Ardurapeko seme-alabak edo adingabeak

  • "Ardurapeko seme-alaba edo adingabetzat joko da, familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan”, onuradunarekin bizi dena eta harekiko mendekotasun ekonomikoa duena.

Ulertzen da, bestelakorik ezean, mendekotasun ekonomikoa badela seme-alaba edo ardurapean hartutako adingabea onuradunarekin bizi denean. Ez dute elkarbizitza eteten ikasketek, guraso, adopzio-hartzaile  edo hartzailearen lanek, tratamendu medikuek, errehabilitazio edo antzekoek eragindako banaketa iragankorrek.

Kausatzaileak ez du galduko seme-alabaren edo ardurapeko adingabearen izaera besteren konturako nahiz norbere konturako irabaziak ematen dituen lan bat egiteagatik soilik, betiere laguntzaren onuradunarekin bizitzen jarraitzen badu eta laneko urteko irabaziek momentu bakoitzean indarrean dagoenLGSren  % 100 gainditzen ez badute, urteko soldata kontuan hartuta.

  • Seme-alaba edo adingabea onuradunaren  "ardurapean ez dagoela" ulertuko da:
    • Egindako lanagatik edo soldataren ordezko prestazioagatik jasotako errentek aurretiaz aipatutako LGSaren % 100 gainditzen dutenean.
    • Kotizaziopeko pentsioa jasotzen duenean, Espainiako edo atzerriko gizarte-babeseko erregimen publiko baten kontura, zurztasun edo biloba eta neba-arreben aldeko pentsioak ez direnean.

Onuradunak

 Ardurapean hartutako seme-alaben edo adingabeengatiko diru-esleipena jasotzeko eskubidea izango dute gurasoek edo adoptatzaileek baldin eta:

  • Espainiako lurraldean legez bizi badira. Baldintza hau beteta izango dute enpresa batek Espainiako lurraldetik kanpo lekualdatu dituen langileek, baldin eta altaren pareko egoeran badaude eta dagokien Espainiako Gizarte Segurantzako erregimenean kotizatzen badute.

    Ez da bizilekua etentzat hartuko urte natural bakoitzean Espainiako lurraldetik kanpo 90 egun baino gutxiago ematen badira, ezta  behar bezala justifikatutako gaixotasunengatik absente badago ere.  

  • Ardurapean hartu badituzte seme-alabak edo adingabeak nahiz familia-harrerako erregimenean,  iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan dauden adingabeak, baldin eta % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten 18 urtetik beherakoak badira, edo % 65eko edo hortik gorako ezgaitasuna duten 18 urtetik gorakoak badira, eta Espainiako lurraldean bizi badira. Baldintza hori betetzat jotzen da enpresak Espainiako lurraldetik kanpo lekualdatutako langileekin batera tokialdatzen diren seme-alaben edota ardurapeko adingabeen kasuan.

  • Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.

ARAUBIDE IRAGANKORRA. Iraungitzear dagoen seme-alaba adingabearen familia-prestazioak kobratzen jarraitzen duten onuradunentzat.

  • Urtean 12.913,00 euro baino gehiagoko diru-sarrerarik, izaera edozein izanda ere, jasotzen  ez badute. Zenbateko hori % 15 handitzen da ardurapeko seme-alaba edota harreran hartutako adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, hori barne. Ez da eskatzen diru-sarreren mugarik desgaitasuna duen seme-alaba edota harreran hartutako adingabeagatiko diru-laguntzako onuradun-egoera aitortzeko.

    Familia ugarien kasuan,  urteko diru-sarrerak ez dira 19.434,00 euro baino gehiagokoak izango, kargura 3 seme-alaba dituzten kasuetan; laugarren seme-alabatik aurrera, berau barne, 3.148,00 eurora areagotuko da seme-alaba bakoitzeko.

    Gurasoak edo adoptatzaileak elkarrekin bizi direnean, ez da haietako inor onuradun aintzatetsiko baldin eta bien diru-sarrerek ez badute adierazitako muga gainditzen. Arau bera ezarriko da familia-harrera, iraunkorra zein adopzioa helburu duen zaintza familia-unitate bakarra eratzen duten bi pertsonek eratu duten kasuetan.

