Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia
Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean zehaztutako arauak ezarriko dira, honako berezitasun hauekin.
Orokorrean ezarritako zehaztapen eta baldintza berdinetan, Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezian euren langileen altak eta bajak eskatzeko obligazioa betetzeaz gain, hilabete natural bakoitzeko amaieraren hurrengo 15 egunetan, jarraian zehazten diren hileroko agiri edo erlazioak bikoiztuta eta eredu ofizialean bidali beharko dituzte enpresaburuek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusira:
- Enpresan sartu edo berau utzi duten langileenak.
- Lanbide kategoriaz edo lan espezialitatez aldatu duten edo, beste bati legokiokeen postu batera pasa arren, euren lana mantentzen duten langileenak.
- Gaixotasun arrunt edo profesionalen eta laneko nahiz lanekoak ez diren istripuen ondorioz mediku baja hartzea, eta ordainsaria jasotzeko eskubidea duten eta laneko arauek baimentzen dituzten egunak jai egitea ez diren beste arrazoiengatik lanera joan ez diren langileenak.