Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Informazio orokorra

Nortzuk kotizatu behar dute?

Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko pertsonek kotizatu behar dute. Besteren konturako langileen kasuan, enpresariek eta langileek; eta norbere  konturako langileen kasuan, langileek beraiek kotizatu beharko dute. 

1. Gizarte Segurantzako Erregimen Berezi horretako langileak hiru taldetan banatzen dira kotizazioei dagokienez:

a) Lehenengo taldean, hauek barne hartuko dira:

  • 1. Soldata bat jasotzen duten besteren konturako langileak edo antzekoak, baldin eta 3. artikuluan adierazten diren jardueretakoren bat egiten badute.
  • 2. Norbere konturako langileak, 4. artikuluan adierazten diren jardueretakoren bat egiten badute, beste talderen batean barne hartzen bada ez ezik.
  • 3. Parteagatiko soldata jasotzen duten besteren konturako langileak edo antzekoak eta norbere konturako langileak edo armadoreak, baldin eta erregistro gordineko 150 tona (EGT) baino gehiagoko itsasontzietan egiten badute arrantza-jarduera.

b) Bigarren taldea bitan banatzen da, eta hauek barne hartuko dira:

  • 1. Bigarren taldeko A taldea: Parteagatiko soldata jasotzen duten besteren konturako edo norbere konturako langileak edo armadoreak, baldin eta erregistro gordineko 50,01 eta 150 tona (EGT) artean dituen itsasontzi batean egiten badute arrantza-jarduera, teknikari edo tripulatzaile gisa.
  • 2. Bigarren taldeko B taldea: Parteagatiko soldata jasotzen duten besteren konturako edo norbere konturako langileak edo armadoreak, baldin eta erregistro gordineko 10,01 eta 50 tona (EGT) artean dituen itsasontzi batean egiten badute arrantza-jarduera, teknikari edo tripulatzaile gisa.

c) Hirugarren taldean hauek barne hartuko dira:

  • 1. Parteagatiko soldata jasotzen duten besteren konturako langileak, baldin eta erregistro gordineko 150 tona (EGT) baino gehiago ez duen itsasontzi batean egiten badute arrantza-jarduera, teknikari edo tripulatzaile gisa.
  • 2. Norbere konturako langileak, hala nola, itsaskilariak, lanperna-biltzaileak, alga-biltzaileak eta antzekoak, itsas baliabideak berreskuratzen dituzten urpekariak, saregileak eta armadoreak, baldin eta erregistro gordineko 10 tonarainoko (EGT) itsasontzi batean egiten badute arrantza-jarduera, teknikari edo tripulatzaile gisa.

2. Bigarren edo hirugarren taldean norbere konturako langile bezala barne hartzeko, aipatu jarduerak egitean jasotzen den diru-sarrera bizitzeko funtsezko baliabidea izan beharko da, nahiz eta batzuetan itsaso edo arrantza sektoreko beste lan batzuk egin, Gizarte Segurantzaren Sistemako beste erregimenetan daudenak edo ez.

3. Ordaintzeko hitzartutako sistema (soldata edo parteagatiko soldata) tripulatzaile guztiei aplikatuko zaie, baita armadoreari ere.

Kotizatzeko betebeharraren hasiera eta amaiera

-Lanean hasten den momentuan kotizatzen hasi behar da, probaldia barne, eta kotizatzeari utzi, inoren konturako langileen kasuan, enpresan lana amaitzen dutenean, edo bestela, norberaren konturako langileen kasuan, jarduera uzten dutenean.

Zenbat kotizatu behar da?

Erregimen Berezi honetan,  ordaindu beharreko kuotak kotizazio oinarrien araberakoak dira.

Kotizazio oinarria  langileak jaso dituen ordainketez dago osatuta, langilearen Taldearen arabera kalkulu desberdinak egiten direlarik:

  • I Taldea: Erregimen Orokorreko baldintza berak 
  • II eta III Taldeetan, urriaren 21eko 47/2015 Legearen (itsasoko eta arrantzako sektoreko langileen babes soziala arautzen duena) 10.1  artikuluan aipatzen diren bigarren eta hirugarren taldeetan sartutako Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko egoera babestuetako eta gertakizunetako kotizazioa urtero zehazten diren ordainsarien arabera egingo da, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Agindu bidez, Itsasoko Gizarte Institutuak eskatuta, sektoreko ordezkaritza erakundeak entzun ondoren. Herrialdeen, arrantza moten eta lan kategorien arabera zehaztuko da, aurreko urtean jasotako lansariaren batez besteko balio oinarrien arabera.

      Zehazten diren oinarrien zehaztapenak bakarrak izango dira, gainontzeko jartueretarako zehaztutako gutxienekoak eta gehienekoak kontuan hartu gabe. Hala ere, oinarri horiek ezingo dira lan kategorietan zehazten diren gutxieneko oinarriak baino txikiagoak izan.

      Gertakizun arrunten kotizazio arruntei koefiziente zuzentzaile hauek ezartzen zaizkio:

        • II-A Taldea: 2/3.
        • II-B Taldea: 1/2.
        • III Taldea: 1/3.

      Langabeziagatiko eta lanaru uzteagatiko kotizazio oinarriari gertakizun arruntei aplikatzen zaien koefiziente zuzentzaile berak ezarriko zaizkio.

      Kotizazio oinarrien zenbatekoak Kotizazio Oinarrien Eranskinean kontsulta daitezke.

      Baldintza eta zehaztapen nagusiak: Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko berak.

      Izapideak: ISMko Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak.

    Kuotak sartzea

    Itsasoko Gizarte Institutua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin zergak biltzen elkarlanean aritzen den erakundea da, itsas- eta arrantza-sektorean.

    Kasu horretan, kuotak sartzeko arduradunak ondorengoak dira:

    • Enpresariak bere ekarpena eta bere langileen ekarpenak sartu beharko ditu.
    • Bere konturako langilea bere kotizazioen arduraduna da.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • TC-TC-1/16 Besteren konturako langileen I, II eta III taldeentzako kotizazioko buletina.
    • TC-2/5 Langileen izen zerrenda.

    Baldintza eta zehaztapen nagusiak: Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko berak.

    Izapideak: IGIren Probintzietako eta Tokiko Zuzendaritzak.

    Complementary Content
    ${loading}