  • Hala ere, aurreko paragrafoetan adierazitako zenbatekoak gainditzen dituzten urteko diru-sarrerak, edozein izaeratakoak, jasotzen dituztenak ere onuradunak izan daitezke, baldin eta jasotako diru-sarrerak zenbateko horri honako biderketa honen emaitza gehitzean ateratako kopurua baino txikiagoak badira: seme-alaba zein ardurapeko adingabekoagatiko diru-laguntzaren urteko zenbatekoa bider onuradunen  ardurapean dauden seme-alaben edota adingabeen kopurua.

Beste onuradun batzuk

  • Aita-amarik edo adoptatzailerik ez duten umezurtzak, baldin eta 18 urtetik beherakoak badira eta % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna edo % 65eko ezgaitasuna edo handiagoa badute. 

Umezurtzak ez diren eta gurasoek edo adoptatzaileek utzi egin dituztenak, betiere, ez badaude familia harrera iraunkorreko edo adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzako erregimenean, eta aurreko puntuko adin edo desgaitasun baldintzak betetzen badituzte.

Araubide iragankorra: desgaitasunik gabeko adingabeak, umezurtzak edo utzitakoak direnean, ezinbesteko baldintza izango da horiek dituzten urteko diru-sarrerek, zurztasun edo familiartekoen aldeko pentsioak barne, ezarritako diru-sarreren muga ez gainditzea.

  • 18 urte baino gehiagoko seme-alaba minusbaliatuak, epaileak ezgaituak izan ez direnak  eta jarduteko gaitasuna mantentzen dutenak (epai-ezgaiketa egiaztatzen ez denean jakintzat jotzen dena), beren guraso zein adoptatzaileei, seme-alaba horiek direla eta, egokitu lekizkiekeen diru-laguntzen onuradunak dira, aldez aurretik xede horretarako eskaera aurkeztuta eta horiek entzunak izanda.

Onuraduna zehaztea

Familiako elkarbizitza denean:

Bi guraso zein adoptatzaileek edota, adingabea adoptatu dutenek, hala badagokio, kausatzaile berarengatik onuradunak izateko baldintzak betetzen badituzte, honakoa izango da onuraduna:

  • Horietako bat, biak ados egonda. Adostasuna jakintzat jotzen da prestazioa onuradunetako batek eskatua denean.
  • Adostasunik ezean, INSSari berariaz jakinarazi beharko zaio,  eta Kode Zibilak guraso-ahalaren eta -zaintzaren inguruan ezarritako arauak aplikatuko dira. Kasu horretan, INSSk ebazpena egingo du eta horren bidez eta aldez aurretik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortuta, horrela dagokionean, ordainketa eten egingo da ebazpen judiziala egokitu arte.

Banaketa judizialeko, ezkontza-baliogabetasuneko edota dibortzioko kasuetan:

Onuraduna izango da bere ardurapean duena  familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan dagoen seme-alaba edo adingabea , banatze judiziala, deuseztasuna edo dibortzioa gertatu aurretik prestazioa zuen pertsonaren desberdina bada ere , betiere bere diru-sarrerek onuradun izateko ezarritako urteko diru-sarreren muga gainditzen ez badute.

Hala ere, bi guraso zein adoptatzaileek edota adingabeari harrera egin diotenek onuraduna izateko baldintzak betetzen dituztenean, honako honi aitortuko zaio prestazioa:

  • Horietako bati, biak ados egonda. Adostasuna jakintzat jotzen da prestazioa bietako batek eskatua denean.
  • Adostasunik eta berariazko aurreikuspen judizialik egon ezean, onuraduna izango da seme-alabaren edota adingabearen jagoletza jasotzen duena.
  • Ebazpen judizialaren bidez zaintza eta jagoletzaren jardun partekatua erabakita dagoenean, biei aitortuko zaie prestazioa, aldez aurretik horrela eskatuta, seme-alabaren edota adingabearen jagoletza aitortuta dueneko denboraren proportzioan. 

Atal honetan ezarritakoa aplikagarria izango da ezkontideen arteko afektibitate-harremanaren pareko batean oinarritutako familia-unitate baten haustura-kasuetan.

