Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

27/2011 Legearen 12. azken xedapenak eragindako enpresak

Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 12. azken xedapenak, adineko langileen lan-bizitzaren jarraitasuna hobetu eta zahartze aktiboa sustatzeari buruzko martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuaren idazketan, aurreikusten du 27/2011 Legea indarrean jarri aurretik indarrean zeuden erretiro pentsioaren araudia (hainbat modalitatetan), sarrera baldintzak eta prestazioak zehazteko baldintzak eta arauak aplikatzen jarraituko zaizkiela lan-harreman baliogabetua edo iraungia duten pertsonei, betiere haren arrazoiak enplegu-erregulazioko espedienteetan hartutako erabakiak badira. Haren kausa izan ahalko dira, halaber, edozein esparrutan sinatutako hitzarmen kolektiboak, enpresako hitzarmen kolektiboak edota prozedura konkurtsaletan hartutako erabakiak, 2013-04-01a baino lehenago onartu, sinatu edo deklaratu badira, eta betiere lan-harremanaren baliogabetze edo iraungitzea 2019-01-01a baino lehenago gertatzen bada.

Halaber, eta helburu berarekin, 2013-01-01aren aurretik indarrean zegoen erretiro pentsioaren araudia aplikatuko zaie erretiro partzialaren pentsioa 2013-04-01a baino lehenago jasotzen hasi zirenei, baita data horren aurretik erretiro partzialeko planei atxikitako pertsonei ere, betiere planok edozein esparrutako hitzarmen kolektiboetan edo enpresako hitzarmen kolektiboetan bilduta badaude, erretiro partziala 2013-04-01a baino lehenago edo geroago lortu den axola izan gabe.

27/2011 Legeak prestazioen esparruan zehazten dituen xedapenak garatzeko, abenduaren 28ko 1716/2012 |R.D.ak xedatzen du, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) Zuzendaritza Nagusiaren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritzaren Ebazpen bitartez, zerrenda bat sortuko dela enplegu-erregulazioko espedienteek, edozein esparrutako hitzarmen kolektiboek, enpresako hitzarmen kolektiboek edota prozedura konkurtsaletan hartutako erabakiek eragindako enpresak biltzeko, betiere haietan abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hamabigarren azken xedapena aplikatu behar bada.

Horren inguruan 1716/2012 R.D.ak xedatutako hasierako aurreikuspenak adineko langileen lan-bizitzaren jarraitasuna hobetu eta zahartze aktiboa sustatzeari buruzko martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuak aldatu zituen. Beraz, 2013-01-01aren aurretiko legeria 2013-04-01a baino lehenago onartu, sinatu edo hartutako tresnen aplikazioa zabalduta geratu zen, aurkezpen data 2013-04-15era arte luzatu zuen eta 2013-04-15aren aurretik enpresa hitzarmen kolektiboak derrigorrez jakinarazteko baldintza sortu zuen, erretiro pentsioak onartzeko ezinbesteko betekizun gisa, 2012-12-31n indarrean zegoen erretiro pentsioaren araudiarekin bat eginda.

 

Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 12. azken xedapenak eragindako enpresen zerrenda, INSSri dagozkionak

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Eragindako enpresak, INSSri dagozkionak Descargar documento Eragindako enpresak, INSSri dagozkionak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Eragindako enpresak, INSSri dagozkionak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,9616 KB) 10/04/2014

Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 12. azken xedapenak eragindako enpresen zerrenda, ISMri dagozkionak

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Eragindako enpresak, ISMri dagozkionak Descargar documento Eragindako enpresak, ISMri dagozkionak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Eragindako enpresak, ISMri dagozkionak. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,65 KB) 10/04/2014
Complementary Content
${loading}