LIaren eta LGaren kalte-ordainak
Lan-istripu edo gaixotasun profesionalak eragindako heriotza bada, oroharreko kalte-ordaina emango zaie onuradun jakin batzuei, dagokien pentsioaz gainera.
Onuradunak
-
Ezkontidea, izatezko bikotean biziraun duena, eta dibortziatutako, banandutako, edota ezkontza deuseztatua duen ezkontide ohia, alarguntza pentsioaren onuradun izango da.
-
Umezurtzak, zurztasun pentsioaren onuradun izango dira.
-
Hildakoaren kargu egiten diren aita eta/edo ama, baldin eta heriotza eta biziraupen pentsioa jasotzeko eskubidedun beste familiartekorik ez badago, eta beraiek ere ez baldin badute kausatzailearen heriotzak eragindako pentsiorik.
Zenbatekoa
-
Ezkontide, izatezko bikote edo ohiko bikote dibortziatua, banandua edo ezkontza deuseztasunarekin:
-
Alarguntasuneko pentsioaren oinarri arautzailearen sei hileko ordainketa.
-
Onuradun bat baino gehiago izatekotan, kalte-ordainen banaketa alarguntasuneko pentsioa banatu den bezala burutuko da, bizirik dirauen ezkontidearen aldeko, edo, ezkontide izan gabe, kausatzailearekin bizi zenaren eta alarguntasuneko pentsioaren onuradun zenaren aldeko kalte-ordainaren %40ko bermearekin.
-
Ezkontza deuseztatua duen onuradun bakarra bada, kalte-ordainaren zenbatekoa hildakoarekin ezkonduta bizi izan zen denborarekiko proportzionala izango da.
-
-
Umezurtzak:
-
Zurztasunagatiko pentsioaren oinarri arautzailearen hileko ordainketa bat.
-
Horrez gain, pentsioaren oinarri arautzailearen sei hileko ordainketak umezurtzen artean banatzetik sortutako kopurua ere gehituko da, baldin eta ezkontiderik, izatezko bikoterik edota kalte-ordaina jasotzeko ezkontide ohirik ez badago. 06-06-22tik aurrera, baldintza hau betetzen dela ulertuko da, hots, ezkontiderik ez dagoela, umezurtzaren gurasoen arteko ezkontzarik ez bada.
-
-
Aita eta/edo ama:
-
Aurreko ahaide bat bada, oinarri arautzailearen sei hileko ordainketa.
-
Bi aurreko ahaide badira, oinarri arautzailearen hamabi hileko ordainketa.
-
Salbuespen gisa, pentsiodunak kontingentzia profesionalek eragindako ezgaitasun iraunkorra dela-eta hilez gero, kalte ordainaren zenbatekoa kausatzaileak hil zen garaian jasotzen zuen pentsioaren zenbatekoarekin kalkulatuko da.
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak
-
Ezkontidearen eta seme-alaben kalte-ordaina bateragarria da horiei aintzatetsi litzaizkiekeen alarguntzagatiko eta zurztasunagatiko pentsioekin.
-
Aurretiko ahaideen kalte-ordainak ez dira bateragarriak beraiei edo beste familiartekoei aintzatetsi lekizkiekeen heriotza eta biziraupenagatiko edonolako pentsiorekin.