Guraso edota adoptatzaile bien aldetik umezurtzak direnen kasuetan eta, nahiz eta umezurtzak ez izan, bakarrik utzitakoen kasuetan:

  • Diru-laguntza ordainduko zaie legezko ordezkariei edota adingabea zein minusbaliotasuna duen pertsona "epaile-jardunez ezindua" bere ardurapean duenari, baldin eta mantendu eta hezteko betebeharra betetzen badute.
  • Bestela, umezurtzari berari edota bakarrik utzitakoari berari ordainduko zaio.

ARAUBIDE IRAGANKORRA. Iraungitzear dagoen seme-alaba adingabearen familia-prestazioak kobratzen jarraitzen duten onuradunentzat.

Errenta edo diru-sarrera konputagarriak

  • Diru-sarreren mugariburuzko betekizuna egiaztatzeko, laneko, kapitaleko eta jarduera ekonomikoko etekinak eta ondare-irabaziak hartuko dira aintzat, LGSSren 59. artikuluko 1.atalean pentsioen gutxienekoetarako osagarriak aintzatesteko neurtzen diren modu berean, ondorengo arau hauei jarraiki:
    • 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, lanetik (xede honetarako lan etekintzat Gizarte Segurantzako prestazioak, ondasun pasiboak eta bestelako Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateak, erretiroak, ezgaitasuna, alarguntza eta bestelakoak, hartzen dira) edo jarduera ekonomikoak burutzetik eratorritako etekinak aintzat hartuko dira haien balio garbian (etekin garbia). LGSSaren Testu Bategineko 14. xedapen iragankorra, abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 7. zortzi azken xedapenak gehitutakoa. Horren bitartez, azaroaren 11ko 1335/2005 RDaren 14. artikulua aldatzen da, Gizarte Segurantzako familientzako prestazioak arautzen dituena.

    • Kapital higigarriaren etekinak direnean, diru-sarrerak balio osoan neurtuko dira.

    • Higiezin-kapitalaren etekinen kasuan, diru-sarrerak balio osoan hartuko dira aintzat, gastu kengarriak kanpo utzita, zerga-legediarekin bat etorrita.

    • Ondare-irabaziak, saldo positiboa duten irabazi garbiak, ondasun higigarrien (akzioak, inbertsio-funtsak,...) edota higiezinen salmentan sorburu dutenak bakarrik hartuko dira aintzat.

    • Ez dira zenbatuko a), b), c), d), e), i), j), n), o), q), r), s), t), x) eta z) paragrafoek aipatu salbuetsitako errentak, IRPFren Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Halaber, ez dira zenbatuko aipatu artikuluko h) paragrafoan xedatzen diren familia-prestazioak eta hirugarren batekiko zenbatekoaren osagarria, baliaezintasun handiagatiko pentsioen kasuetan.

  • Diru-sarrerak neurtzeko, onuradunek jaiotzaren zein adopzioaren (ordainketa bakarreko prestazioa) aurreko ekitaldian edota eskaeraren aurkezpen-dataren ekitaldian (ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatiko laguntza ekonomikoa) lortutakoak hartuko dira aintzat.
  • Adingabeen kasuan, bertan behera utzita zein guraso bien aldetik umezurtzak, baldin eta familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan ez badaude, horiek jasotzen dituzten diru-sarrerak bakarrik hartuko dira aintzat.
  • Bi gurasoen, adoptatzaileen zein harrera egin dutenen arteko bizikidetza-kasuetan, bien urteko diru-sarrerak batera hartzen dira aintzat. Ondorio hauetarako, ezkontideen elkarbizitza jakintzat ematen da, kontrakorik frogatu ezean, eta ez da inolaz ere elkarbizitza ezatzat hartuko lanagatik zein antzeko zergatiengatik gertatutako aldi baterako banaketa zirkunstantziala.
  • Guraso zein adoptatzaile bakar batekiko bizikidetza-kasuetan, baten heriotzagatik, ezkontza-baliogabetasunagatik, epai-banaketagatik zein dibortzioagatik, ez dira aintzat hartuko onuradunak, seme-alaben legezko ordezkaria den aldetik, jasotzen dituen ardurapeko seme-alaben diru-sarrerak, zurztasun-pentsiotik zein kausatzailearen biloben eta neba-arreben senitartekoen aldeko pentsiotik datozenak.
Complementary Content
${loading}