Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (BOZ)

Europako Osasun Txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (BOZ) agiri pertsonal eta besterenezina da, eta eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun zerbitzuak jasotzeko, Islandia, Liechtenstein, Norvegia , Erresuma Batuan, Suitzan edo Europar Batasuneko herrialderen batean egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, helmuga herrialdeko legeriaren arabera, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

BOZak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (IGI) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, dokumentu hori ez da baliozkoa bizilekua beste estatu kide batera eramaten baduzu.

BOZek EOTren estaldura bera du. Kasu batzuetan, osasun-arretaren ondoriozko gastuen zenbateko finko bat edo portzentaje bat bere gain hartu beharko du, desplazatzen den estatuko asegurudunen baldintza berdinetan. Zenbateko horiek ezin dira itzuli.

EOT ematea ezinezkoa denean, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar denean, edo desplazamendua berehalakoa denean eta desplazamenduaren hasieran EOT lortzerik ez dagoenean ematen da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: http://ec.europa.eu/social/main.jsp?langId=es&catId=559

 

Espainiako legeriak eta Gizarte Segurantzako Erkidegoko Araudiak eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituzten eskubideen titularrak eta haien ardurapean dauden onuradunak.

Internet bidez, izapidearen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra baduzu, Europako Osasun Txartelaren (CPS) ordezko behin-behineko ziurtagiria eska dezakezu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.

Horrela, CPS berehala lortuko duzu, eta etxean inprimatu ahal izango duzu.

Aurrez aurre,  Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro (CAISS) batean, aurretik hitzordua eskatuta hautatutako CAISSen, edota, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren kasuan Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan edo Tokikoetan, osasun prestazioak esportatzeko eskubidea frogatzeko dokumentuak eman behar direnean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean.

Kasu horretan, CPS berehala lortuko da eta CAISSen edo Zuzendaritza Probintzialetan edo Tokikoetan jasotzeko aukera egongo da.


Behin Behineko Ordezko Ziurtagiriak (CPS) agiriak zehazten duen epean balioko du. Gehienez ere hasiera datatik 90 eguneko indarraldia izango du. CPS agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Garrantzitsua da Europako Eremu Ekonomikoko  (1) edozein herrialdetara edo Suitzara joan aurretik CPS agiriaren indarraldiaren barruan itzultzeko aurreikusi duzun data sartzen dela egiaztatzea.

(1) CPSk herrialde hauetan balio du:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
NotainformativaparaimprimirCPS Nota informativa para imprimir Descargar documento Nota informativa para imprimir. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Nota informativa para imprimir. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,278 KB) 25/03/2021
Complementary Content
${loading}