Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Mailak

  • Ohiko lanbiderako ezgaitasun iraunkor partziala:

Ohiko lanbiderako ezgaitasun partzial iraunkortzat joko da totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren % 33 baino gutxiagoko ezgaitasuna eragiten diona.

  • Ohiko lanbiderako ezgaitasun iraunkor osoa:

Langileari lanbide horretako eginkizun guztiak edo funtsezkoak egiteko gaitasuna kentzen diona, betiere beste lanbide batean jardun badezake.

  • Edozein lanetarako ezgaitasun iraunkor absolutua:

Langilea edozein lanbide edo ofiziotarako erabat ezgaitzen duena.

  • Ezgaitasun handia:

Ezgaitasun iraunkorra duen langilearen egoera, galera anatomiko edo funtzionalen ondorioz beste pertsona baten laguntza behar duenean bizitzako ekintzarik funtsezkoenetarako, besteak beste, janzteko, lekualdatzeko, jateko edo antzekoetarako.

Ezgaitasun iraunkorra sailkatzen den gradu horietako bakoitzak, hala badagokio, ezgaitasun iraunkorragatiko prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea emango du.

Ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa aitortzeak % 33ko desgaitasun-maila onartzea dakar, I. tituluko V. kapituluaren 1. atalean eta VIII. kapituluan adierazitako ondorioetarako soilik, bai eta azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren II. tituluan adierazitako ondorioetarako ere. 

Complementary Content
${loading}